2012/10/01

Definizioekin jolasean: lizunak, Elhuyar aldizkariaren urriko zenbakian

Garbi dago irudi batek gauza asko iradoki ditzakeela. Ana Galarragarentzat, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa lagungarria izan da lizunen irudiek iradoki diotena hitzez azaltzeko. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urriko zenbakian, definizioekin jolastu dugu, Leikki Leis argazkilariak lizunei egindako argazki ikusgarriak aitzakia hartuta.

Gai nagusia definizioak izanagatik, erreportaje hauek ere aurkituko dituzu Elhuyar aldizkariaren urriko zenbakian: Elkarrizketa: Enkarni Gomez, Ingeniari feminista. Ingeniaritzan doktore da, eta lehenengoetarikoa izan zen EHUren Meatze Eskolan ikasgaiak euskaraz ematen. Azken urteotan, zientziaz eta generoaz hausnartzeko tailerrak eman ditu; teknozientziak eta zientzialariek gizartean duten ardurak kezkatzen du; eta harreman estua du artearekin. Bernoulli gabe hegan. Hegazkinek airea beherantz bultzatuta egiten dute hegan. Baina, azalpen horren partez, beste bat zabaldu da dibulgazioan: Bernoulliren printzipio deritzonak eusten diela airean. Printzipio zuzena da, baina azalpena, okerra. Bideo-jokoen hedapen geldiezina. Bideo-jokoen azken hamarkadako eboluzioa azkarra eta etengabea izan da. Hain epe laburrean hirutan aldatu da bideojokoen plataforma nagusia. Eta etorkizun hurbilean ere aldaketa dago iragarrita. Igor Leturiak gogoeta egin du gai honen inguruan. Analisia: Elefanteak Australian. Xanti Larrañaga ekologian doktorearen eskutik. Azkenik, Legatza, naturarekin zorretan. Legatz europarraren populazioak aurre egin dio arrantzaren presioari, eta, ondorioz, gaur egun egoera osasuntsuagoa bizi du. Zer faktorek bultzatu du legatza igoera horretan? Galdera horri erantzuteko, legatzaren populazio-dinamika ikertu dute AZTIko itsas biologoek, eta horri buruz arituko dira gai librean.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario