2014/05/30

Ahaztua izateko eskubidea bermatzeko neurriak hartu ditu Googlek


Ahaztua izateko eskubidea: Googlek formulario bat jarri du Interneten Europar Batasuneko herritarrek bilatzailearen emaitzetatik informazioa kentzea eskatzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/05/29

Yahook bideoak partekatzeko orrialde propioa sortuko du


Yahoo Youtuberekin lehian: Yahook bideoak internetera igotzeko eta hauek partekatzeko orrialde propioa sortuko du. Bere helburua, Youtuberekin lehiatzea da.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Applek Beats Electronics erosiko du 3.000 milioi dolarren truke


Applek Beats erosiko du: Applek Beats Electronic gama altuko aurikularrak egiten dituen enpresa erosiko du, 3.000 milioi dolarren truke. Erosketa garestiena du.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Applek Beats entzungailuak 3.000 milioi dolarren truke erosi ditu


Applek Beats erosiko du: Applek Beats Electronic gama altuko entzungailuen enpresa 3.000 dolarren truke erosiko du. Bere historiako erosketa garestiena da.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/05/28

Googlek gidaririk gabeko kotxeak sortuko ditu


Google: Bakarrik dabiltzan autoak egin nahi dituzte. Ez dute ez bolante ez pedalik izango, eta aurrera egiteko botoi bat izango dute, eta beste bat gelditzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/05/14

Googlek ahaztu egingo du

2010etik bilatzailearekin borrokan ari zen Mario Costeja, hari buruzko informazio bat gehiago bilatu ez zezan. Europako Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio, eta ahazteko eskubidea bermatuko du aurrerantzean.

Lander Muñagorri Garmendia

Pribatutasunaren aroa amaitu da. Gaur egun, pertsonak gustura daude informazioa elkarrekin trukatzen, eta gainerakoekin harremanak izateko joera handiagoa daukate». Duela lau urte Mark Zuckenberg Facebook sare sozialaren sortzaileak esana da, eta, ordu hartan kritikak jaso zituen arren, inork gutxi jarri zituen zalantzan hitz horiek. Sarean gero eta pribatutasun txikiagoa dago, baina Europan Interneteko konpainia handiei muga bat jarri zaiela uste du Jorge Campanillasek, Interneten aditua den abokatu batek. «Mugarri handi bat jarri dela esan daiteke».

Hain zuzen ere, Europako Justizia Auzitegiak Googleren aurkako epaia kaleratu zuen atzo, eta Mario Costeja hiritarrari arrazoia eman zion. 2010ean hasi zuen auzibidea Espainiako Datuen Babeserako agentziak, eta bilatzaileari eskatu zion pertsona horri buruzko informazio zehatz bat indexatu edo bilatu ez zezan. Hain zuzen ere, Gizarte Segurantzarekin zituen zorren eraginez, haren etxebizitza enkantean atera zen 1998. urtean, eta horren iragarkia argitaratu zen La Vanguardia egunkarian. Ondoren, orri hori digitalizatu, eta bilatzaileak Costejaren izenarekin batera bilatzen zuen iragarki hori. Baina zor hori kitatuta dagoela arrazoitzen du berak, eta Googleri eskaera egin zion berriz ere informazio hori bilatu ez zezan. Baina sareko multinazionalaren arabera, eurek Interneten dagoena bilatu eta eskaini egiten du, eta horregatik dio iturriari eskatu beharko litzaiokeela informazio hori ezabatzea.

Kontuak kontu, Europako Justizia Epaitegiak Googleri esan dio informazioa bildu, indexatu eta prozesatzen duen heinean, bilatzailean agertzen den ororen arduraduna ere badela. Horregatik, Costejaren informazio hori gehiago ez bilatzeko agindu dio Googleri, eta hala izango da. Baina Googlek ez du ahaztuko Costeja bera, «graziarik ez baitzion egingo», Campanillasen arabera. Costeja bera da Interneten «ahazteko eskubidea» aldarrikatu eta lortu duen aitzindaria. Ahaztuko dute, baina ez erabat.

Epai aitzindaria, eta mugarria

Epaitegietan bide luzea izan du auziak, eta joan den udan Europako Justizia Epaitegiak argitaratu zituen ondorioetan jartzen zuenagatik, Googleri arrazoia emango ziotela aurreikus zitekeela dio Campanillasek. «Horregatik, ezustean hartu dut albistea. Edonola ere, Europako hiritar gisa, harro egon beharko genuke epai horregatik». Izan ere, erabaki honek jurisprudentzia ezarriko du, eta antzeko beste auziekin berdin jokatu beharko du bilatzaileak. Espainiako Datuen Babeserako agentziak, esaterako, Costejarenak bezalako 220 auzi dauzka Googlerekin, eta, horregatik, aldeko epai gehiago iritsiko direla aurreikus daiteke. Baina agentziak adierazi du auziak kasuz kasu aztertuko direla.

Lau urteko epe honetan bilatzaileak beste argudio bat ere erabili du. Alegia, ez duela Europako legedien arabera lan egiten. Egoitza nagusia Kalifornian dauka, Silicon Valleyn (AEB), eta ez Europan. Horregatik, hango legediaren arabera behar egiten duela esan izan du behin eta berriz. «Baina tokiko bertako legeetara egokitu beharko du hemen lan egiten duenean», Campanillasen arabera. Edonola ere, ez da oso baikorra, haren ustez, Googlek «zirrikituren bat» bilatuko duelako epaia betez orain arte egiten zuena aurrerantzean ere egiteko. «Algoritmoren bat sortuko du pribatutasuna bermatzeko, baina ez dut uste urrunago joango denik». Edonola ere, mugarria izango den ebazpena dela dio, eta mundu osoan pribatutasunaren fenomenoa zabaltzeko «akuilu» izatea nahiko luke.

Norbanakoen ardura

Googlek aurrerantzean ahazteko eskubidea bermatu beharko die Europako biztanleei, eta hori sareko pribatutasunaren bidean lehen urratsa dela dio Jabi Asurmendik, Bitarlaneko kide eta Interneteko adituak. Baina horrez gain, nabarmendu du erakunde publikoek eta norbanakoek ere jakitun izan behar dutela Internetez egiten duten erabileraz. «Googlek ardura eduki dezake, ados, baina administrazioak kontu gehiagorekin ibili beharko du argitaratzen duen informazioaren inguruan». Izan ere, gogorarazi du «inoiz baino eskuragarriagoak» direla orain arte buletin ofizialetan edo argitalpen publikoetan argitaratzen ziren datuak. Horregatik, «egiten den erabilera ere kontuan hartu beharko da».

Baina uste du «tentuz» egin beharrekoa dela norberak egiten duen erabilera ere. «Ustez garrantzi handirik ez duen informazioa plazaratzen dugu sare sozialen bidez, baina beste edonork gure aurka erabil dezake». Gainera, badio jakin beharko liratekeela sare sozialetako baldintzak zeintzuk diren ere, nahiz eta «ez dituzten hain argi adierazten». Baina ezinbestekotzat jotzen du jakitea egiten duten horietan jartzen den informazioarekin. Kasu horretan, sare sozialek ere ahazteko eskubidea bermatu beharko dutela ere aldarrikatu du Asurmendik, «ez baita sekula jakiten horietan idatzitako edozerekin zein erabilera egingo duten etorkizunean». Googleren kasua aitzindaria da horretan.



IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/05/09

IK4-IDEKOk kostu energetikoa neurtzeko gailua sortu du


Energia kostua neurtzeko gailua: I4-IDEKO teknologiako euskal zentroak energia kostua neurtzeko gailua sortu du. Makina-erremintaren Biurtekoan aurkeztuko du.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Edit or turn off Personal Recipe 735099

2014/05/06

Teknologiaren etorkizuna gaur eztabaidagai Sherpa Summit-en, Bilbon


Bilboko Sherpa Summit 2014. Appleko hainbat aholkulari ohi izango dira aurtengo edizioan. Halaber, 12.000 partehartzaileetatik gora espero dira.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099

2014/05/03

Gailu teknologiko berrienak, Bilboko Sherpa Summiten eztabaidagai


Bilboko Sherpa Summit 2014. Appleko hainbat aholkulari ohi izango dira aurtengo edizioan. Halaber, 12.000 partehartzaileetatik gora espero dira.

IFTTT

Put the internet to work for you.

via Personal Recipe 735099