2013/05/29

Genero indarkeriaren kontrako neurriak hartuko ditu Facebookek


Genero indarkeria Facebook: Iragarri duenez, neurriak hartuko ditu emakumeen kontrako indarkeria bultzatzen duten edukiak sare sozialean agertu ez daiteze




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Google+ HangoutS bat-bateko mezularitza prest dago lehiarako

Zibergela. Gaurko aplikazioa

HangoutS Googleren bat-bateko mezularitzarako aplikazio berria da. Azken ekarpen horrek astebete darama App Storen, Google Play-en eta webean, Chrome nabigatzailerako gehigarri gisa. Merkatuan dauden gainontzeko aplikazioei lehia egitea baino, aplikazio berriak Google-ek dituen komunikazio zerbitzu guztiak bateratzea du helburu: txata, bideo dei zein telefonoetarako bat-bateko mezularitzarena.

Hainbat produkturen azkena suposatu du berrikuntzak, eta Google Talk, Google+ Messenger edo Google Chat and Video Service bezalakoak, dagoeneko ez dira existitzen bere horretan. Horien erabiltzaileak biltzen ditu HangoutS-ek. Inolako prestaziorik galdu gabe aberasten du haien jarduna.

Esate baterako, jada posible da iOS edo Android sakelako edo tablet batetik solasean aritzea testuz edo bideoz Gmail saioa irekita daukan ordenagailu erabiltzailearekin. Sakelakoa ahaztuta, bateria bukatuta edota sare gabe geratuta ere, etengabe konektatuta egoteko arazorik ez dago aurrerantzean.

Ohiko mezularitza aplikazioen ezaugarri guztiak biltzen ditu, aukera aurreratuagoekin batera: hamar pertsonaren arteko bideo elkarrizketak, Google-ren hodeian jarduna gordetzea (Gmail-en testuak eta Google+ sarean argazkiak), edo igorritako mezua irakurri dutenerako erakusle berriak. Hala ere, ñabardura txiki batzuk badauzka, eta ahots bidezko deiak, SMS mezuekin integrazioa edo sakelako plataforma gehiagotarako eskuragarri jartzea, Google-rentzat ez dira traba.

Google jabedun teknologia erabiltzen. Bai ote?

Beste behin ere, aurrea hartu dio nabarmen Google-ek Apple etxeari. Izan ere, iOS 6 bertsiotik aurrera lehenetsita datorren iMessage zerbitzuak izan beharko lukeen guztia baita HangoutS berria. Doako mezularitza eta plataforma artekoa, osoa eta fidagarria.

Software politikan kale egiten dabiltza Cupertino-koak, baina Google-n ere oraingoan ez dira libratu kritiketatik. Izan ere, haiek aupatu zuten XMPP protokolo estandarra, eta horrekin, edozein plataforma eta programen arteko erabiltzaileak komunikatzea posible egiten zuten. Orain, eredu hori bultzatzeari utzi eta protokolo pribatua darabilte; jada posible izateari utzi diolarik Google-ko kontaktuekin komunikatzea haiena ez den programetatik, adibidez.

Interneteko askatasunaren defendatzaile nagusia izan denak, monopoliora bideratzen duten erabakiak hartzeari ekin dio orain, baina, industriaren babesa falta zaiola estandarrari eta teknologikoki akituta geratu dela esanez zuritzen dute haien burua gaur-gaurkoz.







ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/23

Gizakien eta makinen arteko harremana eztabaidagai, Bilbon


Sherpa Summit Bilbo 2013: Gizakiaren eta makinen arteko harremanaren etorkizuna izango da gai nagusia Sherpa Summiten, Bilboko Euskalduna Jauregian.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/21

Honelakoa da Tumblr, Yahook erositako sare sozial arrakastatsua


David Karp teknologiaren munduan aberats egin den azken jenioa da, Tumblr microblogging plataforma Yahoori saldu baitio, 1.100 milioi dolarren truke.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/17

Google Hangouts, bideo-deiak egiteko zerbitzu berria


Google Hangouts: Bideo-deiak egiteko sakelako telefonorako aplikazioa. Erabiltzaileak idatzizko mezuak, ahozkoak eta bideoak ere bidali ahal izango ditu.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/15

Argitu dute Bilbon agertutako dinosauro arrautzaren misterioa


Dinosauro arrautza Bilbo: Sherpa Summit kongresua iragartzeko ekintza egin dute. Arrautzetatik, hainbat gaitan adituak diren izaki bereziak atera dira.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/14

Bosch, ibilgailu automatikoa ekoizteko bidean


Bosch autoak: Bosch automobilak ekoizteko konpainiak gidatzeko sistema automatikoa lantzen ari da. Auto-ilarak daudenerako pilotu automatiko bat sortu nahi du.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/11

EBEuskadi13: 'Errealitate bihurtu baino, ametsak bereganatzen dira'


EiTBko Bilboko egoitzak EBEuskadi13 ekitaldia hartu du larunbat honetan, "Bila itzazu zure aukerak " lelopean. Arrieta ahizpak izan dira erakusle nagusiak.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/05/08

Googlek Saul Bass omendu du


Doodle Saul Bass: Googlek Hollywoodeko pelikuletako kredituak eta kartelak diseinatzen ospetsu egin zen sortzailea omendu du. Gaur, 93 urte beteko lituzke.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Facebook Home, sare soziala bihotzean daraman Android sistema

Zibergela. Gaurko aplikazioa

Facebook gain behera datorrela dioten albisteak ugaritu dira azkenaldian, baina, oraindik ere, sare sozialen artean jendetsuena da gaur-gaurkoz. Horri eusteko asmoz-edo, estalki berria kaleratu dute, Android erabiltzaileek balia dezaten: Facebook Home. Aplikazio horri esker, lagunak eta kontaktuak bistaratuko ditugu, baita telefonoko beste edozein aplikazio abiarazi aurretik ere. Telefonoaren interfazearen irudi aldaketa bat da, balio gainjarri batzuk gehituta, besterik gabe. Hau da, telefonoaren orotako jakinarazpenek lehentasuna galtzen dute, eta bakoitzaren Facebook kontua mahai gainean ezartzen da; hala, uneoro bistaratzen dira profileko argazkiak, eguneraketak nahiz mezuak.

Dena den, aplikazioa instalatu berritan, sakelakoaren abiarazlea edo launcher-a hauta daiteke, itzaltzen den bakoitzean lehentasunez zein hastea nahi den aukeratzeko: Android arrunta edo Facebook Home. Horren ostean, eta segundo batzuen ondoren, telefonoaren mahai gainekoa Facebook-eko Horma bihurtzen da.

Ingurune berria leun mugitzen da, animazio txukunekin, hatzen ukitze hutsarekin orrialdeak pasatzen diren heinean. Norbere alderdi sozialena erakustea ez da inoiz hain erraza izan, besteak beste, pantailan agertzen denaren gaineko aipuak egitea edo «Gustuko dut» aukeratzea, birritan ukitu hutsarekin egiten baitira.

Burbuilak, oharren adierazleak baino gehiago

Burbuilak, berriz, pantailaren alboetara jarri dituzten agerkariak dira, jakinarazpenak nahiz oharrak adierazteko. Halabeharrez, profileko argazkia daraman burbuila erabili beharko da sistemako aukerak agertzeko; hots, Facebook Messenger solasguneak edo sakelakoaren bestelako aplikazio arruntak exekutatuko dira burbuila hori herrestatuta. Besteek, mezua bidali digunaren argazkia daramatenek, haien ekarpenen berri emango digute.

Badago datuen kontsumoa kontrolatzeko ezarpena dago. Uneoro konektatuta izateak edota argitalpenen irudiak erakusteak gastu bortitza dakarrelako, badago aukerarik ingurune horren Internet kontsumoa mugatzeko. Sakelakoaren Menu botoiari emanda egin daiteke. Facebook Home deigarria den apustua da zalantzarik gabe, eta eskuragarri dago dagoeneko Google Play-n;oraingoz, ondorengo gailuentzat: HTC One, HTC One X, HTC One X+, Samsung Galaxy S3, Samsung Galaxy S4 eta Samsung Galaxy Note 2.

Aurki, Iparralderako eskaintza berezia

Ipar Euskal Herrian, udatik aurrera, Orange France konpainiak iragarri du Facebook Home lehenetsita izango duen HTC markako sakelakoa eskainiko duela. Europan, Ipar Euskal Herrian eta Erresuma Batuan EE konpainiak esklusiban emango dute eskaintza hori.







ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099