2013/02/23

Kindlea, Europan (azkenean!) ere salgai

Ameriketako Estatu Batuetako argitaletxeen merkatua hankaz gora jarri eta e-booken salmentei sekulako bultzada eman ondoren, Amazon etxea hasi da dagoeneko bere Kindle izeneko liburu elektroniko ezaguna Europan ere saltzen.

Kindle-ak E-ink edo tinta elektronikoa deritzon teknologia erabiltzen du, ikusmena kaltetu dezakeen distirarik edo argirik sortzen ez duen bere 6 hazbeteko pantailari esker, paper arruntetan tintak duen itxura imitatzen edo erreproduzitzen duena.

Amazonen Kindle liburu elektronikoa

Amazonen e-bookak 2GB-ko barne-memoria du, 1500etik gora liburu gordetzeko aukera ematen duena, eta Kindle (AZW), Microsoft Word-eko DOC eta DOCX, Audible (AA eta AAX), PDF, HTML, TXT, RTF, JPEG, GIF, PNG, BMP,MP3, PRC eta MOBI formatuan dauden fitxategiak onartzen ditu.

Liburu elektroniko horren ezaugarririk aipagarriena eta berritzaileena, hala ere, gailuak dakarren haririk gabeko doako (bai, doakoa omen da...) 3G koneksioa da; Amazonen katalogoak biltzen dituen milaka liburuetatik (350 mila, gutxi gorabehera) gure gustukoena klik batekin deskargatu eta, 60 segundu baino gutxiagoan, liburu hori gure Kindlean izateko aukera ematen duena. Haririk gabeko koneksio horri esker ere, liburuak ez ezik, eta hilero kuota bat ordainduz, zenbait blog, aldizkari zein egunkaritara harpidetzeko aukera ere ematen du Kindle-ak.

Hemen duzue Kindle-aren funtzionamendua eta ezaugarriak erakusten dituen bideo bat:

Bere ezaugarriei erreparatuta, merkatuan badira Kindle-a baino aukera gehiago ematen dituzten e-bookak (iLiad-a kasu) eta George Orwellen 1984 liburuarekin gertatutakoak (Amazonek erabiltzaileen Kindleetatik zuzenean erretiratu zuen liburua) ere bere alde gutxi esaten duen arren, doako 3G koneksioak, bere salneurri lehiakorrrak (279 dolar, 187 euro inguru) eta Amazonek gailuaren inguruan sortu duen zerbitzu paketeak Kindle-a merkatuan bere lehiakideak baino pauso bat aurrerago kokatzen du eta, nire ustez, arrakasta ziurtatzen dio ere. Ikus bestela, iPod/iTunes binomioaren arrakasta.

Eta zuek, zer deritzozue?





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario