2013/11/27

Appleren udazkeneko loreak

Zibergela

IPad Air tableta berria eta iOS 7 sistema eragilearen eguneraketa izan dira Applek urrian Londresen egindako biltzarreko izarrak. Jendearen artean txalo gehien eragin duen iragarpena, baina, aurrenekoz softwarea doan emateko erabakia izan da. 2013. urtea sendo ixteko asmoz, Applek berrikuntza ugari aurkeztu ditu.

Aitor Aretxaga @bekereke

Bitarlan informatika eta Web zerbitzuak

Londresko Keynote bilkuran aho bete hortz utzi zuen mundua Applek. Bosgarren belaunaldiko iPad berrien aurkezpena eta Mac ordenagailuentzako sistema eragilea doako egitea izan ziren berrikuntza nagusiak. Beste hau ere ederra: Apple gailu berri bat erosten dutenei doan emango dizkiete iWork bulegotika paketea eta iLife multimedia programa bilduma.

Bestelakorik ere ekarri zuen urriak Cupertinoko enpresan. IOS 7 telefonoentzako eta tabletentzako eguneraketa eskuragarri dago iPhone eta iPadetan. Itxuraz, eguneraketen eta baliabideen kudeaketa naturalagoa ekarri ditu horrek. Ondo dagoena imitatzea zilegi da, eta Android sistemari kopiatu dizkiote jakinarazpenen goiko txokoa, atzeko planoko aplikazioen kudeaketa eta konektatzeko teknologien beheko panela.

Doan eman, geroago jasotzeko

Mac ordenagailuen sistema eragilearen azken bertsioa doan emateko Appleren erabakiak interpretazio asko izan ditzake. Hasteko, bistakoa da hur a deskargatu eta erabiltzera ausartuko direnak gehiago izango direla. Eta horrek, beste sistemetako bezeroak erakartzeaz gain, software denda itxira edo App Storera bideratu ditzake audientzia berriak. Ez da salbuespena gainera, estrategia aldaketa baizik. MacOS X Mavericks honetaz gain, ondorengoak ere horrela izango dira. Applek egoera berria baliatu zuen Microsoft lehiakidea zigortzeko. Windowsen eta Officen ordainpeko lizentziak kritikatu, eta haien baliokideak Mavericks eta iWorks goraipatu zituen, alegia.

Tableta hoberenak izaten segitzeko iPadak

IPad Air eta iPad Mini Retina berriak aurkeztuta, tabletetan parekorik ez duela erakutsi du berriz ere Applek. Nexus lerroko tableten erronkari eutsi, eta gainerako lehiakideekin aldea handitzea lortu dute oraingoan. Kalitatea areagotu, eta besteek eskaintzen ez dutena dakarte iPad berriek. Beste behin ere, tableten merkatuan erreferente izatera itzuli da iPad marka, Air eta Mini aldaerekin. Salgai daude azaroaren 1etik Euskal Herri osoan. Zurian edo beltzean eros dezakete erabiltzaileek.

IPad Air da Appleren harribitxia, eta aurreko bertsioak baino arinagoa izateagatik datorkio izena. Tabletaren hamar hazbeteko tamainari eutsiz, markoa %43 txikitu diote, pantailaren mesedetan. Lodiera eta pisua ere murriztu dizkiote, 7,5 milimetrora eta 453 gramora, hurrenez hurren.

Beti esan ohi da tabletak nahiko erraz hausten direla. Halakorik gerta ez dadin, inoizko iPadik gogorrena omen da honakoa, gainera. Hardware aldetik, berriz, etxeko A7 prozesagailua jarri diote. Eta, horri esker, aurreneko iPada baino zortzi aldiz bizkorragoa eta grafikoki 72 aldiz ahaltsuagoa da.

Gailuaren beste zehaztapenak aipatze aldera, 5 megapixeleko iSight kamera dauka. 1080p bereizmeneko bideoak grabatzeko balio du kamera horrek, besteak beste. Aurreko aldeko FaceTime HD kamera aldatuta, bideokonferentzien kalitatean jauzia nabaria da. Alde bitarako mikrofonoa dau ka; horrela, aldi berean hitz egitea dago, solaskideek elkar zapaldu gabe. 479 euro balio duen wifidun sinpleenetik hasita eta 699 euroko LTE konexioa duen iPadera, bertsio desberdinak dira merkatuan jarri dituztenak.

Gainera, iPad Mini edo Appleren 7 hazbeteko tabletaren urteurrenean, haren eguneraketa merkaturatu dute. Mini Retina jarri diote izena. Pantailaren bereizmena 2.048x1.532 pixeletara igo, eta iPad Air handiagoenarekin parekatu dute. Honi ere A7 txipa txertatu diote, handiaren antzeko errendimendua lortu ahal izateko.

Hala ere, gutxiagorekin nahikoa dutenek, aurreko iPad Mini txikia eskuragarri izango dute dendetan, Mini Retina berriak ez baitu ordezkatuko. Zaharra 299 eurotik hasita dago salgai, eta berria 399 eurotik aurrerako bertsioetan merkaturatzea erabaki du Applek.

Berrikuntza horiek gutxi ez balira bezala, itxura guztien arabera, 13 hazbeteko iPada ere laster iragarriko dutela zabaldu da hainbat lekutan.



IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2013/11/21

Elhuyar: “Hizkuntza-estrategia egokiak erabiltzea ezinbestekoa da nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta arrakasta izateko"

Nazioarteko merkatuetan jarduteko hizkuntza-estrategia egokiak duen garrantziaz oharturik, Elhuyarrek Hizkuna proiektua abiarazi zuen duela urtebete, ingurune eleaniztunetan lanean dabiltzan enpresei hizkuntza-estrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko helburuarekin, "ezinbestekoa baita hizkuntza-kudeaketa egokia nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta, beraz, arrakasta izateko". Gaiaren gaurkotasunak eraginda, egunotan Bizkaiko Parke Teknologikoan eta Nanteseko Unibertsitatean hitzaldia ematera gonbidatu zuten Elhuyar. Bestalde, Europako EPIC proiektua ere abiarazi da egunotan. Bi urte iraungo du egitasmoak, eta haren helburua da enpresei nazioarteko harremanetan komunikazioak hobetzeko azterketa egitea. Proiektu horretan, Elhuyar elkarlanean arituko da Polonia, Hungaria, Erresuma Batua, Italia eta Lituaniako herrialdeetako erakundeekin.

Gero eta enpresa gehiagok dihardute nazioarteko merkatuetan salmenten alorrean, hornitzaileekin edota enpresako langileekin harremanetan. Hortaz, nazioarteko harremanetan arrakasta izan nahi badugu, hizkuntzak egoki kudeatzea nahitaezko bihurtu da. Europako Batzordeak egin duen ikerketa baten arabera, "hizkuntza-kudeaketa egokia inplementatu duten enpresa txiki eta ertainek % 10-25 areagotu dituzte beren salmentak". Bestalde, eta Langune-Euskal Herriko Hizkuntzen Industrien Elkarteak egindako beste azterketa baten arabera, "Euskal ETEak negozio-aukerak galtzen ari dira eguneroko kudeaketan ez dituztelako barneratzen hizkuntza-konpetentziak". Hori horrela, eta nazioarteko prozesuetan murgiltzeko beharrari gagozkiola, enpresak gero eta gehiago ari dira jabetzen hizkuntza-kudeaketa egokiak duen garrantziaz, baldin eta lehiakorragoak eta eraginkorragoak izan nahi badute. Elhuyar duela 20 urte hasi zen enpresa eta erakundeetan euskara-planak ezartzen, baina euskal enpresak hartzen ari diren norabidea ikusita eta hizkuntza ugari kudeatu behar dituztela oharturik, euskara-planetatik hizkuntza-planetara jauzi egin du, eta Hizkuna proiektua jarri zuen martxan iaz: enpresa bakoitzaren errealitatea eta haren ingurune eleaniztuna aintzat hartuta, enpresei hizkuntza-aniztasuna egoki kudeatzen lagunduko dien proiektua, negozio-aukerak irekiz eta nazioarteko merkatuetan eraginkorrago bihurtuz.

Bizkaiko Parke Teknologikoan egin den "Eleaniztasuna nazioarteko salmentetan" gosari teknologikoan eta Nanteseko Unibertsitateak antolatu duen "Plurilinguisme(s) et entreprise: enjeux didactiques" jardunaldian gai honen inguruko hitzaldia eman du Elhuyarrek. Bi ekitaldi horietan, merkatu globaletan diharduten enpresek dituzten erronkez gain hizkuntza-kudeaketa egokia lortzeko gakoez jardun du. Adibide moduan, Tecnalia Korporazio Teknologikoan zortzi zentro teknologikok bat egin ondoren alor horretan egindako lana erakutsi du, eta hizkuntzak kudeatzeko enpresentzat diseinatu duen tresna teknologikoa ere aurkeztu du, "I+G tresnak funtsezkoak baitira hizkuntza-kudeaketan kostuak murrizteko eta enpresa barruan koherentzia mantentzeko hizkuntzaren erabileran".

Bestalde, Elhuyar Aholkularitzak, Europako beste erakunde batzuekin elkarlanean, EPIC (Enhancing and Promotin International business Comunicatoin) proiektua abiarazi du, nazioartean lan egin behar duten enpresei hizkuntzak hobeto kudeatzeko laguntza emateko. Hortaz, proiektuan, hizkuntza-gaitasunei eta komunikazio-arazoei buruzko auditoretza-programak jarriko dira martxan lau herrialdetako (Polonia, Lituania, Sizilia eta Euskal Herria) enpresa txiki eta ertainetan. Auditoretza horien bidez, ETEei nazioartean sor dakizkiekeen hizkuntza-hesiak identifikatu eta horiek ezabatu nahi dira. Proiektuan, auditoreak trebatuko dira, enpresa txiki eta ertain batzuetan auditoretzak egiteko; ondoren, materiala herrialde bakoitzera egokituko da. Elhuyar Aholkularitzak 20 urte baino gehiagoan euskara-planak kudeatzen metatu duen esperientzia baliagarria izango da proiektua garatzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2013/11/20

Googleren Nexus 5 telefonoa plazara

Zibergela

Googleren telefono berriaren nondik norakoak jakiteko irrikaz zeudenak zorioneko dira. Gailu berriak Android sistema eragilearen 4.4 KitKat bertsio esklusiboa estreinatuko du. Belaunaldi berri baten erakusgarri da.

Aitor Aretxaga @bekereke

Bitarlan informatika eta Web zerbitzuak

Googleren ekinaren emaitza da Nexus 5 telefonoa. Lehen inpresioan balekoa, diseinu sinplea eta akabera minimalistak dira telefonoaren nortasunaren adierazle. Android 4.4 KitKat plataformatik ikusi denak lerro berdina gorde du, eta, beraz, elkarrentzat egindakoa bezalako bikotea egiten dute. iPhone 5S sakelakoaren zain zeuden asko, prezio oso apalean merkaturatuko zelako zurrumurruei jarraikiz. Merkatua irauliko zuenaren zalantzarik ez zuten. Appleren gailuak ez zituen aurreikuspenak bete, eta 600 eurotan dago salgai. Dirudienez, zulo hori Googleren Nexus 5ak beteko du. Lehiakideen gozamenerako, eskaerari erantzuteko ale falta izango dute beste behin. Ez dute dendetan salduko, Internetez baizik; eta, fabrikatzaile baten marketina faltako zaio. Hala ere, industriari zuzeneko xake matea da.

Nexus 5 sakelakoa, sinpletasuna ikur

Bost hazbeteko pantailadun sakelakoa joan den ostegunetik dago salgai sarean. Full HD bereizmena du, eta ko lpeen kontra zailduriko kristalez eta Gorilla Glass 3 teknologiaz probestua dator gailu berria. Mehea eta arina da, 130 gramo besterik ez du pisatzen. 2,4 hertzetara lanean ari den Snapdragon 800 prozesagailua, 2 GBeko memoria hegazkorra edo RAM eta 8 megapixeleko kamera dira Googleren telefonoaren gaitasunen erakusgarri txiki bat. Konektibitatearen aldetik ere ez da makala, LTE (4G sareetarako), Bluetooth 4.0 eta NFC teknologiak baliatzen baititu Nexus 5ak.

Aurreko Nexus 4 telefonoak hankaz gora jarri zuen merkatua, zerbitzuen eta prezioaren arteko oreka besteetatik nabarmenduz. Orain, baina, prezioa balio erantsi ikaragarri ona bihurtu da; bigarren maila batera, alegia. Nexus 5aren ezaugarriek ez diote inbidiarik 2013an agertutako puntako beste telefonoei, eta esan gabe doa haien erdia balio duela. Sinplea egin nahi izan dute, material garestirik edo apaingarri deigarririk gabe. Baina, errendimendu bikaina eta azkarra izatea nahi izan dute, eraginkortasuna lortz eko asmoz. Lag edo atzerapenik gabeko tresna izatea edonork eskertzen duen ezaugarria da, eta horretan ez du parekorik. Akatsik izatekotan, soinua izan daiteke. Deien doinuaren nahiz bideoetako ahotsaren bolumena apalegia gerta daiteke.

Nexus 5 eskuragarri dago Euskal Herrian Googlen atarian. 349 euro eta 399 euroko bertsioak eskaintzen dituzte, 16GB eta 32GB edukieretan, hurrenez hurren. Estalki zuria edo beltza, aukeran.

Android 4.4 KitKat berria begirada guztien jomuga

Adituei atentzio eman diena smartphone honen kamera izan da, zalantzarik gabe. Telefonoaren barruan mugitzen diren lenteei esker, erabiltzaileen dardarak orekatzeko ahalmena dauka. Dardarek, beraz, ez dute une ederrenak betikotzea eragotziko. Gustuko argazkia lortzeko, ateratakoak banaka begiratu behar izatea ere iraganeko kontua da. Kamerak daukan HDR+ moduari esker, elkarren segidako argazki zaparrada gorde liteke. Horrela, telefonoen moteltasun gogaikarria arintzen da. Babes kopia automatikoak egiteko ezarpenarekin, bideo eta argazki guztiak hodeian biltzen dira.

Googleren ahaleginak, baina, sistema eragile berriaren ahalmenak saltzea dute helburu. Merkatu berrietarako egina dago batez ere, Android gailu guztietan ibiltzeko garatu delako. Zain egon beharrik ez dute izango, berriz, Nexus motako tramankuluek, horientzat prest baitago KitKat bertsioa.

Eraginkortasuna hobetu nahi izan dute, eta lehentasunezko aplikazioak birmoldatu, konputazio eraginik murritzena izan dezaten. Adibidez, Chrome nabigatzaileak KitKat ingurunean errekurtsoen %16 gutxiago behar ditu ibiltzeko, aurreko Android 4.3 Jellybeanekin alderatuta.

Baina hobekuntzak askotarikoak izan dira: besteak beste, ahots bidezko aginduak edozein lekutatik eman daitezke; aplikazio guztietan, Googleren bilaketa barra erantsita doa; kamera profesionalek parekatu ezinezko argazki panoramikoak edo 360 gradutakoak egiteko Photo Sphere aplika zioa dauka; geokokapena erabilita itzulitako informazioa, berriz, osatuagoa da.



IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2013/11/15

LANGUNEk, Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Precluster Elkarteak, sektoreari buruzko informazio saio bat antolatu du Bruselan

2013ko urriaren 23a.- Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin, Etxepare Institutuarekin eta bazkide diren Elhuyar eta Euskal Herriko Ahotsak enpresekin batera, Hizkuntza Industrien Precluster elkarteak, LANGUNEk, informazio-saio bat antolatu du Bruselan, Euskal Herriko kultura- eta hizkuntza-sektorearekin lotuta dauden euskal instituzio nagusiak aurkezteko.

"Elebitasunetik eleaniztasunera, gure industria-sarearen lehiakortasuna garatzeko gakoa" lelopean egin da jardunaldia. Helburua izan da sektore estrategiko hau ikusgarri egitea, Euskal Herriko elkarte eta enpresetan abian jarri diren praktika onak partekatuz eleaniztasunarekin eta hizkuntza-industriekin lotura duten europar instituzio nagusiekin. Ekimenak bat egin du Europar Batasuna ezartzen ari den 2014-2020 programa eta finantzazio-lerro berriekin, eta Euskal Herriko hizkuntza-industria sektorea Europar Batasunean kokatu du.

Jardunaldia Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin hasi da. Hain zuzen, Europar Batasuna eleaniztasunaren auzian garatzen ari den ekimenak azaldu ditu Marta Marínek, eta, halaber, 2014-2020rako Europar Batasunaren etorkizuneko programazioa erreferentzia eginez, hizkuntza-industriak eta industria kultural eta sortzaileak hartzen ari diren pisua aipatu ditu.

Ondoren, LANGUNEko zuzendari nagusiak adierazi du elkartearen helburu nagusia dela Euskal Herriko hizkuntza-industrien garapena eta lehiakortasuna sustatzea; izan ere, "hazten ari den sektore estrategikoa gara, gure gizartean errotuta dagoena".

Halaber, Fernando Alanak adierazi duen bezala, "une oro aldatzen eta hazten ari den sektore bat gara, zorionez, hizkuntza-produktu eta -zerbitzuak ezinbesteko inbertsio gisa kontuan hartzen ari direlako, sortze-, garatze-, saltze- eta merkaturatze-prozesu guztiak kanpo-merkatura eramateko garaian, beharrezkoa ez den gastu bat izan beharrean".

Ildo beretik, LANGUNEko zuzendari nagusiak aipatu du hizkuntza desberdinetan informazioa kudeatzeko eta komunikatzeko gai diren enpresa eta profesional eleaniztunek osatzen dutela orainaldia lehiakorragoak izateko.

"Hemen, Euskal Herriko Hizkuntza Industriak berebiziko garrantzia hartzen du laguntza eta euskarri gisa, produktu eta zerbitzu desberdinen bitartez, edozein industria-sektoreko enpresei, beren komunikazio-prozesuetan, bai barnekoetan, bai kanpokoetan, eleaniztasunaren kudeaketa eskainiz", esan du.

Bruselan egindako jardunaldian, Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiak ere parte hartu du. Enpresa hori da euskal hizkuntza-industria barneko nagusietariko bat, eta LANGUNE Preclusterraren lehendakaritza du. Leire Canciok bere elkartearen bilakaera azaldu du, zerbitzu elebidunak eskaintzetik zerbitzu eleaniztunak eskaintzera iragan baita.

Etxepare Institutuko Euskaren Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendariak, Mari Jose Olaziregik, mundu osoan zehar euskal hizkuntza eta kultura zabaltzeko Institutuak egiten duen lana azaldu die bertaratutakoei. Atzerriko unibertsitateekin dituzten 36 hitzarmenak aipatu ditu, euskal hizkuntza eta kulturako eskolak ematen dituzten unibertsitateak, zer hizkuntza-feriatan parte hartzen duten (Expolangues, London Language Show), literatura-lanak itzultzeko laguntzak, euskal idazleak sustatzen diren liburu-azokak (Liber, Frankfurt, Guadalajara), euskal hizkuntza eta kulturaren etorkizuneko irakasleak trebatzeko egiten diren ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatean ("Excellence in Basque Studies"), argitalpen eleaniztunak (Colección Cultura Vasca, Colección Creadores Vascos), unibertsitateko ikasleentzat euskara ikasteko eskaintzen diren diru-laguntzak, eta irakurleen artean kultura-ekitaldiak programatzeko diru-laguntzak. Olaziregi doktoreak azpimarratu du Etxepare Institutuak 40 hitzarmen baino gehiago dituela instituzio eta elkarteekin, besteak beste, hauekin: Euskaltzaindia, Institut Ramon Llull, Instituto Cervantes, EIZIE, BAsque Penn Club eta LAF (Literatura Across Frontiers).

Azkenik, Idoia Etxeberria eta Ainhoa Bernabe, Euskal Herriko Ahotsak-eko ordezkariak, aukeraz baliatu dira Ahotsak.com Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri-hizkerak bildu eta hedatzea helburu duen programa azaltzeko.

Informazio-saioaz gain, Fernando Alana LANGUNEko zuzendari nagusiak bere egonaldia aprobetxatu du urriaren 24an Bruselan Hizkuntza Industrien II Foru Europarrean parte hartzeko (http://ec.europa.eu/dgs/translation/programmes/languageindustry/platform/forum_en.htm), industria-sektore horrekin lotura duen zerbitzu-garapena eta profesionalen trebakuntzarako informazioa eta jardunbide egokiak partekatzeko.

Europar instituzioek Euskadiko hizkuntza-industrien lanari egiten dioten aitormenaren eta Europa mailan jardunbide egokitzat hartzearen ondorio izan da LANGUNE Preclusterrak aurten ere foroan parte hartzea. 2011n hasi zen LANGUNE harremanak izaten europar instituzioekin, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaritzarekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreak duen garrantzia azpimarratu du Alanak: aurreko urtean, 276 milioi euroko fakturazioa izan du, eta % 1,8ko hazkundea, 2011ko datuekin alderatuta; gutxi gorabehera 5.000 profesionali eman die enplegua, eta zenbaki horiek Euskadiko Barne Produktu Gordinaren % 0,42 adierazten dute. 2013an % 1 haziko dela aurreikusten da.

Informazio-saioa antolatzearekin eta Hizkuntza Industrien II. Foro Europarrean parte hartzearekin, LANGUNEk beste pauso bat eman du Europa mailan hizkuntza-industrien elkarteen ordezkari eta bitartekaritzaren aitormenari dagokionez; Espainia mailan aitzindari izateaz gain.


LANGUNE
http://www.langune.com

Itzulpengintzaren, hizkuntzen irakaskuntzaren, eleaniztasunaren kudeaketaren eta hizkuntza-teknologiaren arloko 38 erakunde elkartzen ditu. Gipuzkoa Berritzen-Innobasque plataformaren barruan martxan jarritako lantalde batek ia bi urtez egindako lanaren ondorio gisa sortu zen 2010eko urtarrilean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako Sailaren babesarekin.

2012an, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak LANGUNEri Hizkuntza Industrien Precluster titulua eman zion, sektore estrategikoa Euskal Herriarentzat.

Elkartearen helburua da Euskal Herriko Hizkuntza Industrien garapena eta lehiakortasuna sustatzea, elkarlanerako eta berrikuntzarako guneak sortuz sektorea ikusgaiagoa egingo duten eta bere balio erantsia handituko duten produktu/zerbitzuetan, teknologietan eta merkatuetan.

Aldi berean, LANGUNEk nazioarteko erreferentzia-clusterra izan nahi du, bere ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialerako, hizkuntza-industrien erronkei aurre egiten duena. Horretarako, 2014-2017 Plangintza Estrategiko berrian lanean ari dira Precluster Elkartean, enpresen arteko, sektoreen arteko eta publiko-pribatuen arteko lankidetza errazagoa izatea lortzeko, ezarritako erronka estrategikoei aurre egiteko eta sektorearen ikusgaitasuna areagotzeko, industria honetako elkarteak mundu mailan kokatzeko eta bikaintasuna eta berrikuntzarako lan egiteko.


LANGUNE Elkarteko kideen zerrenda:

Ahotsak – Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea
Ametzagaiña
Artez Euskara Zerbitzua
Asmoz Fundazioa
Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzua
Bilboko Merkataritza Ganbera / Cámara de Comercio de Bilbao
Bitez Logos
CodeSyntax
Egunea
Eizie – Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Elduaien Hizkuntza Eskola-Academia de Idiomas
Elhuyar
Emun – Lana Euskalduntzeko Kooperatiboa
Hori Hori
IK4 Reserach Alliance (IK4-Tekniker eta Vicomtech-IK4)
Iametza Interaktiboa
Gipuzkoako Txinatar Institutoa / Instituto Chino de Gipuzkoa
Lacunza
Maramara* taldea
Mondragon Lingua
HUEZI – Mondragon Unibertsitatea
Pausumedia Elkartea (Bidasoa Media)
Rec Grabaketa Estudioa
Tecnalia Research & Innovation
Tisa
UPV/EHU: Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüísitico Mundial
UPV/EHU: DREAM Group
UPV/EHU: Dpto Lingüística y Estudios Vascos
UPV/EHU: Euskara Institutua / Instituto de Euskera
UPV/EHU: Gogo Elebiduna / La Mente Bilingüe
UPV/EHU: Grupo AHOLAB
UPV/EHU: Grupo IXA
UPV/EHU: PR and Speech Technology Group
Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea – DeustoTech (Internet)
Uzei, Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Zubigune Fundazioa

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2013/11/12

Twitter burtsan kotizatzen hasiko da gaur


Twitter burtsa: Sare soziala New Yorkeko burtsan kotizatzen hasiko da gaur. Hain zuzen ere, 70 milioi akzio jarriko ditu salgai, 26 dolarretan bakoitza.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2013/11/07

Twitter burtsan kotizatzen hasiko da gaur


Twitter burtsa: Sare soziala New Yorkeko burtsan kotizatzen hasiko da gaur. Hain zuzen ere, 70 milioi akzio jarriko ditu salgai, 26 dolarretan bakoitza.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2013/11/04

Elhuyarrek eta DIPCk IV. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa jarri dute abian

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, hasiera eman zaio zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako IV. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da.
Hiru kategoria izango dira:
Bideo amateur onenaren saria: 3.000 euro
Bideo profesional onenaren saria: 2.000 euro
Euskarazko bideo onenaren saria: 1.000 euro
Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak… Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Helburua da publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea.

Epaimahaia zientziaren, teknologiaren, komunikazioaren eta zinemaren munduko bost lagunek osatuko dute. Lehiaketaren oinarriak, izena emateko orria eta aurreko urteetako bideoak www.onzientzia.tv webgunean daude ikusgai.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099