2013/09/20

Osasun-zerbitzuetan ematen den genero-bereizketa da Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakiaren gai nagusia

Medikuntzan ematen den genero-bereizketaren kasu adierazgarriak, kezka sakonak eta egoera aldatzeko proposamen zehatzak jaso ditu Elhuyar aldizkariak otsaileko zenbakian genero-bereizketari eskainitako bi erreportajeetan.

Izan ere, azken urteotan, hainbat adituk salatu dute osasun-zerbitzuetan genero-bereizketa gertatzen dela. Horren ondorioz, emakumezkoek gizonezkoek baino arreta eskasagoa jasotzeko arriskua dute. Bestalde, oraindik badago emakumezkoen egoera fisiologikoak patologikotzat jotzeko joera. Baina ohartzea eta salatzea ez da nahikoa, eta hasiak dira egoera aldatzeko pausoak ematen. Azken finean, genero-ikuspegiarekin lan egitea denentzat da mesedegarria, emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat.

Liztor-asiarrari ere jarri dio arreta Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian, eta, "Liztor-asiarra erle-ehizan" erakusten duten argazki ikusgarrien bidez, Euskal Herriko erlauntzetan eragiten ari den arazo ekologikoa aztertu du erlezainekin eta entomologoekin.

Azkenik, Richard Feynman hartu du gogoan otsaileko Elhuyar aldizkariak, Feynmanen heriotzaren 25. urteurrenean. Fisikaren ikurra, Nobel sariduna, komunikazioan maisua eta pertsonaia ezin bereziagoa izan zen Feynman, eta hala aitortzen dute Pedro Miguel Etxenike, Fernando Plazaola eta Enrique Ortega fisikariek erreportajean.


Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren azken zenbakiaren erreportaje guztiak helbide honetan daude: http://aldizkaria.elhuyar.org/azken-zenbakia/




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario