2012/10/01

PRENTSA-DEIALDIA: Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak hiztegiaren aurkezpena

Datorren asteazkenean, urriaren 3an, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak aurkeztuko da Bilbon. Euskararen normalizazioaren eta normatibizazioaren bidean garrantzi handia izango duen lan hau euskara-euskara hiztegia da eta Euskaltzaindiak, Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak batera argitaratu dute, elkarlanean.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lanaren oinarria Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batua da, lehen itzulian argitaratutako hitzak. Lan berriak, ordea, askoz informazio gehiago eskaintzen du: Hiztegi Batuko lehen 20.000 hitzak dauzka, beren definizio, kategoria gramatikal, espezialitate-, erregistro- eta euskalki-markekin, aditz-erregimenekin, eta benetako erabileratik jasotako adibideekin.

Aurkezpena Euskaltzaindiko, Elkar argitaletxeko eta Elhuyar Fundazioko ordezkariek egingo dute.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario