2013/11/20

Googleren Nexus 5 telefonoa plazara

Zibergela

Googleren telefono berriaren nondik norakoak jakiteko irrikaz zeudenak zorioneko dira. Gailu berriak Android sistema eragilearen 4.4 KitKat bertsio esklusiboa estreinatuko du. Belaunaldi berri baten erakusgarri da.

Aitor Aretxaga @bekereke

Bitarlan informatika eta Web zerbitzuak

Googleren ekinaren emaitza da Nexus 5 telefonoa. Lehen inpresioan balekoa, diseinu sinplea eta akabera minimalistak dira telefonoaren nortasunaren adierazle. Android 4.4 KitKat plataformatik ikusi denak lerro berdina gorde du, eta, beraz, elkarrentzat egindakoa bezalako bikotea egiten dute. iPhone 5S sakelakoaren zain zeuden asko, prezio oso apalean merkaturatuko zelako zurrumurruei jarraikiz. Merkatua irauliko zuenaren zalantzarik ez zuten. Appleren gailuak ez zituen aurreikuspenak bete, eta 600 eurotan dago salgai. Dirudienez, zulo hori Googleren Nexus 5ak beteko du. Lehiakideen gozamenerako, eskaerari erantzuteko ale falta izango dute beste behin. Ez dute dendetan salduko, Internetez baizik; eta, fabrikatzaile baten marketina faltako zaio. Hala ere, industriari zuzeneko xake matea da.

Nexus 5 sakelakoa, sinpletasuna ikur

Bost hazbeteko pantailadun sakelakoa joan den ostegunetik dago salgai sarean. Full HD bereizmena du, eta ko lpeen kontra zailduriko kristalez eta Gorilla Glass 3 teknologiaz probestua dator gailu berria. Mehea eta arina da, 130 gramo besterik ez du pisatzen. 2,4 hertzetara lanean ari den Snapdragon 800 prozesagailua, 2 GBeko memoria hegazkorra edo RAM eta 8 megapixeleko kamera dira Googleren telefonoaren gaitasunen erakusgarri txiki bat. Konektibitatearen aldetik ere ez da makala, LTE (4G sareetarako), Bluetooth 4.0 eta NFC teknologiak baliatzen baititu Nexus 5ak.

Aurreko Nexus 4 telefonoak hankaz gora jarri zuen merkatua, zerbitzuen eta prezioaren arteko oreka besteetatik nabarmenduz. Orain, baina, prezioa balio erantsi ikaragarri ona bihurtu da; bigarren maila batera, alegia. Nexus 5aren ezaugarriek ez diote inbidiarik 2013an agertutako puntako beste telefonoei, eta esan gabe doa haien erdia balio duela. Sinplea egin nahi izan dute, material garestirik edo apaingarri deigarririk gabe. Baina, errendimendu bikaina eta azkarra izatea nahi izan dute, eraginkortasuna lortz eko asmoz. Lag edo atzerapenik gabeko tresna izatea edonork eskertzen duen ezaugarria da, eta horretan ez du parekorik. Akatsik izatekotan, soinua izan daiteke. Deien doinuaren nahiz bideoetako ahotsaren bolumena apalegia gerta daiteke.

Nexus 5 eskuragarri dago Euskal Herrian Googlen atarian. 349 euro eta 399 euroko bertsioak eskaintzen dituzte, 16GB eta 32GB edukieretan, hurrenez hurren. Estalki zuria edo beltza, aukeran.

Android 4.4 KitKat berria begirada guztien jomuga

Adituei atentzio eman diena smartphone honen kamera izan da, zalantzarik gabe. Telefonoaren barruan mugitzen diren lenteei esker, erabiltzaileen dardarak orekatzeko ahalmena dauka. Dardarek, beraz, ez dute une ederrenak betikotzea eragotziko. Gustuko argazkia lortzeko, ateratakoak banaka begiratu behar izatea ere iraganeko kontua da. Kamerak daukan HDR+ moduari esker, elkarren segidako argazki zaparrada gorde liteke. Horrela, telefonoen moteltasun gogaikarria arintzen da. Babes kopia automatikoak egiteko ezarpenarekin, bideo eta argazki guztiak hodeian biltzen dira.

Googleren ahaleginak, baina, sistema eragile berriaren ahalmenak saltzea dute helburu. Merkatu berrietarako egina dago batez ere, Android gailu guztietan ibiltzeko garatu delako. Zain egon beharrik ez dute izango, berriz, Nexus motako tramankuluek, horientzat prest baitago KitKat bertsioa.

Eraginkortasuna hobetu nahi izan dute, eta lehentasunezko aplikazioak birmoldatu, konputazio eraginik murritzena izan dezaten. Adibidez, Chrome nabigatzaileak KitKat ingurunean errekurtsoen %16 gutxiago behar ditu ibiltzeko, aurreko Android 4.3 Jellybeanekin alderatuta.

Baina hobekuntzak askotarikoak izan dira: besteak beste, ahots bidezko aginduak edozein lekutatik eman daitezke; aplikazio guztietan, Googleren bilaketa barra erantsita doa; kamera profesionalek parekatu ezinezko argazki panoramikoak edo 360 gradutakoak egiteko Photo Sphere aplika zioa dauka; geokokapena erabilita itzulitako informazioa, berriz, osatuagoa da.



IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario