2012/10/04

Zenbat kostatzen da Spotify hilero martxan jartzea?

Ingeleseko cloud-computing edo laino-konputazioa deritzona da, ezbairik gabe, egun Interneten nagusitzen eta informatika tradizionalaren oinarriak kolokan jartzen ari dituen joera berria. Webaren bitartez geroz eta enpresa gehiagok eskaintzen dituzten zerbitzu eta aplikazioak izendatzeko edota irudikatzeko erabiltzen den metafora da laino-konputazioa. Interneten ostatu hartu eta sare horren bitartez, edozein plataformatan (Mac OS, Linux zein Windows) erabili ditzakegun, eta kasu gehienetan doakoak diren, aplikazio eta zerbitzu informatikoek osatzen dute laino birtual hori.

Spotify dugu webeko hodeian oinarritzen diren debaldeko programa (publizitatea tartekatzen du. Ordainpeko bertsioa ere badu, publizitaterik gabekoa) horietako bat; gure ordenagailuan instalatu, baina Internetetik zuzenean elikatuz, eta streaming teknologia erabiliz, disketxe ugariren musika entzuteko aukera ematen baitigu programa arrakastatsu horrek.

Baina zenbateko kostua du Spotify bezalako doako zerbitzu bat martxan jartzeak? Erresuma Batuko The Guardian egunkariko teknologia editore Charles Arthur-ek kontuak atera eta gutxi gorabeherako kopuru bat eman digu; ostatatze, streaming eta musikari zein disketxeei ordaindu beharreko egile eskubideak kontutan hartuta, Spotify airean mantentzea, hileko, 7 milio libera inguru (7,5 milioi euro inguru) kostatuko litzateke. Sekulako dirutza gaurdaino finantziazio modu eraginkorrik aurkitu ez duen euskarri baterako, Interneteko proiektuen bideragarritasuna eta errentagarritasuna, oraindik orain, batere garbi ez dagoen kontua baita.

Charles Arthurrek kalkuluak egiteko erabili dituen datu eta kopuruak guztiak, hemen: How much does Spotify cost to run? We analyse the numbers (The Guardian)





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario