2014/07/29

Aorta-aneurismentzako protesi sistema berritzaile bat egin dute EAEn

eVida: Nahiz eta, tratamendua dagoenean, ebakuntzan eta ondoren bizirik irauteko aukerak oso altuak diren, pareta baskularraren hausteak %85ean heriotza dakar.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/27

16.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Euskal Encounterren


Euskal Encounter 2014: 16.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute aurten Euskal Encounterren. Antolatzaileek balorazio ona egin dute eta pozik agertu dira.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/24

Pirata informatikoek Europako Banku Zentralari eraso diote


Eraso informatikoa: Pirata informatikoek Europako Banku Zentralaren (EBZ) webguneari eraso diote, eta hainbat erabiltzaileren informazioa ostu dute.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

6.000 pertsona gaurtik BECen, Euskal Encounter azokan


6.000 pertsonatik gorak hartuko dute parte BECen lau egunez izango den Euskal Encounterren, Europako informatika azokarik handienetakoa denaren 22. edizioan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

6.000 pertsona gaurtik BECen, Euskal Encounter azokan


6.000 pertsonatik gorak hartuko dute parte BECen lau egunez izango den Euskal Encounterren, Europako informatika azokarik handienetakoa denaren 22. edizioan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/23

Ikertzaile gazteak kalera atera dira Elhuyarren Zientzia Azokan

Bigarren Hezkuntzako 50 gazte-talde kalera atera dira, eta beren lanak erakutsi dituzte Bilboko Plaza Barrian jarri dituzten 50 postuetan. Parte hartu duen talde bakoitzak stand bana izan du bisitariei beren proiektuaren berri emateko.

DBH eta Batxillergoko ikastetxe hauetako gazteak izan dira Azokan: Hirukide (Tolosa), Cruces-Gurutzeta (Barakaldo), Amor Misericordioso (Sestao), La Anunciata (Donostia), Elorrio BHI, Arizmendi (Eskoriatza), Begoñazpi (Bilbo), Ibaizabal (Durango), Lauro ikastola (Loiu), Karmengo Ama (Zornotza), Axular Lizeoa (Donostia), Lauaxeta (Zornotza) eta Iturrama BHI (Iruñea). Horrez gain, Kataluniako Exporecerca azokan hautatutako talde batek ere hartu du parte: Hamelin Internacional.

Aurkeztutako lanen artean asko izan dira ingurumen- eta osasun-arloetako gaiak aukeratu eta garatu dituztenak. Herritarren eguneroko arazoei konponbideak aurkitzen saiatu dira gazteak beren ikerketekin. Kafe-hondakinekin perretxikoak etxean hazteko proiektu bat landu du talde batek; beste batek, euritik energia sortu eta mugikorra kargatzeko aterki bat diseinatu du; suteak atzemateko drone bat diseinatu duenik ere bada...

Nabarmendutako lanak

Azokan parte hartu duten gazte guztiek (150) jaso dituzte diplomak, Begoña Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren eta Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustatzeko zerbitzuko buruaren eskutik. Epaimahaiak, bestalde, lan batzuk nabarmendu ditu:

Azokan parte hartu duten talde guztien artean Lauro Ikastolako Beñat Isunza eta Gaizka Olabarria aukeratu ditu epaimahaiak, Euskal Herria Katalunian ordezka dezaten.

Apirilean Katalunian egingo den Exporecerca zientzia-azokan hartuko du parte talde horrek.

- Hirukideko Joseba Otxoak, Gorge Gomezek, Josu Leonisiok eta Iñigo Aranburuk aipamena jaso dute, 'Izar galaktikoak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4-n.

-Lauaxeta Ikastolako Nora Postigok, Alazne Bañalesek, Irati Celadak eta Ibone Apariciokk aipamena jaso dute 'Ikastolako fosilak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4-n.

- Begoñazpi Ikastolako Irantzu Rozasek, Aritz Garciak, Unai Orbeak eta Julen Rojok aipamena jaso dute 'Basoko suteak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4 Research Alliancen.

- Lauro Ikastolako Ander Agirianok, Asier Martinek, Asier Rementeriak eta Jon del Hoyok aipamena jaso dute 'Dronen bidezko baso-suteen detekzioa' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute IK4 Research Alliancen.

Ikerketa- eta hezkuntza-arloetako zenbait gizon-emakumek osatu dute epaimahaia: Txema Pitarke de la Torre, Leire Cancio Orueta eta Maria Gil Rodríguez, Elhuyarreko kideak hirurak; Luis Zaballos Ruiz, Jose Manuel López Irastorza, Joseba Alkorta Etxabe eta Carlos García Llorente, Hezkuntza Saileko aholkulariak; Joseba Laka Mugartza, Tecnaliako ICT Dibisioko Zuzendaria; Koldo Gondra Zubieta, Gaiker-IK4ko Material Arloko Koordinatzailea; Juan Ignacio Pérez Iglesias , Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedraren zuzendaria; Nestor Arana Arexolaleiba, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko doktorea, eta Arantxa Villanueva Larre, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorea.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/21

Adinekoei garraio publikoak erabiltzen laguntzeko app bat sortu dute


Tecnalia: Ibilbide bakoitzerako aukerarik onena zein den adierazten du aplikazioak informazioa argi eta erraz emanez.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/18

Ostegunean hasiko da Euskal Encounter, 4.000tik gora ordenagailurekin


6.000 pertsonatik gorak hartuko dute parte BECen lau egunez izango den Euskal Encounterren, Europako informatika azokarik handienetakoa denaren 22. edizioan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/17

Microsoftek ere 'ahaztua izateko eskubidea' bermatuko du Bing-en


Bing ahaztua izateko eskubidea: Bing, Microsoften Interneteko bilatzailea, 'ahaztua izateko eskubidea' bermatzen hasi da gaur, Googlek egiten duen bezalaxe.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Microsoftek ere 'ahaztua izateko eskubidea' bermatuko du Bing-en


Bing ahaztua izateko eskubidea: Bing, Microsoften Interneteko bilatzailea, 'ahaztua izateko eskubidea' bermatzen hasi da gaur, Google bezalaxe.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/08

Automobilgintzako Hiztegia aurkeztu dute gaur, sei enpresak elkarlanean sortu duten sektoreko hiztegi espezializatua

 

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua osatu dute, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera. Automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten kontsultatu daiteke oso-osorik. Gaur goizean aurkeztu dute proiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Center-en, hiztegian parte hartu duten enpresetako ordezkariek: Karmelo Uriarte, BATZeko hobekuntzako arduraduna; Gotzon Juaristi, Cikautxoko lehendakaria; Esteban Garitaonandia, Ekineko euskara-batzordeko koordinatzailea; Ketxus Amasorrain, Elayko ingeniaritzako arduraduna; Kepa Galparsoro, GKN Driveline Zumaiako prebentzio-arduraduna; Julen Madariaga, Maierreko lehendakaria eta, azkenik, Elhuyarretik, Leire Cancio zuzendari nagusia eta Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea.

Azken urteetan, globalizazioaren aroak bultzatuta, automobilgintzako enpresek nazioarteko merkatura egin dute saltoa, eta «nazioartean izan dugun eta izaten ari garen esperientziak erakusten digu lehiakorrak izateko ezinbestekoa dela hizkuntzak egoki kudeatzea eta terminologia espezializatua eta bateratua erabiltzea», adierazi du Karmelo Uriarte BATZeko ordezkariak. «Komunikazio eraginkorra izan nahi badugu laneko prozesuetan, bezero eta hornitzaileekiko harremanetan eta langileen arteko harremanetan, hizkuntza-hesiak gainditzea da lehen pausua. Eta hori lortzeko, hiztegi espezializatu hau egiteko beharra ikusi genuen», erantsi du Uriartek.

Elhuyarrek ibilbide oparoa du terminologiaren arloan, eta teknologia aurreratuak garatu ditu hiztegigintzarako Hizkuntza eta Teknologiako I+G unitatean. «Elhuyarren garatu ditugun teknologiak aplikatuta, automobilgintzako sektorean harremanak egiteko mundu osoan erabiltzen diren hizkuntzak (ingelesa, gaztelania, frantsesa, alemana eta txinera) harremanetan jartzea lortu dugu, baita euskararekin ere, terminologia fidagarri, landu eta eguneratu bat eskainiz», adierazi du Leire Canciok. «Elhuyarren aspaldi gaude ohartuta eleaniztasunaren garrantziaz; horregatik, ezinbestekoa da hizkuntzak kudeatzeko baliabideak eta tresnak sortzea, enpresa bakoitzaren beharren arabera», gehitu du Canciok.


Azkenik, Garbiñe Alkizak Automobilgintzako Hiztegia egiteko eman diren pausoen berri eman du: «Sei enpresok gure esku utzi dituzte haien eguneroko lanean erabiltzen duten dokumentazioa eta barne-hiztegiak. Dokumentazio horretatik abiatuz, terminoen erauzketa automatikoa egin dugu, eta, hala, sei enpresetako terminologia erlazionatzea lortu. Terminoak kontzeptuka antolatu ditugu, sei hizkuntzetako ordainak eman, eta kontzeptu bakoitza dagokion arloan sailkatu dugu». Bestalde, «lan honetarako, ezinbestekoa izan da Elhuyarreko terminologoen eta automobilgintza-adituen arteko etengabeko elkarlana. Haiei esker, 2.637 kontzeptuak arloka sailkatu ahal izan ditugu, eta hizkuntza guztietako ordainak jaso» azpimarratu du Alkizak.

Hiztegi hau proiektu handiago baten hasiera baino ez da, eta automobilgintzaren sektorerako erreferentzia bihurtzea nahi dute sustatzaileek. Horregatik, hiztegia abiapuntutzat hartuta, automobilgintzako enpresen erakusleiho eta informazio-iturri izango den webgune bat sortu nahi dute. Hori dela eta, deia luzatu diete automobilgintzako beste enpresei, hemendik aurrera elkarlanean jarduteko.

 

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/04

Automobilgintza Hiztegiaren aurkezpena, uztailaren 8an Zornotzako Automotive Intelligence Centre eraikinean

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua prestatu dute elkarlanean, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera. Automobilgintzako enpresak nazioartera begira daude, eta, merkatu horietan arrakasta izateko, ezinbestekotzat jotzen dute hizkuntzak egoki kudeatzea eta terminologia espezializatua eta bateratua erabiltzea. Hiztegi hau proiektu handiago baten hasiera baino ez da, eta automobilgintzaren sektorean erreferentzia izatea nahi dute sustatzaileek.

Honen guztiaren berri emateko, prentsaurreko bat antolatu dute uztailaren 8an Zornotzako Automotive Intelligence Centre-en (Boroa enpresa-parkea, P2-A4) goizeko 11:00etan. Prentsaurrekoan, parte hartuko dute proiektua garatu duten enpresetako ordezkariek:

- Karmelo Uriarte, BATZeko Hobekuntzako arduraduna
- Gotzon Juaristi, Cikautxoko lehendakaria
- Esteban Garitaonandia, Ekineko Euskara Batzordeko koordinatzailea
- Ketxus Amasorrain, Elayeko Ingeniaritzako arduraduna
- Kepa Galparsoro GKN Driveline Zumaiako Prebentzio Arduraduna,
- Julen Madariaga, Maierreko lehendakaria
- Leire Cancio, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia
- Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/07/01

Sakelakoa atzerrian erabiltzea merkeagoa da gaurtik aurrera


'Roaming'a: Sakelakoetan Internet atzerritik erabiltzea % 55 merkeagoa da 2014ko uztailaren 1etik aurrera. 'Roaming'a 2015eko abenduaren 15ean desagertuko da.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe