2013/06/27

Elhuyar epaimahaikide izango da Europako LT-Innovate topaketan, Bruselan

Aste honetan, Brusela hizkuntza-teknologiekin lan egiten duten enpresen topagune izango da. Izan ere, ekainaren 26an eta 27an LT-Innovate kongresua egingo dute hirian, hizkuntza-teknologien sektorean Europako kongresurik garrantzitsuenetako bat.
Kongresu hori izen bereko LT-Innovate elkarteak antolatzen du; edo, bestela esanda, Europako Hizkuntza Teknologien Industriaren Elkarteak. Kongresuan sektoreko agente nagusiak elkartzen dira, baita Europako Batzordea ere. Beraz, hizkuntza-teknologia berritzaileenak ezagutzeko eta sektorean eztabaida sustatzeko foroa da; baina, era berean, Europako Batzordearen politiketan eragitekoa aukera ematen du. Esan dezakegu hizkuntza teknologiez hitz egiteko Europan antolatzen den foro nagusia dela.
Testuinguru horretan, Europako Hizkuntza Teknologiako Industria onenen lehiaketa antolatzen dute, eta Elhuyarreko kide Josu Waliño epaimahaikide izango da sariketa horretan. Waliñok Europako hainbat proiektu kudeatu du Elhuyarren ordezkari gisa, hala nola STIMULA, Moblang, Bologna TS edo SciCamp proiektuak; haietan, elkarlanean aritu izan da Europako beste hainbat erreferenterekin. Gainera, Elhuyar Fundazioaren Proiektu eta Berrikuntza zuzendaria izan da 2003-2012 bitartean. Egun, Elhuyarreko Sustapen Sailean egiten du lan, beti ere Europako proiektuetan buru-belarri lanean. Bestalde, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteko lehendakaria da Waliño, eta elkarte hori ere ordezkatuko du egunotan LT-Innovate azokan.
Josu Waliñok eta gainerako epaimahaikideek aurrez ebaluatuko dituzte lehiaketan parte hartuko duten enpresak, eta haietatik 30 finalista gelditu dira. Ondoren, enpresa finalista horiek aurkezpen bat egingo dute publikoaren eta epaimahaiaren aurrean, ostegun honetan. Epaimahaikide bakoitzak bere iritzia emango du publikoaren aurrean eta, horren arabera, hautatutako 12 enpresa onenek irabaziko dute saria. LT Innovate azokaz eta epaimahaiaz informazio gehiago eskuratu dezakezu gune honetan: http://lti.e-unlimited.com/events/view.aspx?events_pages_id=1727

Beraz, izendapen honek erakusten digu Elhuyar eta Langune erreferente direla hizkuntzen industrian Europan.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/26

2013/06/20

Xbox Onek atzera jo du

Xbox One: Ez da derrigorrezkoa izango Internetera 24 orduro konektatzea, jokoen elkartrukea librea izango da eta ez da egongo inolako babes erregionalik.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/18

Elhuyarrek automatikoki sortutako hiztegiak biltzen dituen Hiztegi Automatikoak ataria aurkeztu du gaur goizean

Elhuyarrek automatikoki sortutako bost hiztegi biltzen dituen atari bat sortu du, Hiztegi Automatikoak izenekoa, eta erabiltzaileen esku jarri du sarean CC-by-sa lizentziapean. Hiztegi horiek alemanarekin, hindiarekin, arabierarekin, txinerarekin eta swahiliarekin lotzen dute euskara, hizkuntza teknologiez baliatuta. Kasu guztietan, ingelesa erabili da zubi-lanak egiteko eta, ondorioz, bost hiztegi elebidun horiek sortzeko.Hizkuntzen aukeraketa ez da kasualitatea izan; kontuan hartu da, besteak beste, hizkuntza horiek biltzen duten hiztun kopurua handia izatea, kontinente desberdinetan hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea, eta existitzen ez ziren euskarazko hiztegi elebidunak sortzea. Proiektu hau gaur goizean aurkeztu dute Josu Aztiria Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko arduradunak eta Iker Manterola I+G unitateko ikertzaileak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Elhuyarrek hizkuntza teknologietan egiten duen ikerketaren emaitza da Hiztegi Automatikoak ataria, eta gaur egun euskara aipatutako hizkuntzekin elkartzen baditu ere, "beste hizkuntza-bikote batzuk jasotzen dituzten hiztegi automatikoak ere sor daitezke", adierazi du Josu Aztiriak. "Aurera begira, aurreikusia dugu euskara beste hizkuntza batzuekin elkartzea eta atari honetan eskuragarri jartzea erabiltzaileentzat", gaineratu du.

Bestalde, hiztegiak automatikoki sortu direnez, ez dira erabat zuzenak. Hori dela eta, "Elhuyarrek erabiltzaileei aukera eskaintzen die atarian bertan zuzenketak proposatzeko"; esan du iker Manterolak eta, hala, hiztegi-erabiltzaileen komunitate aktibo bat sortzeko.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntza jaso du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/15

Facebookeko 18.000 konturen datuak eskatu ditu AEBetako Gobernuak

Espioitza AEB: Facebook onartu egin du, 18.000-19.000 erabiltzaileren kontuen gaineko informazioa eskatu duela AEBetako Gobernuak azken aldian.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/14

ICANNek '.eus' domeinua onartu du

Internet: Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen .eus domeinua onartu du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Ikertzaile gazteak kalera atera dira Elhuyarren Zientzia Azokan

Bigarren Hezkuntzako 25 talde kalera atera dira, eta beren lanak erakutsi dituzte Donostiako Gipuzkoa plazan jarri dituzten 25 postuetan. Elhuyarrek antolatutako Teknoskopioa ikerketa-proiektu edo proiektu teknologikoen lehiaketan aurkeztutako lanik onenen egileak izan dira gaurko zientzia-azokaren protagonistak.

Parte hartu duten talde bakoitzak stand bana izan dute bisitariei beren proiektuaren berri emateko. Horrez gain, 10 finalistek beren lana defendatu dute epaimahaiaren aurrean.

Oihana Jauregik gidatuta, proiektuaren aurkezpena egin dute, eta epaimahaiak erabaki du nor izan den kategoria bakoitzeko irabazlea. Epaimahaiaren nabarmendu duenez, "gai izan dira egunerokoari eta hurbilekoari erantzuteko lan egiteko. Gainera, gizartea eta ingurumena hobetzea izan dute helburu proiektu gehienetan eta irtenbideak topatu dituzte. Horrez gain, kritikotasuna bilatu dute".

Azokan parte hartu duten talde guztien artean bat aukeratu du epaimahaiak, Euskal Herria Katalunian ordezkatu dezan. Izan ere, talde horrek aukera izango du apirilean Katalunian ospatuko den Exporecerca zientzia-azokan parte hartzeko.

- Talde onena: Ibon Intxaurraga eta Xabier Cenicelaya (Lauro Ikastola)

  • Euri Azidoaren Euritakoa

Horrez gain, sari hauek banatu dira:

- Proiektu onenaren sariak:
• Ikerketa-proiektuen modalitatea: Ibon Intxaurraga eta Xabier Cenicelaya (Lauro Ikastola) "Euri Azidoaren Euritakoa"
• Proiektu teknologikoen modalitatea: Asier Sarmiento, Joel Martínez eta Daniel Rico. (Jesus Obrero Egibide) "Autohouse"

Aurreikusita ez zegoen arren beste proiektu bat ere saritu du epaimahaiak, bi modalitateak uztartzen zituena:

Onintza Unzurrunzaga, Iñaki Arenas eta Alex Alvarez. Axular Lizeoa. "Aldiuneko ogia"

- Komunikazio onenaren sariak:

• Ikerketa-proiektuen modalitatea: Nagore Rodiguez eta Izaskun Martin. La Anunciata Ikastetxea. "Platerak garbitu ostean bakterioak geratzen dira?"
• Proiektu teknologikoen modalitatea: Sue Gonzalez, Anne Castro, Ander Agiriano eta Asier Rementeria. Lauro Ikastola. "Igogailua Scratch eta Arduino erabiliz".

Proiektu onenaren saria irabazi duen taldeko kide bakoitzak tableta bat eta Tecnalia korporazioko zentro teknologiko bateko ikertzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko egonaldi bat irabazi ditu. Hala, ikertzaile gazteek zentro horietako ikertzaileen eskutik ezagutuko dute han egiten duten lana. Josu Ezkurdia Neiker Tecnaliako zuzendari nagusiak banatu ditu sariak.

Komunikazio-lan onenak egin dituzten taldeetako kideek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bana jaso dituzte Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiaren eskutik.

Ikerketaren eta hezkuntzaren arloko pertsonek osatu dute epaimahaia: Elvira Gonzalez, Hezkuntza Saileko natura-zientzietako aholkularia; Joseba Alkorta, Hezkuntza Saileko teknologia-aholkularia; Unai Martinez de Estarrona, Tecnaliako ikertzailea; Aitziber Lasa, Elhuyar Fundazioko Zientzia unitateko kidea eta Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioko Zientzia unitateko kidea.

Finalera iritsi diren proiektu guztiak webgune honetan ikus daitezke: http://teknoskopioa.elhuyar.org 

Teknoskopioari buruz
Elhuyarren Zientzia unitatean zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzea dugu helburu. Horregatik, proiektu baten prozesu osoan hartu dute parte gazteek: ideia sortu, prozedura diseinatu, pausoz pauso hura gauzatu eta ondorioak atera. Proiektuak garatzeaz gain, gizarteari komunikatzeko gaitasuna ere erakutsi behar izan dute ikasleek.

Proiektu honetan lagun izan ditugu FECYT, "La Caixa" Gizarte Ekintza, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tecnaliari korporazioa

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/11

PlayStation 4 berriaren prezioa 399 eurokoa izango da

PlayStation 4: prezioa 399 eurokoa izango da. Ez da Internetera konektatuta egon beharko, eta bigarren eskuko jokoak elkartrukatzeko aukera emango du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/10

Google, Waze 1,3 milioi euroan erostekotan

Google Waze: Interneteko konpainia aplikazioa erostekotan dago. Gailu mugikorretarako aplikazioa gidariei laguntzeko mapak hobetzeko diseinatuta dago.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Heldu da PlayStation 4

PlayStation 4: Sony etxearen kontsola berria aurkeztu dute. Ezaugarriak martxoan azaldu zituzten arren, oraindik ez dute PlayStation 4ren itxuraren berri eman.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2013/06/06

eitb.com-en blogak prest daude zure gailu mugikorrerako

eitb.com-en blogak responsive design dira orain, telefonoetan eta tabletetan zuzen ikusteko, eta itxura berria ari dira estreinatzen. Ia 100 blog ditu.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099