2013/03/24

Zipreko krisia erabiltzen ari dira birus informatiko bat hedatzeko

Zipreren arazo ekonomikoak eta balizko finantza-erreskatea ari dira erabiltzen hainbat hackerrek Interneten ordenagailuetan birus informatiko bat zabaltzeko.






2013/03/20

Elhuyar: aro berri baten hasiera

Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia.

Prentsaurrekoan aurkeztu ditu Elhuyarrek, gaur eguerdian, hasi duen aro berri honen aldaketak eta xehetasunak. Aurrera begira jarri aurretik, Leire Cancio zuzendari nagusiak Elhuyarren jatorria eta 40 urteko bidea izan du gogoan: "Euskara ofiziala ere ez zen garaietan sortu ginen, ingeniari gazte batzuen ekimenez. Larunbatero elkartzen ziren, Donostiako lokal batean, testu-liburuak euskaratzera. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak babesa eman zion talde hari, hastapen-garai haietan. Beraz, ez da kasualitatea Euskaleerriaren Adiskideen Elkartearen Bergarako egoitzan wolframioa isolatu zuten Elhuyar anaien izena hartzea taldeak".

Aurrera begira jarrita, aro berri honetarako Elhuyarren xedea aurkeztu du Leire Canciok: "Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu". Horrekin batera, xede hori gauzatzeko Elhuyarrek zein unitate izango dituen azaldu du.

Hizkuntza eta Teknologia:
Elhuyarren Hizkuntza zerbitzuek eta Elekak bat egin dute, unitate bakarra osatuz. Besteak beste, hiztegigintza eta itzulpen-zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta hizkuntza-teknologiak ikertzeko I+G unitatea dute oinarri. Josu Aztiria da unitate honen arduraduna.

Zientzia:
Zientzia eta teknologia gaiak euskaraz dibulgatzen dihardu unitate honek, eta besteak beste, Teknopolis telebista saioa, Norteko Ferrokarrila irratsaioa eta Elhuyar aldizkaria ekoizten ditu. Ezin aipatu gabe utzi Basque Research edo Zientzia.net webguneak ere, erreferentziazkoak, biak ere, zientziaren eta ikerketaren euskarazko dibulgazioan. Maria Gil da unitate honetako arduraduna.

Aholkularitza:
Lan-mundua euskalduntzen jarduten da. Metodologia oinarri, berdintasun-planak ere gidatzen ditu, eta Emakundek homologatutako aholkularitza-enpresen artean dago. Euskara-planez gain, hizkuntza-planak ere garatzen ditu, nazioarteratze- prozesuan dauden enpresentzako baliagarriak. Aizpea Otaegi da unitate honen koordinatzaile nagusia.

Komunikazioa:
Komunikazio-zerbitzuak eta zientzia-alorreko zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu. Manex Urruzolak gidatzen du unitate hau.

Horiek guztiak azaldu ondoren, Leire Canciok Elhuyarreko lehendakari berria aurkeztu du, Txema Pitarke, eta honi eman dio hitza. Pitarkez adierazi duenez, bere ibilbidea eta bokazioa erabat datoz bat Elhuyarren xedearekin: "Nire bokazioa ikerketa zientifikoa da, batetik; bestetik, euskaltzalea naiz. Beti saiatu izan naiz zientziaren nazioartekotasuna euskararen sustapenarekin lotzen; beraz erabat egiten dut bat Elhuyarren xedearekin".

Azkenik, txalotu egin du Pitarkek Elhuyarren hausnarketa-prozesua: "Hausnarketa egiteko garaia zen, eta aro berria hastekoa. Etorkizun oparoa du Elhuyarrek; horretaz zalantzarik ez dut.

Txema Pitarke  eta Leire Cancioren curriculum laburtuak

Jose Maria Pitarke

Jose Maria Pitarke Bilbon jaioa da, 1960an. Zientzia Fisikoetan doktorea da. Fisikan lizentziatu zen, 1982an (UPV/EHU), eta doktoregoa 1990ean eskuratu zuen, UPV/EHUn, Pedro Migel Etxenikeren zuzendaritzapean, tunel-espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz egindako ikerketa-lanarengatik (aldi berean euskaraz eta ingelesez aurkeztutako lehen tesia izan zen). Ondoren, Estatu Batuetako Oak Ridgeko Laborategi Federalean aritu zen, Rufus Ritchieren taldean.

1993an, UPV/EHUko irakasle titular bilakatu zen, eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan nahiz Londresko Imperial Collegen seihileko sabatikoak egin zituen.
2000.az geroztik, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da. Haren ikerketa-gaien artean, azpimarratzekoak dira materia kondentsatuaren teoria, solidoetako eta nanoegituretako elektroi anitzen elkarrekintza, nanoegituren eta partikula kargatuen arteko elkarrekintza eta nanofotonika. 2005az geroztik, Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko By-Fellowa da.

2006an, nanoGUNE ikerketa-zentroko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta, harrezkeroztik, kargu horretan dihardu, unibertsitateko bere eginkizunak alde batera erabat utzi gabe. 2010ean, Graphenea enpresa sortu zuen, eta administrazio-kontseiluko idazkaria da harrezkero.

2012ra arte, 110 artikulu argitaratu ditu fisikako nazioarteko aldizkari espezializatu garrantzitsuenetan, eta nazioarteko konferentzia askotan jardun da, gonbidatu zein hizlari. 2.500 aldiz aipatu izan dira Pitarkeren artikuluak nazioarteko aldizkari espezializatuetan.

Euskalgintzarekiko harremana ere aspaldikoa du. Izan ere, 1981-1987 bitartean, euskara-irakasle izan zen Labayrun, eta, 1984-1987 bitartean, Labayruko Euskara sailaren arduraduna izan zen. UEUrekin ere harreman estua izan du: 1982-1992 bitartean, irakasle izan zen Udako Euskal Unibertsitatean, eta 1990eko hamarraldian UEUko Fisika sailaren arduraduna izan zen.

Bestalde, 1983-2010 bitartean, EGAko Azterketa Batzorde ofizialeko kide izan da. Euskaltzaindiaren "B" agiriaren jabe da. 1984az geroztik, Fisika irakatsi du —euskaraz— EHUn (Fisika Orokorra, Fisikaren Oinarriak eta Fisika Kuantikoa irakasgaiak).

Euskaraz egindako ikerkuntzaren Azkue Saria irabazi zuen 1990ean; 1991n, berriz, Eusko Ikaskuntzaren Agustin Zumalabe ikerkuntza-beka. Fisikari buruzko hainbat hitzaldiak eman ditu, euskaraz, eta zenbait lan argitaratu ditu euskarazko hedabideetan eta argitaletxeetan: Udako Euskal Unibertsitatean, EHUko Ekaia aldizkarian, Eusko Ikaskuntzan, Jakin aldizkarian, RIEVen eta beste zenbaitetan. Itzulpengintzan ere aritua da.

Elhuyarren, berriz, 20 urtetik gorako lankidetza-harremana du. 1991-2009 bitartean, hainbatetan kolaboratu du Elhuyar aldizkariarekin, eta Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan ere hartu zuen parte, 2009an; "Nanozientzia eta nanoteknologia" artikulua idatzi zuen, Igor Campillorekin batera. Elhuyarrek telebistarako egiten duen Teknopolis programan eta Elhuyarrek Euskadi Irratirako egiten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioan ere hartu izan du parte. Horrez gain, CAF-Elhuyar sarietan epaimahaikide izan da 2009an, 2010ean eta 2011n.


Leire Cancio

Ekonomia eta enpresa-zientzietan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea), Marketin espezialitatean. Horretaz gain, Psikologian Lizentziatua da (UNED) eta kazetaritza ekonomikoan espezialista-ikastaroa egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Kultura-kudeaketako espezialista-ikastaroa ere egin zuen, Bartzelonako UOCen. 2002tik da Elhuyarreko kide, eta 2007tik aurrera marketin-zuzendari lanetan aritu da, Elhuyar Fundazioaren merkatu- eta komunikazio-estrategia lantzen. Basque Research euskal ikerketaren webgunea diseinatzen eta garatzen ere aritu zen.
 





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Facebook bete testutxo

Jokin Oregik urte eta erdian 500 testu idatzi ditu Facebooken; horien irakurketa saioak egingo ditu, gaur hasita

Odei Irigoien Aizpitarte

Idatzitako testuekin irakurketa saio bat prestatu du Oregik. / MARISOL RAMIREZ / ARP

Duela urte eta erdi luze zabaldu zuen Jokin Oregik (Soraluze, Gipuzkoa, 1970) Facebooken kontu bat, eta ia-ia egunero testu laburren bat idazten hasi zen. Jendearen arreta piztu zuten haren kontakizunek. Bostehun bat egin ditu, eta horien bilduma bat eskaintzeari ekingo dio gaur, Ana Pikaza eta Mikel Martinezekin batera. Bilboko Cafe Bar Bilbaon egingo dute lehendabiziko Karin Karan (face to face) saioa, 19:30ean hasita. Tartean, antzerki konpainian jarduten dute elkarrekin hirurek. Horretaz gain, Oregi Goenkale telesaileko gidoi taldean ere ari da beharrean.

Harrituta agertu da Oregi bere testuek eta irakurketek erakarri duten arretarekin. «Facebooken idatzitako kontutxoak baino» ez direla dio. «Bat-batean idatzitako testuak dira. Bostehun horietatik aukeraketa eginda, berrogei bat irakurriko ditugu jendaurrean». Eskaintzeko formatu egokia deritzo irakurketari. «Epigramak barik, burutazioak dira gehiago». Euskaraz idatzi izan ditu gehienbat, baina gaztelaniazkoak ere badaude; irakurketan ere euskarazkoak izango dira nagusi. Testuekin, musika tartekatuko dute, aipatu ere egiten baititu bere idatzietan Hertzainak, Xabier Lete edota Mikel Laboa, besteak beste. Bideo bat ere jarriko dute.

Oregik dio ez dakiela zergatik hasi zen testu laburrak idazten. «Antzerkia idazten dut, gidoigintzan jarduten dut... Idaztea gustuko dut, oso modu xume batean bada ere. Era askotarikoak dira, eta gaiak ere askotarikoak. Laburrak eta xumeak, baina hausnarketa edo gogoeta bat pizten dutenak. Batzuk zirikatzaileak dira, beste batzuk hunkigarriak, gordinagoak... denetarik dago». Jendea katigatuta geratzen zela ikusi zuen, eta idazten jarraitzeko ere eskatzen zioten.

«Facebooken sartu nintzen, eta kontu bat zabaldu nuen. Hor ikusi nuen batzuek euren argazkiak jartzen zituztela edota bestelako kontuak. Guk ere gure antzerkiaren berri ematen dugu bertan... Balio du testu laburrak idazteko». Horiei «oso galkor» deritze Oregik: «Badoa, ez dago paperean, galtzen da hor. Saioan aipatuko dugu nola nolabaiteko paralelismo bat egin daitekeen janaro lasterrarekin. Gurea literatura lasterra da, kontsumitzen erraza. Baina lantzean behin gustukoa dugu horrelakoak jatea!».

Lehendabiziko emanaldia izango bada ere, jarraitutasun bat eman nahi diote. «Beste leku batzuetan ere egiteko asmoa daukagu. Interesa badago, eta tabernetan, liburutegiren batean edo gaztetxeetan egingo dugu, formatu txikiko guneetan».







ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/15

Elhuyar Fundazioa kide Red UCC+i edo Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen sarean

Elhuyar Fundazioa aurrerantzean Red UCC+i edo Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen Sareko kide izango da (Red de Unidades de Cultura Científica y de Innovación). Sare horren burua FECYT da (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología). Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak dira estatuko zientzia eta teknologiaren eta berrikuntzaren zabalpenerako agente nagusiak, eta funtsezkoak dira hiritarren hezkuntzan, kulturan eta zientziaren ezagutzan hobetzeko.
Sarearen helburua, berriz, unitate hauen artean ezagutza trukatu eta baliabideak optimizatzea da. Sareak dagoeneko 58 partaide ditu unibertsitate, erakunde eta enpresen artean. Besteak beste, hauek: Euskampus Fundazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Azti-Tecnalia, Bartzelonako Zientzia Parkea (Parc Cientific de Barcelona), Komunikazio Zientifikorako Kataluniako Institutua (Asociación Catalana de Comunicación Científica), CSIC, gizakiaren eboluzioaren ikerketako zentro nazionala (Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana) Burgosko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Extremadurako Unibertsitatea… Sareko partaide guztiak zein diren RED UCC+i-ren webgunean ikus daiteke.
Elhuyar Fundazioaren Zientziaren Komunikazioa sailaren helburu nagusia da zientzia eta teknologia publiko guztiei eta formatu guztietan hurbiltzea. Hori horrela, nazioarteko hainbat saretako partaide da; besteak beste, Eurekalert, Alphagalileo, Cordis Wire, Innovation Report… Haien bidez, Euskal Herrian egiten den zientzia, teknologia eta berrikuntzaren berri zabaltzen du. Partaidetza berri honekin, zabalkunde hau areagotzea du helburu, eta, horrekin batera, gainerako partaideek egiten dutenaren berri jasotzea.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/14

Google Reader uztailaren 1ean desagertuko da


Google Reader desagertuko da: Ordurarte, Mountain Viewekoek Google Takeout zerbitzua erabiltzea gomendatu dute Readerren harpidetzen kopia bat deskargatzeko.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/12

Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute WhatsApp izateko


WhatsApp Android: Aplikazioagatik ordaindu egin beharko da. WhatsAppeko CEOak azaldu duenez, gezurra da aplikazioak Androiden erabiltzaileentzat doakoa izatea.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/11

Androideko erabiltzaileek ez dute ordainduko WhatsApp izateko


WhatsApp Android: Googleren sistema eragilea duten sakelako telefonoen erabiltzaileek ez dute mezuak bidaltzeko aplikazioa izateagatik ordaindu beharko.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/10

WhatsApp ordaintzen denetik, Spotbrosek egunean 20.000 kide berri ditu


Spotbros: Spotbros berehalako mezularitza zerbitzuak egunero 20.000 erabiltzaile berri lortu ditu, erabiltzaileek Whatsapp erabiltzeko ordaindu behar dutenetik.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/06

Garoñako zentral nuklearraren eraispena modu sakonean landu du Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailak

Garoñako zentral nuklearra geldirik dago urte-hasieratik, nahiz eta Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren (CSN) eta Gobernuaren baimena zuten uztailera arte jarduteko, eta 2019 arte luzatzeko aukerarekin. Baina Nuclenorrek, zentralaren jabeak, jarduera etetea erabaki zuen, eta hurrengo pausoa zentralaren eraispena izango da. Hori horrela, Elhuyarreko Zientziren Komunikazioa sailak modu sakon eta zabalean landu du gai hau, adituen laguntzarekin, eta bere komunikazio-euskarrietan eman du: Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren martxoko zenbakian, Teknopolis telebista-saioan, eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioan. Gai honen inguruko erreportaje guztiak Zientzia.net webgunean bildu eta eskuragarri jarri ditu Elhuyarrek.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian Garoñako zentral nuklearraren eraispen-prozesuaren alderdi teknikoak, ingurumenekoak eta ekonomikoak aztertu dira. Horretarako, laguntzaile izan dira Marcel Coderch, telekomunikazio-ingeniaria eta energia- eta ingurumen-gaietan aditua, eta Francisco Castejón, CIEMATeko (Ikerketa Energetikoen, Ingurumenekoen eta Teknologikoen Zentroa) ikertzailea.

Teknopolis telebista-saioan, zentral nuklear bat nola eraisten den kontatu digute, orain arteko esperientzietan oinarrituz. Hondakin erradioaktiboak gordetzeko modu desberdinak, horretarako dauden zailtasunak, gainditu beharreko erronkak eta sortzen dituzten zalantzak azaltzen dizkigute.

Azkenik, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan analisirako tartea eskaini dio Guillermo Roa zientzialariak gai honi. Erreportaje guztiak bata bestearen osagarri dira, eta Zientzia.net webgunean modu bateratuan daude bilduta.





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

PRIMERAN! euskara ikasteko metodo berria aurkeztu da

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, HABEren eskutik, Hizkuntzako Europako Markoaren A1 eta A2 euskarazko oinarrizko mailen agiri akademikoak aitortuko ditu, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) irakas-marko nagusian sartuz. Testuinguru horren barnean, maila horietako ikasleentzat Primeran! euskara ikasteko metodo berria aurkeztu du gaur HABEk Donostian, Elhuyar-en laguntza teknikoarekin egin duen ikasmateriala, hain zuzen. Aurkezpenean izan dira Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrika, HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Elhuyar-ko zuzendari Leire Cancio.

HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak adierazi duenez, oinarrizko mailetan ikaste prozesua bizkortzeaz gainera, "A1 eta A2 mailako agiria ematearekin errekonozitu nahi dugu euskaraz oinarrizko maila eskuratzen dutenen ahalegina, ikasle asko baitago euskaltegietan euskara maila oinarrizko edo tarteko bat eskuratzeko helburua duena. Adibidez, ostalaritzan edo saltokietan lanean ari direnak, bilobekin oinarrizko komunikazio bat euskaraz izan nahi duten aiton-amonak, eta abar. Horrenbestez, oinarrizko maila horietan dauden ikasleek egiten duten ahalegina aitortu nahi da", gaineratu du zuzendariak.

Erkiziak azpimarratu duenez, "HEOC, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean Europako Markoaren sei mailak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) mugarri gisa jasoz, A1 eta A2 mailen aitortza akademikoa bultzatuko du HABEk".

Hori da gaur aurkeztu den ikasmaterialen gisakoak sortzeko arrazoi nagusia: "Hutsetik abiatzen den euskara-ikasleak hasierako urratsak eroso eta azkar egin ditzan; oinarrizko eta tarteko euskara-gaitasuna ahalik eta jende gehienaren eskura jartzeko", azaldu du Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak. "Oinarrizko euskara batez jabetzeko aukera jarri nahi dugu herritarren esku, eta halaxe egiten ari gara, HABEren eta euskaltegien arteko elkarlanaren bitartez".

Sailburuordearen hitzetan, "herritar elebakarrak animatu egin nahi ditugu, euskarara hurbildu daitezen, euskararen ezagutza bat eskura dezaten. Hartara, euskararen munduak eta euskarazko kultura-ekoizpen aberatsa eskuragarri izango dituztelako. Elebitasunaren abantailez eta aberastasunak gozatu ahal izango dutelako.

Testuinguru horretan kokatzen da, beraz, gaur Donostian aurkeztu den Primeran! ikasmaterial berria. HABEren ekimen hori, Elhuyar-en laguntza teknikoarekin burutu da. "Material horiek taldean eta aurrez aurre lantzeko dira, eta 200 ordu inguruko ikas-prozesua aurreikusten dute, ikuspegi komunikatiboan oinarrituta", nabarmendu du Joseba Erkizia HABEko zuzendariak.

Erkiziaren esanetan, "hartzaile potentzialei dagokienez, gaur euskaltegien sarean 5.140 pertsona heldu ari dira ikasten ikasmaterial hauei dagokien mailan, eta, jakina, material hau egokia da beste hainbat esparrutan ere euskara ikasten ari diren ikasleentzat (Hizkuntza Eskolak, euskal etxeak, kanpo unibertsitateetako irakurlegoak, irakaskuntza arautua eta abar)".

Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok aipatu duenez, "Primeran! euskara ikasteko metodoa Elhuyarrek euskara ikasi edo landu nahi duten horiei eskainitako eskaintza osatzera dator. Gure zutabea hiztegiek osatzen dute: hiztegi elebidunak (euskara-gaztelania/castellano-vasco, euskara-ingelesa/English-Basque eta euskara-frantsesa/français-basque), bai paperean, baita sarean ere Elhuyarren webgunean. Hiztegi horiek guztiak, gainera, smarthphone eta tabletetan ere erabil daitezke".




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Doako 10 alternatiba, WhatsAppen aurrean


Doako alternatibak WhatsApp: Android eta iPhone gailuentzako aplikazioak. Google Play eta App Store atarietan eskuratu ditzakezun mezuak bidaltzeko aplikazioak.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Isuna Microsofti, nabigatzailea aukeratzeko zailtasunak jartzeagatik


Isuna Microsoft: Europako Batzordeak 561 milioi euroko isuna jarri dio Microsofti erabiltzaileei nabigatzailea aukeratzeko zailtasunak jartzeagatik.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/05

PRIMERAN! euskara ikasteko metodo berriaren aurkezpena

Bihar, martxoaren 6an, asteazkena, 10:30ean, Hizkuntzen Europako Markoaren A1 mailako ikasleentzako Primeran! euskara ikasteko metodo berria aurkeztuko dute HABEk eta Elhuyarrek. HABEren jarraipen metodologikoekin eta Elhuyarren laguntza teknikoarekin egin da ikasmateriala. Helburua du ikasleek euskaraz komunikatzeko oinarrizko gaitasuna eskuratzea eta HABEren berme osoa du.

Ekitaldian izango dira, Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrika, HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Elhuyar-ko zuzendari Leire Cancio.

Aurkezpenean parte hartuko dute:
  • Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea
  • Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria.
  • Leire Cancio, Elhuyar-ko zuzendaria.

  • EGUNA: Martxoak 6a
  • ORDUA: 10:30ean
  • LEKUA: Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan (Andia kal ea 13). Donostia




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute WhatsApp izateko


WhatsApp Android: Enpresak urtebeterako zerbitzua ematen zuen, doan, baina orain erabiltzaileek ordaindu beharko dute beste urtebeteko lizentziagatik.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Spotbros, “WhatsApp euskaldunak”, milioi bat erabiltzaile lortu ditu


Spotbros milioi erabiltzaile: Getxoztar talde batek sortutako aplikazioa WhatsApp-a baino "seguruagoa eta osatuagoa" da eta Latinoamerikara egin du salto




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/03/02

Bideo-jokoen erabiltzaileen % 47 emakumezkoak dira


Bideo-jokoen erabiltzaileen % 47 emakumeak dira, Urko Fernandez PantallasAmigas enpresaren proiektuen arduradunak Gipuzkoa Encounterren azaldu duenez.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099