2013/09/20

PRIMERAN! euskara ikasteko metodo berriaren aurkezpena

Bihar, martxoaren 6an, asteazkena, 10:30ean, Hizkuntzen Europako Markoaren A1 mailako ikasleentzako PRIMERAN! euskara ikasteko metodo berria aurkeztuko dute HABEk eta Elhuyarrek. HABEren jarraipen metodologikoekin eta Elhuyarren laguntza teknikoarekin egin da ikasmateriala. Helburua du ikasleek euskaraz komunikatzeko oinarrizko gaitasuna eskuratzea eta HABEren berme osoa du.

Ekitaldian izango dira, Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrika, HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Elhuyar-ko zuzendari Leire Cancio.

Aurkezpenean parte hartuko dute:
  • Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea
  • Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria.
  • Leire Cancio, Elhuyar-ko zuzendaria.

  • EGUNA: Martxoak 6a
  • ORDUA: 10:30ean
  • LEKUA: Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan (Andia kalea 13). Donostia




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario