2013/04/12

Googleren Street View zerbitzua mendi garaienetara iritsi da

Mendia

Everst, Aconcagua, Elbrus eta Kilimanjaro mendien 360 graduko ikuspegi panoramikoak gehitu dituzte

O.Iribarren

Googlek Everesten, Elbrusen, Kilimanjaroren eta Aconcaguaren 360 graduko ikuspegi panoramikoak gehitu ditu Street View sistemara. Aukera berri horrekin ez da beharrezkoa izango munduko gailurrik garaienak dauden lekuetara joatea horien ikuspegiaz gozatzeko; ordenagailu aurrean jarri, eta Google bilatzaileko mapen sistemak duen Street View zerbitzua martxan jartzearekin nahikoa izango da.

Dan Fredinburg alpinista arduratu zen Europako, Amerikako, Asiako eta Afrikako mendi garaienetara joan eta beharrezkoaak ziren irudiak hartzeaz. Inguruneak ekipo handi bat eramateko jartzen zituen arazoak ikusita, kamera arrunt batekin hartu zituen, eta, gero, laborategian tratatu zituzten.







ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario