2013/01/30

Elhuyar aldizkariko ITXAROPEN BIOARTIFIZIALA lanak jaso du Tecnalia kazetaritza-saria

Elhuyar aldizkarian argitaratutako "Itxaropen bioartifiziala" lanak VI. Tecnalia kazetaritza-saria jaso du Interneteko kategorian, joan den urtarrilaren 30ean Miramon Teknologia Parkean egindako sari-banaketa ekitaldian. Erreportaje-bikoa 2012ko apirileko zenbakian argitaratu zen, eta Guillermo Roa Zubia da lanaren egilea.

Artikulu-bikoak egiten duen "informazio multimediaren erabilera" nabarmendu du epaimahaiak saria emateko, eta adierazi du horren bidez "transplanteetarako organoak zelula ametatik abiatuta neurrira egiteko ahalmena, itxaropena eta errealitatea hobeto ezagutzeko lan bikain bat" osatu duela egileak.

Bi erreportajek osatzen dute "Itxaropen bioartifiziala" lana. Lehenengoak zelula amak ditu hizpide, eta, haietatik abiatuta, neurrira egindako organo eta ehunak sortzeko bidean non gauden galdegiten du Roak. Egitura sintetiko baten gainean zelula amak haziz sortutako trakea baten transplanteak irekitzen du erreportajea, transplante haren bi protagonista nagusien bidez: trakearen hartzailea, batetik, eta trakearen sortzaileetako bat, bestetik. Bigarren erreportajean, organo eta ehun erabat artifizialetan jartzen du arreta egileak.

Guillermo Roa
Kimikan doktorea, hamabi urteko esperientzia du Roak zientziaren komunikazioan, eta Elhuyarren lanean hasi zenetik aritu da Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian. Lan-taldeak duen erredaktore beteranoenetakoa da Roa. "Itxaropen bioartifiziala" lanean, testuak ez ezik, erreportajea zabaltzen duen irudia ere berak egindakoa da. Irudi honez gain, beste hainbat irudi ere prestatu ditu aldizkariko erreportaje gehiagotarako, Blender animazio-programaren bidez.

Tecnalia sariak
Ikerketaren eta berrikuntza teknologikoaren dibulgazioa saritzen ditu Tecnalia sariak, eta "Gizartearentzako berrikuntza" izan da VI. edizioaren leloa. Sariaren bidez, hedabideetako langile profesionalei onarpena egin nahi die Tecnaliak, haien eginkizuna funtsezkoa izan baita iritzi publikoan ikerketa eta berrikuntza ezagutzera emateko, eta, beraz, kultura zientifikoa herritarrei eta gizarte osoari helarazteko.

Adierazpenak

Eider Carton, Elhuyar aldizkariaren zuzendaria
"Lan jakin bati emandako saria izanagatik, Elhuyar aldizkariak webgunean egiten duen lanaren aitortzatzat ere hartzen dugu izendapena. Paperean jaso ezin diren baliabideen bidez Interneten informazioa zabaldu eta osatzea zen webgune berriarekin lortu nahi genuen helburuetako bat; beraz, bereiziki pozten gaitu saria orain eta interneteko atalean jaso izana".

Guillermo Roa, lan sarituaren egilea
"Oso pozik nago. Pertsonalki zirraragarria da, eta aldizkariaren lantaldearen ikuspuntutik ere oso pozgarria da jakitea gure lana ondo baloratzen dela.
Gai labaina da, eta, ondorioz, dibulgatzeko zaila. Batetik, oreka bat lortu behar da zelula amen onurei buruz hitz egitean. Aplikazio harrigarriak dituzte [zelula amek], baina muga handiak ere bai, eta oraindik ez dira guztiz ezagutzen, ez aplikazioak, ez mugak. Zuhur jokatu behar da, ikerketa oraindik hasierako urratsetan baitago. Baina, bestetik, kontakizun zuhur hori erakargarri egin behar da".

Eranskinak:

Audioa

Bideoa

 

 





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

YouTubeko bideoen egileek kobratu ahal izango dute


Youtubeko egileek kobratuko dute: Beraien bideoengatik. Modu horretan egileak eta plataformak erabiltzaileetatik etorritako irabaziak banatuko lituzkete.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/29

Apple enpresak 128 GBeko iPada merkaturatuko du


iPad 128 GB: Apple enpresak laugarren belaunaldiko iPad bat merkaturatuko duela iragarri du. iPad honek 128 GB izango ditu eta otsailaren 5ean izango da salgai.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Apple enpresak 128 GBeko iPada merkaturatuko du


iPad 128 GB: Apple enpresak laugarren belaunaldiko iPad bat merkaturatuko duela iragarri du. iPad honek 128 GB izango ditu eta otsailaren 5ean izango da salgai.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Whatsapp aplikazioak pribatutasun legeak hausten ditu


Whatsapp pribatutasun legea hautsi: Holandak eta Kanadak salatu.elkarren arteko txosten batean iragarri.Aplikazioak erabiltzaileen agendarako sarbidea behar.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/28

Espainian erabiltzen da gehien Mega deskarga orrialdea


Mega Espainia: Espainian erabiltzen da gehien Mega deskarga orrialdea, Megauploadren ondorengoa, Brasil, Frantzia, Herbehereak eta Zeelanda Berriaren aurretik.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Gazteei sare sozialak erabiltzen erakusten dien bideo jokoa sortu dute


Bideo joko gazteek sare sozialak erabiltzeko:Datu pertsonalen babesa.helburua erabiltzaileak igotako edukiak nork ikustera heldu daitekeen eta nor ez erakustea.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Exprespam, Android sistemetan kontaktuak lapurtzen dituen birusa


Androiderako birusa | Exprespam Android sistemetan kontaktuak lapurtu. Erabiltzaileak oharkabean instalatu egiten du, guztiz segurua den aplikazio bat delakoan.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/26

Mugikorretarako euskarazko aplikazioen lehen online denda jaio da


Mugikorretarako aplikazioak euskaraz: Euskalapps.net telefono mugikorretarako euskaraz landutako aplikazioak biltzen dituen lehen online denda izango da.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/24

Sonyk isuna jaso du Play Stationeko datuak lapurtu zituztelako


Isuna Sony: Sony teknologia konpainiak 125.000 librako (148.000 euro) isuna jaso du Britainia Handian 2011ko apirilean izandako segurtasun akatsa dela eta.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Twitterrek Vine bideo aplikazio aurkeztuko du, laster


Twitter aplikazioak: Twitterrek bideoak oinarri izango dituen Vine aplikazioa aurkeztuko du laster. Kasu honetan, bideoak igotzeko eta partekatzeko balio du.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/23

Googleren betaurrekoak

Zibergela

Iragan urteak utzitako berrikuntza teknologikorik azpimarragarriena da Googleren errealitate areagotuaren proiektua. Haiei esker, etorkizuna zientzia fikziotik gertuago izango baita.

Aitor Aretxaga @bekereke

Bitarlan informatika eta Web zerbitzuak

Googleren Projet Glass betaurrekoen prototipoa. / - / EZEZAGUNA

Errealitate areagotua da mundu errealean ikusten denari elementu birtualak gehitzen dizkion teknologia multzoa; software nahiz hardware erakoa. Elementu gainjarri horiek informazio gehigarria dira; errealitatea era osoago batean ulertzeko ezarriak. Hori antzemateko bitartekaritzat hainbat konpainiak garatutako betaurreko bereziak hasi dira agertzen; besteak beste, Googleren Project Glass izeneko prototipoa.

Gainbegiratu bat egite aldera, errealitate areagotuko aplikazioek, eskuarki, norbere begien aurrean agertuko diren datuz osatutako geruza bat eskaintzea daukate helburu. Horren lekuko litzateke, nabigazio aplikazio berrietan sartu nahi duten ezaugarria, GPS jarraibideak bakoitzak zapaltzen duen lurraren gainean irudikatuz; posta elektronikoaren sarrerako erretiluko mezuak begi aurrean flotatzen ikuskatzea; edo lagun bat dagoen lekura begiratze hutsarekin haren Facebook orriko azken eguneraketa jaso ahal izatea. Etorkizunera begira, gauza asko espero daitezke, eta, gaur egun teknologia horiek ikusmenean zentratzen badira ere, batzuk hasiak dira ukimenera eta usaimenera bideratzen ere.

Helburua litzateke, telefonoa patrikatik atera beharrean informazio gehigarri horretaz baliatzeko, informazio hori begien aurrean zuzenean jasotzea uneoro. Horregatik, askotan entzuten da errealitate areagotua zibernetikaren adar bat dela, eta duela azken jomuga duela gizakiengan txertatuko liratekeen inplanteak garatzea, gure zentzumenen muga naturalak gainditzeko balioko luketenak.

Joerari eusten bazaio, beraz, maila desberdinak gainditu beharko dira aurrena; eta alde horretatik, hasiak dira agertzen betaurreko itxurako euskarriak. I+D mintegiek HUD edo Head-Up Displays deitzen diete gailu horiei. Bideo joko baten pantaila izango balitz bezala, bakoitzaren ikusmenean informazio geruza bat erakusteko ahalmena daukaten gailuak baitira. Google da atentzio handiena ematen ari dena ikerketa esparru honetan, besteen aldean txiki eta meheagoa den gailua erakutsi baitu.

Google Glass

Itxaropen handia dago jarrita Googleren proiektuaren barruan. Gainera, beste askotan egin duten bezala, badirudi haien zerbitzu batzuekin integratu nahi dutela; eta hori erabiltzailearen mesedetan dago beti. Besteak beste, Google Now ahots bidezko aginterako zerbitzu berria betaurrekoetan txertatuko luketela aipatu dute. Googleren betaurrekoek, sakelakoetan adierazten den moduko informazioa irudikatuko dute aurki, begi aurrean, Internetez baliatuta; eta guztia, hizkuntza naturalaren bidez jasotako aginduen bidez. Horretaz arduratzeko sistema eragile betaduna —norbaitek zalantzarik balu ere— Googleren Android berbera izango da. Gailuaren garapena aurreratuta dago; hainbat kirolarik sarbidea izan dute betaurrekoetara, haien praktikak zuzenean grabatu eta hodeiaren bidez partekatzeko. Hobetzekoen artean, bateriaren iraupena dagoela diote, haien asmoa baita arazorik ez sortzea egun guztian jarrita erabiliko lukeen jendeari.

Laser bidez proiektatutako teklatua, azken patentea

Erakutsitako prototipoa minimalista den arren —aluminiozko tira bat, sudurrerako euskarriarekin—, etorkizunean jendearen betaurreko arruntetan barneratzeko aukera iragarri dute hainbat iturrik. Kaleratze eguna ere ez dago argi, baina 2014. urtera arte ez dela eskuragarri izango esan daiteke. Prezioari dagokionez, aldiz, Googlekoek esan dute egungo smartphonen bueltan ibiliko direla betaurrekoak.

Kontzeptu gisa bainoago mugimenduan ikustea nahiz gero, Youtuben Project Glass: One Day... bideoa bilatzea besterik ez dago, eta gutako edozeinen bizitza nola alda daitekeen irudikatu.

Berriki, albiste izan da Google Glass, gailuari lotutako patente ziragarri bat erregistratu baitute. Laser bidez proiektatutako teklatuak merkaturatzeko gutxi falta den seinaletzat ikusi dute askok. Eman duten deskribapenetik jaso daitekeenez, Googleren errealitate areagotuko betaurrekoen besoetatik irtengo diren izpiek gure beso edo esku ahurraren gainean teklatu edo interfaze bat irudikatuko lukete; eta ukipenezko aginte gisa erabili ahal izango lirateke. Eskuen mugimenduak interpretatzea edo epe baterako tatuaje bidez funtzionatzea posible dela uste duenik ere bada.

Aukerak askotarikoak dira, eta, agian, horiek izan beharrean, beste ezaugarri batzuk integratuko ditu gailuak kaleratzean. Hilabete batzuk isilik igaro ostean, garrantzitsuena dena da Googleren Project Glass ekimena aurrera doala.







ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/21

Elhuyar Fundazioak Europako zientzia-udalekuen sarea sortu du

Europan zientzia-udalekuak antolatzen dituzten beste erakunde batzuekin sortu den sarearen helburua zientzia-udaleku ezberdinak konektatu eta ezagutzak, jardunbide egokiak eta ikerketak konpartitzea da, antolaketa zein eduki mailan.

Scicamps izena hartu duen sarearen partzuergoa honako erakunde hauek osatuko dute: Martin-Luther University (Alermania), Southern Denmark University (Danimarka), Science Talenter (Danimarka), Centre for de Promotion of Science (Serbia), Fundação da Juventude (Portugal), Young Scientists of Slovakia (Eslovakia), eta Elhuyar Fundazioa (Euskal Herria).

Urtarrilean elkartu dira lehenengoz erakunde horietako ordezkariak, Alemanian. Eta datozen hiru urteetan Europako Komisioak finantzatuko duen proiektuaren ekintza-plana diseinatu eta adostu dute. Sare honen lanaren ondorioz lortuko diren emaitzak Elhuyarrek antolatzen dituen Zientzia Udalekuetan aplikatuko dira.

Elhuyar Zientzia Udalekuak

Lau urte daramatza Elhuyarrek 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zientzia-udalekuez gozatzeko aukera eskainiz. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta. Ekimen horren helburua da zientzia-bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea Euskadiko gazteen artean. Gazteengan zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea eta aisialdia eta zientzia uztartzea.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/01/20

250.000 erabiltzaile berri, Mega estreinatu eta ordu gutxitara


Kim Dotcom Megauploadeko sortzaileak Mega estreinatu du larunbat honetan. Mega estreinatu eta ordu gutxitara, 250.000 erabiltzailek izena eman zuten.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099