2014/07/23

Ikertzaile gazteak kalera atera dira Elhuyarren Zientzia Azokan

Bigarren Hezkuntzako 50 gazte-talde kalera atera dira, eta beren lanak erakutsi dituzte Bilboko Plaza Barrian jarri dituzten 50 postuetan. Parte hartu duen talde bakoitzak stand bana izan du bisitariei beren proiektuaren berri emateko.

DBH eta Batxillergoko ikastetxe hauetako gazteak izan dira Azokan: Hirukide (Tolosa), Cruces-Gurutzeta (Barakaldo), Amor Misericordioso (Sestao), La Anunciata (Donostia), Elorrio BHI, Arizmendi (Eskoriatza), Begoñazpi (Bilbo), Ibaizabal (Durango), Lauro ikastola (Loiu), Karmengo Ama (Zornotza), Axular Lizeoa (Donostia), Lauaxeta (Zornotza) eta Iturrama BHI (Iruñea). Horrez gain, Kataluniako Exporecerca azokan hautatutako talde batek ere hartu du parte: Hamelin Internacional.

Aurkeztutako lanen artean asko izan dira ingurumen- eta osasun-arloetako gaiak aukeratu eta garatu dituztenak. Herritarren eguneroko arazoei konponbideak aurkitzen saiatu dira gazteak beren ikerketekin. Kafe-hondakinekin perretxikoak etxean hazteko proiektu bat landu du talde batek; beste batek, euritik energia sortu eta mugikorra kargatzeko aterki bat diseinatu du; suteak atzemateko drone bat diseinatu duenik ere bada...

Nabarmendutako lanak

Azokan parte hartu duten gazte guztiek (150) jaso dituzte diplomak, Begoña Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren eta Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustatzeko zerbitzuko buruaren eskutik. Epaimahaiak, bestalde, lan batzuk nabarmendu ditu:

Azokan parte hartu duten talde guztien artean Lauro Ikastolako Beñat Isunza eta Gaizka Olabarria aukeratu ditu epaimahaiak, Euskal Herria Katalunian ordezka dezaten.

Apirilean Katalunian egingo den Exporecerca zientzia-azokan hartuko du parte talde horrek.

- Hirukideko Joseba Otxoak, Gorge Gomezek, Josu Leonisiok eta Iñigo Aranburuk aipamena jaso dute, 'Izar galaktikoak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4-n.

-Lauaxeta Ikastolako Nora Postigok, Alazne Bañalesek, Irati Celadak eta Ibone Apariciokk aipamena jaso dute 'Ikastolako fosilak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4-n.

- Begoñazpi Ikastolako Irantzu Rozasek, Aritz Garciak, Unai Orbeak eta Julen Rojok aipamena jaso dute 'Basoko suteak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4 Research Alliancen.

- Lauro Ikastolako Ander Agirianok, Asier Martinek, Asier Rementeriak eta Jon del Hoyok aipamena jaso dute 'Dronen bidezko baso-suteen detekzioa' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute IK4 Research Alliancen.

Ikerketa- eta hezkuntza-arloetako zenbait gizon-emakumek osatu dute epaimahaia: Txema Pitarke de la Torre, Leire Cancio Orueta eta Maria Gil Rodríguez, Elhuyarreko kideak hirurak; Luis Zaballos Ruiz, Jose Manuel López Irastorza, Joseba Alkorta Etxabe eta Carlos García Llorente, Hezkuntza Saileko aholkulariak; Joseba Laka Mugartza, Tecnaliako ICT Dibisioko Zuzendaria; Koldo Gondra Zubieta, Gaiker-IK4ko Material Arloko Koordinatzailea; Juan Ignacio Pérez Iglesias , Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedraren zuzendaria; Nestor Arana Arexolaleiba, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko doktorea, eta Arantxa Villanueva Larre, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorea.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

No hay comentarios:

Publicar un comentario