2013/09/20

Garoñako zentral nuklearraren eraispena modu sakonean landu du Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailak

Garoñako zentral nuklearra geldirik dago urte-hasieratik, nahiz eta Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren (CSN) eta Gobernuaren baimena zuten uztailera arte jarduteko, eta 2019 arte luzatzeko aukerarekin. Baina Nuclenorrek, zentralaren jabeak, jarduera etetea erabaki zuen, eta hurrengo pausoa zentralaren eraispena izango da. Hori horrela, Elhuyarreko Zientziren Komunikazioa sailak modu sakon eta zabalean landu du gai hau, adituen laguntzarekin, eta bere komunikazio-euskarrietan eman du: Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren martxoko zenbakian, Teknopolis telebista-saioan, eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioan. Gai honen inguruko erreportaje guztiak Zientzia.net webgunean bildu eta eskuragarri jarri ditu Elhuyarrek.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian Garoñako zentral nuklearraren eraispen-prozesuaren alderdi teknikoak, ingurumenekoak eta ekonomikoak aztertu dira. Horretarako, laguntzaile izan dira Marcel Coderch, telekomunikazio-ingeniaria eta energia- eta ingurumen-gaietan aditua, eta Francisco Castejón, CIEMATeko (Ikerketa Energetikoen, Ingurumenekoen eta Teknologikoen Zentroa) ikertzailea.

Teknopolis telebista-saioan, zentral nuklear bat nola eraisten den kontatu digute, orain arteko esperientzietan oinarrituz. Hondakin erradioaktiboak gordetzeko modu desberdinak, horretarako dauden zailtasunak, gainditu beharreko erronkak eta sortzen dituzten zalantzak azaltzen dizkigute.

Azkenik, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan analisirako tartea eskaini dio Guillermo Roa zientzialariak gai honi. Erreportaje guztiak bata bestearen osagarri dira, eta Zientzia.net webgunean modu bateratuan daude bilduta.





ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario