2012/10/30

Twitter, 'Sandy' urakanak kaltetutako pertsonen zerbitzura


Sandy urakana New York: Twitterrek Estatu Batuetan bere sareko erabiltzaileen esku utzi ditu hashtag batzk larrialdiko informazio lortzeko, 'Sandy'gatik.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/29

Mark Zuckerbergi iruzur egiten saiatzea egotzita atxilotu dute


Facebook salaketa: Mark Zuckerbergi iruzur egiteko hainbat milioi dolarreko dokumentuak faltsutzeagatik posta-iruzurra leporatu diote Paul Cegliari.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/27

Hamarkada bete Euskal Herrian egiten den ikerketa mundura zabaltzen

Elhuyar Fundazioaren Basque Research webguneak (www.basqueresearch.com) hamar urte bete ditu Euskal Herrian egiten den ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren erakusleiho izaten.

Hamar urte hauetan, 8.000 albiste eta ekitaldi bildu eta zabaldu ditu; ez bakarrik Euskal Herrian, baita mundu zabalean ere. Izan ere, ikerketa eta garapenerako sareak sortzea izan da Basque Researchen lehentasuna hasiera-hasieratik. Esaterako, aipagarriak dira Europako ikerketa biltzen duen Alphagalileo eta Europako Batzordearen Cordis Wire webguneekin dituen lankidetzak. Era berean, Basque Researchen argitaratutako albisteak Eurekalert! webgunean ere zabaltzen dira, 2004an sinatutako hitzarmen bati esker. Science aldizkari ospetsua editatzen duen taldearen webgunea da Eurekalert!, hau da, American Association for the Advancement of Science (AAAS) erakundearena.

Sare horri esker, hamar urte hauetan, Euskal Herrian egiten den ikerketari buruzko albisteak komunikabide entzutetsu askotan agertu dira: The Times, New Scientist, BBC, Discovery Channel, National Geographic, CNN...

Urteurrena ospatzeko, argitaratutako albiste irakurrienen zerrenda osatu du Basque Research webguneak. Horiexek dira, hain zuzen, nazioartean oihartzun handiena izan dutenetako batzuk. Urre-, zilar- eta kobre-atomoen magnetismoari buruzko albiste bat da webguneko albiste irakurrienen zerrendaburu. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko zenbait ikertzailek nazioarteko talde batekin elkarlanean egindako ikerketa-lan baten emaitza da. Lan horrek galdera berriak planteatzen ditu magnetismoari lotutako mekanismo fisikoen inguruan, eta ate berriak irekitzen dizkie zenbait gaixotasunen tratamendurako aplikazio interesgarriei. Aplikazioak alde batera utzi gabe, Lizarrako BSH enpresak Siemens etxearekin batera garatutako Dressman plantxatzeko robotaren inguruko albistea da irakurrienen artean bigarrena. Alkandorak plantxatu eta lehortzeko robot bat da hori. Gaia erabat aldatuz, antzinako DNAren azterketak baliatuz Arabako Aldaieta nekropoliko populazioaren inguruko lan batek jaso ditu ondoren bisita gehien. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikerketa-lana da hori ere.

Urtemuga ospatze hutsarekin nahikoa ez, eta zenbait hobekuntza egin berri ditu Basque Researchek. Esaterako, Twitter bidez, lehenengo urratsa egin dugu sare sozialetan. Halaber, webgunea erabiltzen duten ikertzaileek, kazetariek eta bisitariek astero eta hilero jasotzen dituzten buletinak eraberritu ditugu, elementu grafikoak indartuz, besteak beste.

Duela hamarkada bat ezarritako helburuaren ildo beretik, erreminta eroso eta azkarra izaten jarraitu nahi du Basque Research webguneak, Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri jakin nahi duenarentzat edo ikerketa zabaldu nahi dutenentzat.


Hamar urte, hamar albiste

Hamar urte hauetako hamar albiste irakurrienen zerrenda:

Data

Albistea

Bisita-kopurua

2008/02/28

Magnetikoak bihurtu dituzte urre-, zilar- eta kobre-atomoak.

38.962

2004/05/26

Dressman, plantxatzeko robota.

18.824

2008/04/08

Antzinako DNA: Aldaietako historia biologikoa berregiten.

 

16.737

2009/01/07

Familia-insomnio hilgarria (FIH) eragiten duen mutazioaren jatorria ikertu dute.

10.596

2008/06/30

Itziar Laka Gogo Elebiduna ikertzaile-taldeko zuzendaria: "Hizkuntza burmuinean dago".

 

10.304

2004/03/16

Robot industrialen portaera hobetzeko metodo berriak.

9.950

2009/11/17

Osasunari lotutako bizi-kalitatea neurtzea, bioestatistikaren desafioa

9.779

2004/03/29

BIOSEK, biometriako sistemak ebaluatzeko sistema

9.631

2004/03/24

Propietate elektromagnetiko berriak dituzten metamaterialak

9.585

2012/01/27

Bertsolarien "gaitasuna" aztertuko du BCBL-k

9.339





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/26

Honelakoa da Windows 8, Microsoften abentura arriskutsuena


Sistema eragile berria ukigarria da eta 'hodeian' konektatuta izango da.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/23

Applek iPad minia aurkeztu du


Appleren iPad minia: Apple Kaliforniako enpresak iPad minia aurkeztu du, 7,9 hazbeteko pantaila taktila du. iPad 2aren gauza bera, baina % 53 arinagoa da.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Martxan da Comma, community management ikastaroaren 4. edizioa


Comma Bilbon. community management online-eko ikastaroaren 4. edizioa azaroaren 16an hasiko da eta Bilbon egingo da. Izena emateko azken eguna azaroak 9




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/22

Labar-artea teknika berrien argitara, Elhuyar aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian

Labar-artea Goi Paleolitoan garatu zen; zehazki, orain dela 10.000 eta 40.000 urte inguruan. Adibide aipagarrienen artean daude Altamira (Kantabria), Lascaux eta Chauvet (Frantzia) eta Ekain eta Santimamiñe (Euskal Herria). Leku batzuetan labar-artea aire zabalean aurkitu bada ere, aipatutako lekuetan haitzulo-barruetan dago.

Labar-artearen ikerketan eragin handia izaten ari dira aurrerapen tekniko eta metodologikoak. Haiei esker, arkeologoek gero eta hobeto ezagutzen dute adierazpen-mota hori, eta, horren ondorioz, orain arte nagusitu den ikuspegia aldatzen ari da. Dena den, oraindik badituzte erantzunik gabeko galderak; tartean, hau: zer funtzio zuten irudi haiek?

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian gai nagusia eskaini diogu labar-arteari. Hori dela eta, labar-artearen ikerketan izan diren aurrerapen teknikoez eta haren interpretazioan izan den paradigma-aldaketaz hitz egin dugu Diego Garate eta Joseba Rios EHUko arkeologoekin.

Gai nagusia labar-artea izanagatik, erreportaje hauek ere aurkituko dituzu Elhuyar aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian: Londres 2012rako pasaportea biologikoa da. Dopinaren aurkako neurriak aldatzen ari dira. Kirol batzuetan ez dira bakarrik substantzia debekatuak bilatzen; horrez gain, kirolariaren parametro fisiologiko batzuei jarraipena egiten ere hasi zaie. Londresko joko olinpikoen atarian, pasaporte biologikoaz ari gara; Analisia: Dopinaren aurkako borroka eta joko olinpikoak, Iñaki Arratibel kirol-medikuaren eskutik; Webaren etorkizunerako joerak. Apirilean izan zen Lyonen WWW2012 kongresua. Elhuyar Fundazioko I+G+B saileko Igor Leturia bertan izan zen, eta han ikusi eta entzundakoak jaso ditu uztaileko "Mundu digitala" atalean: webaren gaur egungo nondik norakoak eta erronkak, eta etorkizuneko joerak; Atal bestigialak, eboluzioaren hondarrak. Hautespen naturalak pixkanaka ezabatu egiten ditu erabilgarriak edo baliagarriak ez diren ezaugarri batzuk. Desagertze-bide horretan, ordea, ez dira beti erabat deuseztatzen atalak eta funtzioak, eta bestigial deritzegun ezaugarri bihurtzen dira; Dortokak? Hemen? Gure ibai eta hezeguneetan apoarmatuak bizi dira. Zoritxarrez, gaur egun, kanpoko espezieetakoak dira ugarienak eta hedatuen daudenak, eta bertako espezieak, berriz, mehatxupean daude. Gai hau oinarri hartuta, Leire Paz eta Xabier Buenetxea biologoak aritu dira gai librean; azkenik, Herschel anai-arrebak, musikatik izarretara.

Elhuyar
aldizkaria dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Jadanik salgai dago kxo!, Elhuyarren aplikazioa smartphoneen bidez euskara ikasteko

Elhuyarrek euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazio bat garatu du, eta gaur goizean aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturgunean, Donostian. kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak.

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltze bat izan nahi du, eta haren helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat baino ez dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak erabiltzen ditu.

kxo! Aplikazioarekin, erabiltzaileak euskaraz azkar eta erraz ikasi ahalko du bere smartphonean (Android edo iPhone plataformetan). Egokia da euskara ikasten ari den edonorentzat, Euskal Herria bisitatzen duten turistentzat edo kanpoko ikasleentzat.

Elhuyarrek Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu zuen, beste hainbat erakunderekin batera, eta, proiektu horretan ikertutakoaren ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko duen mugikorretarako aplikazio bat sortu zuten, balio izango duena, besteak beste, euskara mugikor bidez modu ludikoan eta erraz ikasteko. Elhuyar arduratu da euskara ikasteko aplikazioaren garapena,z eta kxo! da lan horren emaitza. kxo! aplikazioaren edukia, beraz, Moblang proiektutik hartua da (Moblang Basic Language Courses by Moblang Project). Aplikazioaren garapenean Anspear eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa aritu dira, eta Eusko Jaurlaritzak 2011ko IKT deialdian diruz lagundutako proiektua izan da.

kxo! Android Market eta App Store dendetan dago salgai 3 €-an, eta doako demoa deskargatu daiteke. Aplikazioari buruzko informazio gehiago Elhuyarren webgunean dago eskuragarri.

Euskara ikasteko aplikazio honekin, Elhuyarrek dagoeneko sei aplikazio ditu smartphoneetarako egokituak (Android eta iPhone plataformetarako): kxo! euskara ikasteko aplikazioa bera eta Elhuyarren bost hiztegi.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

'Apalabrados', joko arrakastatsuena


Apalabrados jokoa: Android eta iPhone sakelako telefonoentzako jokoa Google Play eta App Store Sareko dendetan gehien deskargatzen denetako bat da.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Elhuyar Fundazioak eta DIPCk bideo amateurren ON ZIENTZIA lehiaketa jarri dute abian, hirugarrenez

Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, gaur eman zaio hasiera zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren III. ON ZIENTZIA lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da. Sari hauek jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 € lehenengo sailkatuak, 1.500 € bigarrenak eta 1.500 € euskarazko bideo onenak.

Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak… Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izango dute, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Helburua, publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea da.

Epaimahaia zientziaren, teknologiaren, komunikazioaren eta zinemaren munduko bost lagunek osatuko dute. Lehiaketaren oinarriak, izena emateko orria eta aurreko urteetako bideoak www.onzientzia.tv webgunean daude ikusgai.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/19

Google Chromebook berria kaleratu du


Google Chromebook berria: Googlek Chromebook berria kaleratu du, AEBetan eta Erresuma Batuan, Chromebook berriak WiFi konexioarekin funtzionatzen du.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Megaupload itzuli da


Megaupload berria: Kim Dotcomek Mega, Megaupload berria, aurkeztu du. Dotcomek artxiboak partekatzeko plataforma ez ixteko modu legala topatu duela iragarri du.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/18

Dictionnaire Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa / fran�ais-basque aurkeztu da gaur Baionan

Elhuyar Fundazioak Dictionnaire Elhuyar hiztegia, euskara-frantsesa / français-basque hiztegiaren edizio berria prestatu du eta gaur aurkeztu du Baionako Elkar Megadendan. Han izan dira Josu Aztiria, Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduraduna, Elixabete Etxeberria, hiztegiaren arduradun eta Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak saileko kidea, eta Irati Bereau, hiztegiaren egileetako bat.

Hiztegi honetan, euskarazko edo frantsesezko hitzaren ordainaz edo ordainez gain, oharrez eta adibidez osatutako informazioa aurkituko dugu askotan. Sarritan, baita sarrerari lotutako azpisarrerak ere. Dictionnaire Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa / français-basque hiztegiaren edizio berri hau Elhuyarrek argitaratzen duen bigarrena da, eta, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko ohiko hitz arruntekin batera, hitz teknikoak eta zenbait egitura gramatikal eta esapide biltzen ditu. Tresna baliagarria izan nahi du irakasle eta ikasleentzat, hizkuntzak lantzen edo hizkuntzarekin diharduen profesionalarentzat, edo jakin-mina duen ororentzat. Eskolan, akademian, unibertsitatean, lanean… erabiltzeko modukoa da. Hiztegi hau frantsesa zein euskara ikasten ari den edozeinentzat erabilgarria da, adin guztietarako egokia.

Elixabete Etxeberriak, hiztegiaren arduradunak, aipatu duenez, bigarren argitalpen honetan, Euskaltzaindia etengabe osatzen eta Interneten argitaratzen ari den Hiztegi Batua izan da prestakuntza-lanen zutabeetako bat. Lehen argitalpenarekin alderatuta (2004an kaleratua hura), hiztegia adibidez eta oharrez hornitzea izan da lanaren beste parte handi bat; 6.753 adibide jasotzen ditu guztira, aurreko edizioak baino dezentez gehiago.

Hiztegiak 42.034 unitate ditu, bakoitza eremu geografikoaren markaz, marka semantikoz eta erabilera-oharrez hornitua. Betiere, euskararekin eta frantsesarekin dabilen erabiltzaileari produktu osoa, eguneratua eta erabilerraza eskaintzeko helburuarekin.

Elhuyar Fundazioak urtetako eskarmentua du hiztegigintza-arloan, eta hiztegiak, paperean eta Interneten ez ezik, smartphoneetan ere eskuragarri dauzka. Oso epe laburrean tabletetan ere eskuragarri izango dira. Dictionnaire Elhuyar hiztegia, euskara-frantsesa / français-basque hiztegiaren bigarren edizioa dagoeneko salgai dago paperean, Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak). Dena den, Elhuyarrentzat garrantzitsua da erabiltzaileak dauden euskarri guztietara zabaltzea hiztegiak, eta horregatik, Josu Aztiriak adierazi duenez, lanean ari dira hiztegi honen edizio berria Interneten kontsultagai jartzeko eta smartphoneetara eta tabletetara egokitzeko. Gainera, erabiltzaileen iritziak eta oharrak jasotzeko bidea jarri du www.elhuyar.org/hiztegiak-iritzia helbidean, bertan, Elhuyar hiztegiei buruzko iritzia eman ahal izango du erabiltzaileak.





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/17

Apple eta Microsoft, aurrez aurre


Microsoft Apple tablet: Microsoftek hilaren 26an kaleratuko du Surface RT tableta eta Applek urriaren 23an gauza txiki berri bat erakutsiko duela iragarri du.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/10/16

Microsoftek bere lehen tableta aurkeztu du


Microsoft Surface RT: Urriaren 26an kaleratuko du Microsofetk Surface RT bere lehen tableta. Microsoftek 32 eta 64 GBeko bi bertsio kaleratuko ditu.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099