2012/10/02

Teknopolis saioaren 15. denboraldia aurkezteko prentsaurrekoa

Datorren ostegunean, urriaren 4an, Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgazio-saioaren 15. denboraldia aurkezteko prentsaurrekoa izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, 5001 gelan (Loramendi 4, Arrasate), goizeko 11:00etan. Telebista-saioa berriro izango da ikusgai ETBn datorren asteburutik aurrera. Aurkezpenean, saioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Teknopolisen irudi berria eta webgune berria ere erakutsiko dira.

Ekitaldian izango dira, besteak beste: Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari nagusia; Pello Sarasola, ETBko Edukien zuzendaria; Maria Gil, Zientziaren Komunikazioa saileko arduraduna, eta Oihana Jauregi, programaren aurkezlea.

Aurkezpen-ekitaldiaren ondoren, bisita gidatu bat egingo da Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroan.





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario