2014/07/04

Automobilgintza Hiztegiaren aurkezpena, uztailaren 8an Zornotzako Automotive Intelligence Centre eraikinean

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua prestatu dute elkarlanean, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera. Automobilgintzako enpresak nazioartera begira daude, eta, merkatu horietan arrakasta izateko, ezinbestekotzat jotzen dute hizkuntzak egoki kudeatzea eta terminologia espezializatua eta bateratua erabiltzea. Hiztegi hau proiektu handiago baten hasiera baino ez da, eta automobilgintzaren sektorean erreferentzia izatea nahi dute sustatzaileek.

Honen guztiaren berri emateko, prentsaurreko bat antolatu dute uztailaren 8an Zornotzako Automotive Intelligence Centre-en (Boroa enpresa-parkea, P2-A4) goizeko 11:00etan. Prentsaurrekoan, parte hartuko dute proiektua garatu duten enpresetako ordezkariek:

- Karmelo Uriarte, BATZeko Hobekuntzako arduraduna
- Gotzon Juaristi, Cikautxoko lehendakaria
- Esteban Garitaonandia, Ekineko Euskara Batzordeko koordinatzailea
- Ketxus Amasorrain, Elayeko Ingeniaritzako arduraduna
- Kepa Galparsoro GKN Driveline Zumaiako Prebentzio Arduraduna,
- Julen Madariaga, Maierreko lehendakaria
- Leire Cancio, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia
- Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

No hay comentarios:

Publicar un comentario