2013/09/20

Elhuyar Fundazioa kide Red UCC+i edo Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen sarean

Elhuyar Fundazioa aurrerantzean Red UCC+i edo Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen Sareko kide izango da (Red de Unidades de Cultura Científica y de Innovación). Sare horren burua FECYT da (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología). Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak dira estatuko zientzia eta teknologiaren eta berrikuntzaren zabalpenerako agente nagusiak, eta funtsezkoak dira hiritarren hezkuntzan, kulturan eta zientziaren ezagutzan hobetzeko.
Sarearen helburua, berriz, unitate hauen artean ezagutza trukatu eta baliabideak optimizatzea da. Sareak dagoeneko 58 partaide ditu unibertsitate, erakunde eta enpresen artean. Besteak beste, hauek: Euskampus Fundazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Azti-Tecnalia, Bartzelonako Zientzia Parkea (Parc Cientific de Barcelona), Komunikazio Zientifikorako Kataluniako Institutua (Asociación Catalana de Comunicación Científica), CSIC, gizakiaren eboluzioaren ikerketako zentro nazionala (Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana) Burgosko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Extremadurako Unibertsitatea… Sareko partaide guztiak zein diren RED UCC+i-ren webgunean ikus daiteke.
Elhuyar Fundazioaren Zientziaren Komunikazioa sailaren helburu nagusia da zientzia eta teknologia publiko guztiei eta formatu guztietan hurbiltzea. Hori horrela, nazioarteko hainbat saretako partaide da; besteak beste, Eurekalert, Alphagalileo, Cordis Wire, Innovation Report… Haien bidez, Euskal Herrian egiten den zientzia, teknologia eta berrikuntzaren berri zabaltzen du. Partaidetza berri honekin, zabalkunde hau areagotzea du helburu, eta, horrekin batera, gainerako partaideek egiten dutenaren berri jasotzea.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario