2013/09/20

Elhuyar Fundazioak Europako zientzia-udalekuen sarea sortu du

Europan zientzia-udalekuak antolatzen dituzten beste erakunde batzuekin sortu den sarearen helburua zientzia-udaleku ezberdinak konektatu eta ezagutzak, jardunbide egokiak eta ikerketak konpartitzea da, antolaketa zein eduki mailan.

Scicamps izena hartu duen sarearen partzuergoa honako erakunde hauek osatuko dute: Martin-Luther University (Alermania), Southern Denmark University (Danimarka), Science Talenter (Danimarka), Centre for de Promotion of Science (Serbia), Fundação da Juventude (Portugal), Young Scientists of Slovakia (Eslovakia), eta Elhuyar Fundazioa (Euskal Herria).

Urtarrilean elkartu dira lehenengoz erakunde horietako ordezkariak, Alemanian. Eta datozen hiru urteetan Europako Komisioak finantzatuko duen proiektuaren ekintza-plana diseinatu eta adostu dute. Sare honen lanaren ondorioz lortuko diren emaitzak Elhuyarrek antolatzen dituen Zientzia Udalekuetan aplikatuko dira.

Elhuyar Zientzia Udalekuak

Lau urte daramatza Elhuyarrek 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zientzia-udalekuez gozatzeko aukera eskainiz. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta. Ekimen horren helburua da zientzia-bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea Euskadiko gazteen artean. Gazteengan zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea eta aisialdia eta zientzia uztartzea.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario