2014/04/28

Microsoftek kalteak aurkitu ditu Internet Explorer nabigatzailean


Segurtasun akatsa: Microsoftek apirilaren 26an zabaldu zuen Internet Explorer nabigatzailean segurtasun akatsa izan zela.6/11 arteko bertsioak dira kaltetuenak.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/25

IK4-Teknikerrek bi besoko robota aurkeztuko du BIEMH azokan


Robot maneiatzailea: IK4-Tekniker teknologiako euskal zentroak bi beso eta enbor bat duen robot maneiatzailea aurkeztuko du Makina eta Tresnen Bienalean.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Pribatutasuna, etorkizuneko Interneten oinarrizko eskubidea


NETMundial Biltzarra: 85 herrialde ezberdinetako ordezkariek NETMundial nazioarteko biltzarrean parte hartu dute, Interneten geroaz eta kudeaketaz hitz egiteko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/24

Google Street Viewek denboran bidaiatzera gonbidatzen zaitu


Google Street View: Konpainiak mapa zerbitzuko funtzionaltasun berria aurkeztu du eta erabiltzaileak 2007tik atera dituzten argazki guztiak ikusiko ditu.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Applek 45.600 milioi dolar irabazi ditu iPhonen salmentari esker


Apple irabaziak: Apple enpresak 45.600 milioi dolarreko mozkinak lortu ditu 2014ko martxoko hiru hilabetean, bereziki iPhonen salmentetatik eratorriak.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/23

500 milioi erabiltzaile ditu WhatsApp-ek mundu osoan


Facebook-ek otsailean erosi zuen mezularitza zerbitzaria 16.000 milioi dolarren truke, 11.561 milioi euro, eta orain 500 milioi erabiltzaile dituela esan dute.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Googlek eta Samsungek bat egin zuten Appleri aurre egiteko


Mugikorrei laguntzak: Googlek akordioa adostu zuen Samsung konpainiarekin, mugikorren patenteak direla-eta Appleren aurka dituen auzietan diruz laguntzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/15

Facebookek Internet bidez diru transferentziak egitea ahalbidetuko du


Ordainketak online: Facebook sarea Internet bidez diru transferentziak egiteko plataforma ere izango da aurki, 'Financial Times' egunkariak jakinarazi duenez.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Googlek Facebooki aurrea hartu dio Titan Aerospace erosita


Interneterako sarbidea: Googlek aireko teknologia gehiago izan nahi du irudiak jaso eta Interneten estaldura zabaltzeko mundu osoan. Titan Aerospace erosi du.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Google Glass, egun batez salgai


Google Glass isalgai: Googlek errealitatea areagotzeko sortu dituen Google Glass betaurrekoak apirilaren 15ean egongo dira salgai, denbora tarte mugatuan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Facebookek Internet bidez diru transferentziak egitea ahalbidetuko du


Ordainketak on line: Facebook Internet bidez diru transferentziak egiteko plataforma ere izango da aurki, Financial Times egunkariak jakinarazi duenez.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Google Glass, egun batez salgai


Google Glass salgai: Googlek errealitatea areagotzeko sortu dituen Google Glass betaurrekoak apirilaren 15ean egongo dira salgai, denbora tarte mugatuan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/14

ZeroApp, munduko herrialde guztietara doan deitzeko app-a


Mugikorrak: ZeroApp Google Playko doako aplikazioa da. Espainian 20.000 erabiltzaile baino gehiago ditu. Daturik gastatu gabe doan deitzeko aukera ematen du.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/11

Google Glass, apirilaren 15ean salgai


Google Glass salgai: Googlek sortutako errealitatea areagotzeko betaurrekoak, Google Glassak, apirilaren 15ean salgai egongo dira denbora tarte mugatuan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Angulak, arrainen otorduak, giza eboluzioa, teleportazioa eta soinuak izan dira nagusi Errekalde jauregian

Errekalde jauregia izan da agertokia, Xabier Munibe Peñafloridako kondearen bizilekua. Bertako lorategian, gonbidatuek zain zituzten Elhuyarreko lehendakari Txema Pitarke, Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Cancio eta…. Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiak, Bergarako erraldoi-taldearen kortesiaz. Kondeak berak konposaturiko partiturak orduko klabeetan interpretatuz egun die harrera eraikinera Marije Ugaldek, Bergarako Musika Eskolako zuzendariak. Barruan, jauregiaren eskailera nagusian, Oihana Jauregi Elhuyarreko kide eta Teknopolis telebista saioaren aurkezleak hartu ditu gonbidatuak, ongietorria eman eta segidan aspaldiko irrati bat pizteko. Irrati-kronika batean azaldu baitu gure lankide Egoitz Etxebestek espioi baino zientzialari hobeak izan zirela Elhuyar anaiak, eta, horri esker lortu zutela duela 230 urte wolframa isolatzea Bergarako Mintegian.

Izan ere, Sormena + Elkarlana + Dibulgazioa + Diziplinartekotasuna genituen ardatz CAF-Elhuyar Sarien 2013ko edizio honetan, elementu horiek osatzen baitute Elhuyar anaiengandik jaso dugun ondare nagusia. Eta sariak banatzeko ekitaldian kontzeptu horiek praktikan jartzea erabaki dugu; Elhuyar efektua sortzea, alegia. Ondorioz, dibulgazioz eta sormenez beteriko ekitaldia izan zen.

18:00etan hasi zen ekitaldia, baina 17:30etik aurrera hasi ziren gonbidatuak tantaka iristen: Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburua, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia Politikarako zuzendari Miren Bego Urrutia, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Itziar Alkorta, Bergarako eta Antzuolako alkateak, EHUko hainbat diziplinatako irakasleak eta ikertzaileak, Elhuyarren sortzaileak, Elay enpresako ordezkariak, Polo Garaiaren zuzendaria, Kontseiluko kudeatzaile Iker Salaberria, EKT taldeko kontseilari ordezkari Iban Arregi… Eta, noski, UEUko bazkide eta lankide talde zabala, Merezimendu Sariaz gozatzeko asmoz.

Gainera, urte amaieran Errekalde jauregia Laboratorium bilakatuko da, Bergarako Zientzia Museo alegia, eta ekitaldira hurbildu direnek aukera izan zuten museo horretako pieza batzuk ezagutzeko, duela ehunka urte agian Elhuyar anaiek berek erabiliak Bergarako Mintegian. Horretaz gain, 2012ko CAF-Elhuyar Zientzia Gizartean sorkuntza-bekaren irabazleek, Balio Berriz Balio proiektuko lagunek, urte honetan garatu duten lana aurkeztu dute, erakusketa txiki batean.

Eta, noski, sariak ere banatu ditugu. Hauek izan dira kategoria guztietako irabazleak:

Zientzia-kazetaritzaren arloko saria

Izenburua: Angulari erradiografia
Egilea: Gorka Zabaleta Lopetegi (Zumaia, 1973). Kazetaria Zumaiako Baleike herri-aldizkarian.
Euskaldunon Egunkarian lehenik eta Berrian ondoren aritu zen kazetari 1995etik 2007ra. 2008tik Baleikeko zuzendaria da. 2012tik Tokikom-eko administrazio-kontseiluko eta zuzendaritzako kidea da.
Saria: 2.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura.

Urola ibaian angula ugaritzeko saioa egin zuen Aztik 2013ko urtarrilean. Itsasadarrean bi kilo angula arrantzatu zituzten Zumaiako angulazaleek eta, biharamunean, Urola ibaian gora askatu zituzten, Azkoitia eta Zumarraga artean. Zabaletak erreportaje zabal batean eman zuen horren berri, eta, epaimahaiaren esanetan, erreportaje bikaina da, eta gaur egungo kazetaritzaren eredu, primeran erabili baititu baliabide guztiak: testua, argazkiak, bideoa, papera eta Internet. Hizkuntza eta egitura egokiak ditu, eta azalpen interesgarriak. CAFeko euskara-arduradun Joxe Begiristainek eman dio saria Gorka Zabaletari.

Hirugarren urtez jarraian saritu du epaimahaiak Zabaleta: iaz, Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa lanagatik, eta 2011ko edizioan Itsas hondoa eskura. Mapetan agertzen ez den mundua artikuluagatik, biak Baleike herri aldizkarian argitaratuak.

Zientzia-kazetaritzaren arloko aipamen berezia
Izenburua: Giza eboluzioa berridazten
Egilea: Amaia Portugal Gonzalez (Donostia, 1984). Kazetaria. Irutxuloko Hitzan aritu zen kazetari lehenik, eta Elhuyarren ondoren, zientzia-kazetaritzaren arloan, 2009tik 2012ra arte. Gaur egun, zientzia-arloko kolaboratzaile gisa dihardu Berrian, Irati Irratian eta Zientzia Kaiera blogean. Hain zuzen, Berria egunkarian argitaratu zuen saritutako lana.
Saria: Aipamen bereziaren diploma.

Portugalek Georgiako Dmanisiko aztarnategiko ikertzaileek argitaraturiko ikerketa izan zuen hizpide; ikerketa horren arabera, Homo generoko hasierako norbanako guztiak erectus espeziekoak lirateke. Epaimahaiaren ustez, erreportaje horren bidez, pil-pilean zegoen gai bati heldu dio kazetariak, giza eboluzioa (beste behin) hankaz gora jarri behar ei zuen argitalpen bati, eta artikulu sakona bezain entretenigarria osatu du hipotesiari buruz, iturri aproposak erabilita. Diploma CAFeko euskara zuzendari Joxe Begiristainek eman dio.

Dibulgazio-artikulu orokorraren saria
Izenburua: Fikzioa errealitate bihurtzen denean
Egilea: Gorka Azkune Galparsoro (Azpeitia, 1982). EHUn ikasi zuen Informatika Ingeniaritza, eta karrera amaierako proiektua Optika Kuantikoko Max Planck Institutuan egin zuen, Ignacio Ciracen zuzendaritzapean. Tecnalian aritu da lanean robotika eta adimen artifizialaren arloetan, eta gaur egun DeustoTech-en ari da ikertzaile, sistema adimentsuen esparruko ikerketetan sakontzen, doktore-tesia burutzeko helburuarekin.
Saria: 2.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura.

Teleportazioa izan du hizpide Azkunek bere artikuluan, eta arreta berezia eskaini dio teleportazio kuantikoaren aukerari. Start Trek fikziozko telesailetik hasi eta Kanariar Uharteetan eginiko benetako esperimentu batetaraino garamatza egileak. Artikulu ausarta iritzi diote epaimahaikideek, gaia, berez, ez delako erraza azaltzen eta ulertzen, eta egileak lortu duelako azaltzea; artikulu entretenigarri baten bidez, gainera. Testuak egitura ona, hizkuntza txukuna, eta aurrera begirako ikuspegia izatea ere aintzat hartu dituzte epaimahaikideek. Elhuyarren zuzendari nagusi Leire Canciok eman dio saria Azkuneri.

Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria
Izenburua: Arrainak, otorduetan, ekologiaz mintzo dira
Egilea: Eneko Bachiller Otamendi (Donostia, 1981). Biologian lizentziatua EHUn, Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa (MER) master europarra osatu zuen Southamptongo Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta EHUn. Masterreko proiektua AZTI-Tecnalian egin zuen, antxoa gazteen ekologia trofikoaren inguruan. Han garatu zuen doktoretza-tesia, Bizkaiko golkoko espezie pelagiko nagusien ekologia trofikoari buruzkoa, Xabier Irigoienen gidaritzapean (2007-2012). 2014ko urtarriletik, Bergeneko Itsas Ikerketa Institutuan (Norvegia) ari da doktoretza-ondoko proiektuan lanean, espezie pelagikoen arteko elkarrekintza trofikoak aztertzen.
Saria: 2.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura.

Esan bezala, 2014ko urtarriletik, Bergeneko Itsas Ikerketa Institutuan (Norvegia) ari da doktoretza-ondoko proiektuan lanean, espezie pelagikoen arteko elkarrekintza trofikoak aztertzen, eta dibulgazio artikulu honetan haien elikadura aztertuz aurkeztu dizkigu. Epaimahaiaren ustez, "izenburu erakargarri batekin hasita, erraz irakurtzen den artikulua osatu du egileak, ikuspegi eta egitura egokiak dituena. Horrekin batera, testuarekin batera ikerketaren muina azaltzeko aukeratutako irudien aberastasuna eta erakargarritasuna" nabarmendu ditu epaimahaiak. Saria Alberto Barandiaran epaimahaikideak eman dio.

Zientzia Gizartean sorkuntza-beka

Izenburua: Idazketa isilak
Egilea: Xabier Erkizia Martikorena (1975, Lesaka). Irrati-telebistako ikasketak egin zituen Bilbon. Gaur egun, soinu-artista da, musikaria, ekoizlea eta kazetaria. Beste musikei eskainitako ERTZ jaialdiaren sortzaileetako bat da, Artelekuko Audiolab soinu-laborategiko zuzendaria, eta hainbat film, antzezlan nahiz dantza-ikuskizunetarako musika egin du. Azkenaldian, entzumenaren fenomenologia ikertzen dabil.
Saria: 5.000 euro aurkeztutako proiektua gauzatzeko.

Zientzia eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuei laguntzea da kategoria honen helburua. Kasu honetan, soinuak grabatu ahal izateko teknologia asmatu aurretik, bestelako euskarrietan gordetako soinuak aurkitu eta erregistratzea da proiektuaren helburua. Epaimahaiaren esanetan, ondo betetzen ditu aurkeztutako lanak baloratzeko irizpideak, batez ere interes sozialari, egingarritasunari eta teknologia eta gizartearen arteko elkarrekintzari dagokienez. Horrekin batera, proiektua originala eta erakargarria da, eta aurrera eramateko hainbat pertsonaren parte-hartzea beharrezkoa izatea ere ontzat jo dute. Azkenik, epaimahaiarentzat erabakigarria izan da proiektuaren emaitza ez izatea une bateko gertakizuna, baizik eta gerora ere erabilgarria izatea, aurkezten den unetik harago. Bergarako alkate Jaione Isazelaiak eman dio saria Erkiziari.

Merezimendu Saria
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
Urte luzez hainbat diziplinatan egindako dibulgazio-lanagatik, euskararentzat eremu berriak lantzeagatik, eta elkarlanerako erakutsi duen gaitasunagatik, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak erabaki du Udako Euskal Unibertsitateari ematea 2013ko CAF-Elhuyar Merezimendu Saria. Elhuyar Fundazioko lehendakari Txema Pitarkek eman dio saria UEU lehendakari izendatu berriari, Iñaki Alegriari.

UEU irabazi-asmorik gabeko kultur elkarte gisa sortu zen, 1973an. Aurrez hainbat bilera eta batzarretan erakutsitako asmoak bete, eta uda hartan euskal unibertsitatea antolatzea erabaki zuten Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek: Ipar Euskal Herrian emango zuten mintegi-, ikastaro- eta hitzaldi-sorta bat, abuztuaren 28tik irailaren 8ra. 1977tik aurrera, ekimena Hego Euskal Herrira ekarri zuten, Iruñera hain zuzen; eta 1985tik aurrera UEUren jarduna urte guztira zabaltzea erabaki zuten. Harrezkero, UEUren lana eta ekarpena etengabe hazi da. Gaur egun, urte guztian zehar antolatzen ditu mintegi, ikastaro eta bestelakoak, eta lantalde eta egitura egonkorra sortu ditu.

Hasiera-hasieratik, bere helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea izan da, eta hala da gaur egun ere, euskal gizartea osoki garatzeko ezinbesteko tresna delakoan baitaude. Euskal unibertsitateaz ari denean, lau baldintzatan oinarritzen du UEUk horren izaera:

  • Euskal gizartearen beharretara egokitua izan behar du.
  • Euskal Herria bere osotasunean hartuko duena.
  • Izaera sozialekoa.
  • Eta hizkuntza nagusi gisa euskara izango duena.
Euskal unibertsitatea sortzeaz gain, ordea, UEUk baditu bestelako helburuak:

  • Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzeko xedearekin egiten du lan.
  • Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea du helburua.
  • Eta unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzeko bokazioa du.

Bi epaimahaik ebatzi dituzte saridunak
Bi epaimahaik aztertu dituzte aurtengo ediziora aurkeztutako lanak. Dibulgazio-artikuluak eta kazetaritza-lanak epaitu dituen epaimahaia kide hauek osatu dute:

  • Leire Cancio. Elhuyarreko zuzendari nagusia.
  • Arturo Elosegi. Ekologoa, EHUko ikertzailea, eta zientziaren dibulgatzailea
  • Marian Iriarte. Kimikaria, EHUko ikertzailea eta zientziaren dibulgatzailea
  • Uxune Martinez. Inguma datu-base zientifikoaren kudeatzailea, UEU
  • Alberto Barandiaran. Kazetaria eta Hekimeneko zuzendaria

Zientzia Gizartean sorkuntza-bekara aurkeztutako lanak, berriz, honako lagun hauek epaitu dituzte:

  • Maria Gil. Elhuyar Zientzia unitatearen arduraduna
  • Josu Rekalde. Artea eta Teknologia saileko zuzendaria, EHUko Arte Ederren Fakultatea
  • Koldo Almandoz. Ikus-entzunezkoen arloko aditua, zinema-zuzendaria eta sortzailea. The Balde aldizkariaren zuzendaria

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/10

Elhuyar efektura gehitzeko azken egunak, amaitzear dago CAF-Elhuyar sarietan izena emateko aukera

Amaitzear dago CAF-Elhuyar Sarien 2013ko edizioko lanak aurkezteko epea. Izan ere, urtarrilaren 31 arte dago zabalik epea, eta, beraz, ikertzaile, dibulgatzaile, kazetari eta sortzaileak animatu nahi ditugu azken egun hauek baliatu eta izena ematera. Gogoratu, mailto: cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbide elektronikora bidal ditzakezue lanak; edo, bestela, posta arruntez, Elhuyar Taldearen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil.

Elhuyar efektua = Sormena. Elkarlana. Dibulgazioa. Diziplinartekotasuna.
Elementu horiek osatzen dute Elhuyar anaiengandik jaso dugun ondare nagusia. Eta, aurten, Fausto eta Juan Jose Elhuyarrek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu zutenetik 230 urte betetzen direnean, uste dugu balio horiek nabarmentzea dela egin diezaiekegun omenaldirik onena. Alegia, Elhuyar efektua sortzea gizartean; edo, bestela esanda, sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna sustatzea. Horregatik, Elhuyar efektua izango du ardatz CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizio honek.

Beraz, Elhuyar anaien efektupean, honako kategoria hauetarako deia egingo dugu CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioan:

Dibulgazio-artikulu originalak:
- Dibulgazio-artikulu orokorrak: 2.000 €
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak: 2.000 €

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak: 2.000 €

Zientzia gizartean sorkuntza-beka: 5.000 €

Azken beka hori aurreko edizioan eman genuen lehen aldiz. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak. Berriro ere hitzetik hortzera diziplinartekotasuna, sormena, elkarlana eta dibulgazioa.

Edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko dira sariketara: ikus-entzunezkoak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu duten ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak...

Eremu zientifiko-teknologikoa zentzu zabalean interpretatuko du autoreak edo autore-taldeak: kontzeptu zientifikoak, ikerketa, garapen teknologikoak, gertaera historikoak, etorkizunaren irudikapenak, erronkak, aurreiritziak, kezka sozialak, zalantza etikoak... izan litezke proiektuaren ardatz.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

LatentGesture, mugikorrak zu ezagutzeko sistema


Idazkera ezagutzeko sistema: LatenrGesture sistema berriari esker, smartphoneak eta tabletak euren jabeak ezagutzeko gai dira, horien idazteko era aztertuz.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

LatentGesture, mugikorrak zu antzemateko sistema


Antzemateko ukitze sistema: LatenrGesture sistema berriari esker, smartphoneak eta tabletak euren jabeen idazteko era azteruz, hauek antzemateko gai dira.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Akats informatiko larri batek agerian utzi ditu milioika pasahitz


The heartbleed bug: Akats larria sarearen segurtasunean, azken hamarkadako akats larrienetakoa, eta milioika pasahitz eta kreditu txartel zenbaki, agerian.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/05

Sare sozialen erabiltzaileen %77k egunero baliatzen dituzte


Espainiarren %77k egunero erabiltzen dituzte sare sozialak, IAB Spainek egindako ikerketaren arabera. 2012ko datuekin konparatuta, %7 jaitsi da erabilera

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/04

Sare sozialen erabiltzaileen %77ak egunero erabiltzen ditu


Espainiarren %77ak sare sozialak egunero erabiltzen ditu IAB Spainek egindako ikerketaren arabera. 2012arekin konparatuta, %7 jaitsi da erabiltzaileen erabilera

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/04/02

Apple maiatzean hasiko da iPhone 6 telefonoa fabrikatzen


iPhone 6, maiatzean: Apple maiatzean hasiko da iPhone 6 telefonoa fabrikatzen. Bi modelo egingo ditu, eta iPhone 5S eta 5C baino pantaila handiagoa izango dute.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Applelek iPhone 6 telefonoaren fabrikazioa maiatzean hasiko du


iPhone 6: Apple maiatzean hasiko da iPhone6 telefonoaren pantailak fabrikatzen. Mugikorrek egungo iPhone 5S eta 5C baino pantaila handiagoa izango dituzte.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak webguneetako edukia entzuteko teknologia garatu du

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, ahots-sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dute berriki. Teknologia hori aplikatu da dagoeneko Elhuyar Aldizkariko webgunean eta zientzia.net-en. Horiek horrela, erabiltzaileek aukera izango dute webgune horietako edukiak euskaraz molde naturalean entzuteko.

Ahots-teknologietan gaur egun lortu den aurrerapen-maila teknologiaren eta hizkuntzaren araberakoa da. Nahiz eta ahots-ezagutzan oraindik badagoen zer hobetua hizkuntza guztietan, ahotsaren sorkuntza naturalean oso emaitza onak lortzen dira; baita euskararentzat ere. "Aholabek oso kalitate oneko ahots sintetiko neutroa lortu du euskararako, aplikazioetan erabiltzeko modukoa", adierazi du Igor Leturiak Elhuyarreko ikertzaileak. Horregatik, Aholabekin elkarlanean, Elhuyarrek Aholab-en ahots sintetikoa webguneetan integratzeko teknologia hau garatu du, eta Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.net webguneetan aplikatu.

Artikulu, albiste eta erreportajeak entzutean, erabiltzaileek aukeratu ahal izango dute gizonezkoaren edo emakumezkoaren ahotsarekin entzun nahi duen. Gainera, esaldiz esaldi edo paragrafoz paragrafo nabigatu eta entzuteko aukera ematen da. Halaber, aldizkariko zenbaki bateko artikulu guztiak segidan entzuteko aukera ere eskaintzen da. Eta elkarrizketetan, haria hobeto jarraitu ahal izateko, testu nagusirako aukeratutako ahotsa ez bezalakoan irakurtzen dira galderak. Eta guztia HTML5 teknologia estandarrarekin garatua dago.

Ahots-sintesian oinarritutako teknologiak geroz eta garrantzia handiagoa ari dira hartzen: "Jada ez da soilik mahai gaineko ordenagailuetatik nabigatzen webean; gero eta gehiago ibiltzen gara Interneten gure smartphone eta tabletetatik, eta gailu horietan webguneak irakurtzeko baldintzak ez dira sarri oso egokiak: pantaila txikia da (batez ere, telefonoetan), mugimenduan joaten gara maiz (oinez, trenean, autobusean...) eta abar. Eta, aldi berean, horietan oso ohituta gaude edukia entzungailuen bidez (musika, irratia…) entzuten, beste zerbaitetan ari garen bitartean", azaldu du Leturiak. Horregatik, Elhuyarrek oso interesgarritzat jo du webguneak entzuteko aukera izatea, eta ahots-sintesian oinarritutako teknologiak garatu eta merkatuan jartzea erabaki du.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099