2012/09/29

Soinu digitala etxera iristea ahalbidetu zuen CDak 30 urte bete ditu

CDa 30 urte: CD disko konpaktuak 30 urte bete diru. Sonu eta Philips etxeek iraultza digitala soinuaren mundura eraman zuten.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/09/28

David Bravo:'Interneten edukiak doan trukatzea legezkoa izan behar da'

Amazings Bilbao 2012 jardunaldian izan da David Bravo Sinde Legeari buruz hizketan eta interneten eduki kulturalak doan trukatzea defendatu du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/09/27

Erosketak egiteko GPS aplikazioa sortu dute

Moda aplikazioa: BuscoLook iPhone eta Android gailuetarako aplikazio berriak jantziak denda fisikoetan bilatzeko Sareko plataforma bat da.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/09/25

Bertsoapp, Txinatik bertsotan iOS gailuetatik

Bertsoapp aplikazioa Lan Irekia plataformaren baitan jaso dute eta elkarrizketa egin dio aplikazioaren sortzaileari, Lander Unanue gazteari, eitb.com-ek

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Europako 21 hizkuntza, gutxienez, digitalki iraungitzeko arriskuan

META-NETek, 34 herrialdetako 60 ikerketa-zentroz osatutako bikaintasun-sare europarrak, egindako azterketa baten arabera, Europako hizkuntza gehienak digitalki iraungitzeko arriskuan daude. Azterketa horretan parte hartu dute Europako puntako hizkuntza-teknologietako 200 adituk, eta, haien arabera, Europako 80 bat hizkuntzetatik 30etan hizkuntza-teknologiek duten babes-maila aztertuta, 30 hizkuntza horietarik 21etan "hutsa" edo "eskasa" da digitalki garatzeko babes edo laguntza.

200 adituk baino gehiagok prestatu dute azterketa, eta META-NET Liburu Zurien Bildumako 30 liburukitan argitaratu da (sarean nahiz inprimatuta eskura daitezke). Azterketa horretan, hizkuntza bakoitzak hizkuntza-teknologien arloan duen babesa azaltzen da, lau arlo desberdinetan: itzulpen automatikoa, ahots-bidezko interakzioa, testu-analisia eta hizkuntza-baliabideen eskuragarritasuna. Aztertutako 30 hizkuntzetatik 21 (%70) mailarik beherenean kokatu dituzte adituek, gutxienez arlo batean "babes hutsal edo eskasa" izateagatik. Zenbait hizkuntzak, hala nola islandierak, letonierak, lituanierak eta malterak, lau arloetan jaso dute puntuaziorik baxuena. Espektroaren kontrako muturrari dagokionez, nahiz eta adituek kontsideratu duten "babes bikaina" duen hizkuntzarik ez dagoela, ingelesa soilik jo da "babes ona" duen hizkuntzatzat, eta haren atzetik daude alemana, espainiera, frantsesa, italiera eta nederlandera, "babes ertainaz". Bestalde, euskarak, katalanak eta galegoak, bulgariera, greziera, hungariera, eta polonierarekin batera "babes zatikatua" dute, eta, hortaz, arrisku handiko hizkuntzen multzoan ezarri dira horiek ere.

"Gure azterketaren emaitzak oso dira kezkagarriak. Europako hizkuntzarik gehienek behar baino baliabide gutxiago dauzkate, eta haietariko zenbait erabat baztertuta daude. Zentzu horretan, gure hizkuntzetariko asko ez daude prest etorkizunari aurre egiteko", dio Hans Uszkoreit katedradunak, META-NETeko koordinatzaile, DFKIko (Alemaniako adimen artifizialerako ikerketa-zentroko) zuzendari zientifiko, eta azterketaren koeditore denak. Azterketaren beste koeditoreak, Georg Rehm doktoreak, (DFKI) hau gaineratzen du: "Berebiziko aldeak daude, hizkuntza-teknologien babesari dagokionez, Europako hizkuntza eta teknologia-eremu batetik bestera. Hizkuntza 'handien' eta 'txikien' arteko tartea gero eta handiagoa da. Bermatu egin behar dugu hizkuntzarik txikienak eta baliabide murriztukoak ezinbesteko oinarrizko teknologiez hornituko direla; bestela, hizkuntza horiek digitalki iraungitzera kondenaturik daude."

Herrialdeen arteko ia muga guztiak kentzea lortu du Europak. Haatik, oraindik ere bada muga bat, eta badirudi gaindiezina dela: hizkuntza-eragozpenen muga. Muga ikusezin hori da, hain zuzen, jakintzaren eta informazioaren joan-etorria oztopatzen duenetariko bat. Hizkuntza-teknologiek itzulpen automatikoko sistema modernoen bidez hizkuntza-eragozpenak gainditzeko aukera ematen badute ere, META-NETen azterketaren emaitzek argi erakusten dute Europako hizkuntzarik gehienak ez daudela oraindik prest. Hutsune nabarmenak daude teknologian, zeren I+G proiektu gehienak ingelesean oinarritzen baitira, konpromiso eta diru-baliabide falta baitago, eta, orobat, ikerketarako eta teknologiarekiko ikuspegi garbirik ez baita garatu.

Europako Kontseiluak, irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen du, gure kontinenteko hizkuntza- eta kultura-ondare aberatsa sustatzeko eta garatzeko garrantzia aitortzen duen eguna. META-NETen azterketan ikusi denez, ezinbestekoa da Europan ekimen koordinatu eta eskala handiko bat sortzea, falta ditugun teknologiak garatuko baditugu eta teknologia ahalik eta hizkuntza gehienetara transferituko badugu. Arrazoi sendoak daude berebiziko erronka horri ekimen bateratu baten bidez aurre egiteko, Europar Batasunaz, hura osatzen duten estatu eta herrialde elkartuez nahiz industriaz osatutako ekimen bateratu batez.

META-NET Liburu Zurien Bilduma: Euskara aro digitalean

META-NETen "Hizkuntzak Europako informazio-gizartean" Liburu Zurien Bildumak Europako 30 hizkuntzaren egoeraren berri ematen du, hizkuntza-teknologiei dagokienez; halaber, haien arriskurik larrienak eta aukerak zein diren ere azaltzen du. Euskararen egoera Euskara aro digitalean Liburu Zurian azaltzen da.

Liburu horretan parte hartu du Elhuyarko hizkuntza-teknologien I+G unitateak. Elhuyarko hizkuntza-teknologien I+G unitateak hizkuntza-teknologien ikerketan eta garapenean dihardu, eta hainbat baliabide eta tresna garatzen ditu. Ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: lexiko- eta terminologia-erauzketa, informazioaren berreskurapena eta erauzketa (IR-IE), corpus-baliabideak –Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, www.ztcorpusa.net; Eroski Consumer Corpusa, corpus.consumer.es–, corpus-tresnak, semantika eta ontologiak, itzulpen automatikoaOpenTrad–, Sentiment Analysis –BOM-, eLearning –MobLang-. Hainbat ikerketa estrategiko martxan dituzte hizkuntzen industriarekinBerbatek, www.berbatek.com– eta turismoarekin lotuta. I+G unitatearen ikerketa-lana ezagutarazteko, hainbat argitalpen egin ditu lantaldeak.

Dagoeneko, hizkuntza-teknologiek eguneroko ataza asko errazten dizkigute. Europan, ehunka enpresa txiki eta ertain espezializatu dira hizkuntza-teknologien zenbait aplikazio edo zerbitzutan. Izan ere, hizkuntza-mugak gaindituz, elkarlanerako, ikasteko, negozioak egiteko eta jakintza partekatzeko aukera ematen dute hizkuntza-teknologiek, direnak direla trebetasun informatikoak.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Facebookek sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei

Facebook mezu pribatuak: Facebookek erabiltzaileen mezu pribatuak argitartu ez dituztela esan du eta sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Facebookek milaka mezu pribatu argitaratu ditu akats baten ondorioz

Facebook: Facebook sare sozialak milaka mezu pribatu argitaratu ditu, akats baten ondorioz. FACUA kontsumitzaileen organizazioak Facebook salatuko du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/09/24

Applek iPhone 5aren bost milioi ale saldu ditu

iPhone 5 Apple salmentak: Apple konpainiak iPhone 5 gailu berriaren bost milioi ale saldu ditu duela hiru egun salgai jarri zuenetik.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/09/21

Ebro ibaia Brasilen, Appleren mapa aplikazio berrian

Aplikazioak polemika handia piztu du sare sozialetan, kartografia akats larriak baititu.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Martxan da zientzia eta teknologiaren XI. Elhuyar Olinpiada

Elhuyar Fundazioak Euskal Herri osoko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen zientzia eta teknologiaren olinpiadak XI. ekitaldia du aurtengoa, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.

Danel Solabarrieta Elhuyar Olinpiadaren arduradunak azaldu du zer helburu dituen lehiaketak: zientzia- eta teknologia-gaiak era atseginean lantzea; teknologia berrietan trebatzea; gazteak zientzia-gaietan sortzaile bihurtzea; eta beste ikastetxeetako gazteekin batera aritzea eta elkarrengandik ikastea. "Esperientziak erakutsi digu Olinpiada hau, irakasleentzako tresna on bat izateaz gainera, lehiaketa honen bidez ikasleak motibatu egiten direla. Parte-hartzaileek oso lagungarritzat jo dute. zientzia-gaiak taldean lantzeko eta IKTetan eta komunikazio-gaitasunetan trebatzeko".

Elhuyar Olinpiadan parte hartzeko epea jada irekita dago. Parte-hartzaileek http://olinpiada.elhuyar.org webgunean eman beharko dute izena, eta ikasturtean zehar proposatzen diren probei ere bertan erantzun. Aurtengo ikasturtean zehar, parte hartzen duten ikasgelek lau proba gainditu beharko dituzte, eta gaiak hauek izango dira: fisikaren eta zientziaren historia; energia eta jasangarritasuna; teknologia, ingurumena eta komunikazioa.

Sariei dagokienez, Olinpiadaren amaieran puntu gehien lortu dituzten lehenengo hiru ikasgelek lortuko dituzte sariak: aterpetxeetan gaua pasatzea eta kirol-ekintzak egitea! Horrez gain, proba bakoitzaren irabazleek ere izango dituzte sariak, eta, azkenik, sariak zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean.

Elhuyar Olinpiadaren babesle eta laguntzaileak

Elhuyar Olinpiadaren babeslea Gipuzkoako Foru Aldundia da. Sari nagusietako laguntzaileak hauek dira: Senda Viva, Abentura Sobrón eta Aizpurua Autobusak.

Hileroko proben laguntzaileak hauek dira: Donostiako Aquarium, Berria, Kukuxumusu, Eureka! Zientzia museoa, Elkar, Skunkfunk, Gaztezulo, Karpin Abentura, Mendukiloko Kobak, Iruñeko Rocópolis eta Iruñeko Planetariuma.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Martxan da Olinpiada

2012/09/20

2012/09/19

Ipad miniren inguruko zurrumurruak areagotu egin dira

Ipad mini: Ipad miniaren inguruko zurrumurruak areagotu egin dira argazki berri batzuk argitaratu ostean.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Eskolarako liburu elektronikoa garatu dute EHUko hainbat ikaslek

Eskolarako liburu elektronikoa: EHUko ikasle talde batek eskolan erabiltzeko bi pantailadun liburu elektronikoa garatu dute

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/09/18

'Bad Piggies', 'Angry Birds'eko txerrien kontraerasoa

Bad Piggies joko berria: Rovio enpresak Bad Piggies joko berria kaleratuko du irailaren 27an. Adimena lantzeko jokoa Angry Birdsen ondorengoa da.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099