2014/11/27

2014ko Internet Euskadi Buber Sariak banatu dira


2014ko Internet Euskadi Buber Sariak banatu dira. Twitterreko Marketing arduradunak eta PuntuEus fundazioko zuzendariak ere parte hartu dute ekitaldian.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/25

Buber Sarietako epaimahaiak 27 proiektu finalistak hautatu ditu


Buber Sariak 2014: 12. edizioa azken txanpan sartu da, bederatzi kategoriak kontuan izanda, teknologia berrietako 27 proiektu hoberenak aukeratu ondoren.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Buber Sarietako epaimahaiak 27 proiektu finalistak hautatu ditu


Buber Sariak 2014: 12. edizioa azken txanpan sartu da, bederatzi kategoriak kontuan izanda, teknologia berrietako 27 proiektu hoberenak aukeratu ondoren.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Uber, Bilbon: 'Legeak garai berrietara egokitu beharra dago'


EEC14 Bilbon: Uber aplikazio ezagunaren presidenteordeak, Niall Wassek, hitzaldia eskaini du gaur Bilbon, EEC14 jardunaldi teknologikoaren baitan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Milaka webkamera pribatu, agerian Errusiako webgune batean

Errusiako webgune batek mundu osoko milaka webkameraren seinaleak eskaini ditu, Datuak Babesteko Erresuma Batuko Agentziak (ICO) ohartarazi duenez.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/20

Milaka webkamera pribatu, agerian Errusiako webgune batean

Errusiako webgune batek mundu osoko milaka webkameraren seinaleak eskaini ditu, Datuak Babesteko Erresuma Batuko Agentziak (ICO) ohartarazi duenez.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Uber, Bilbon: 'Legeak garai berrietara egokitu beharra dago'


EEC14 Bilbon: Uber aplikazio ezagunaren presidenteordeak, Niall Wassek, hitzaldia eskaini du gaur Bilbon, EEC14 jardunaldi teknologikoaren baitan.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/15

Philae zunda lozorroan sartu da, datu garrantzitsuak igorrita


Europako Espazio Agentziaren Philae zunda 'egoera inaktiboan' sartu da. Zundari bateria agortu zaio eta ez du nahikoa eguzki-argi bateria berriz ere betetzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/14

Whatsappeko 'check' bikoitz urdina nola kendu


Whatsappek amore eman du, eta norbaitek zure mezua irakurri duela adierazten duen check urdin bikoitz polemikoa kentzeko aukera ematen du dagoeneko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Eman botoa Buber sarien 100 hautagaien artean


Buber Sariak 2014. Hasi da buber sariak aukeratzeko botaketa fasea. Azaroak 18ra arte herritarrek botoa eman dezakete. Azaroaren 27an jakinariko dira irabazleak

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Posible al da bikaintasuna zientzian berdintasunik gabe?

Galdera honi erantzun nahian, mahai-ingurua antolatu zuten atzo Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak. Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) markoa aprobetxatuta, ikerketa arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós. Haien ikuspegi eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herrian zientzia-sisteman dagoen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek.

Mahai-inguruan esandakoak

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

'Rosetta' misioaren kometa, Bilbo bezain handia?


Rosetta misioaren kometa: Europako Espazio Agentzia Philae zundaren bidez aztertzen ari den 67/P Churyumov-Gerasimenko kometa Bilborekin alderatu dute.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/12

Youtube, 'Spotify'ren pareko zerbitzua kaleratzear


Youtube musika streaming: YouTube akordio batera iritsi da Merlinekin 'streaming'ez musika harpidetza zerbitzua eskaintzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Bizkaiko Aldundiak erabiliko duen softwarearen erdia librea izango da


LibreCon 2014 kongresua: Unai Rementeria diputatuaren esanetan, Bizkaiko Diputazioak erabiliko duen softwarearen erdia librea izango da sei hilabete barru.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Bizkaiko Diputazioak erabilitako softwareen erdia librea izango da


LibreCon kongresua: Unai Rementeariaren esanetan, Bizkaiko Diputazioak erabilitako softwareen erdia libre izango da, gutxi gorabehera, sei hilabeteko epean.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

'Rosetta': kometan lur hartzeko misioaren nondik norakoak


Rosseta Philae kometa: Rosettaren Philae moduluak lehenego aldiz lur hartuko du kometa batean, 67P/Churyumov-Gerasimenko izenekoan. Hemen argibideak.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

'Rosetta', lehenengo aldiz kometa batean lur hartzeko prest


Rosseta Phila kometa: Rosetta espazio-ontziko Philae zunda prest da dagoeneko gaur arratsaldean 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan lur hartzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/06

.eus eta Twitter, Buber sarietako protagonistak


Buber Sariak 2014: Alex Gibelalde, Twitteren Espainiako Marketing arduraduna eta Josu Waliño .eus Fundazioko zuzendariak hitz egingo dute sari-banaketa aurretik

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

WhatsAppen 'tick' urdin bikoitzak irakurritako mezuak markatuko ditu


Tick urdina: Gaurtik aurrera, WhatsApp aplikazioa eguneratzean, 'tick' urdin bikoitza erabilgarri izango da. 600 milioi pertsonak erabiltzen dute WhatsAppa.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/04

Abian da Buber sarietara aurkezteko epea


Buber sariak 2014. Azaroaren 3an ekingo zaio Buber sarienedizio berri bati eta 27an amaituko da Bilboko EiTBren egoitzan egingo den sari-banaketa ekitaldian.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

2014/11/03

Ikertzaile gazteak kalera atera dira Elhuyarren Zientzia Azokan

Bigarren Hezkuntzako 50 gazte-talde kalera atera dira, eta beren lanak erakutsi dituzte Bilboko Plaza Barrian jarri dituzten 50 postuetan. Parte hartu duen talde bakoitzak stand bana izan du bisitariei beren proiektuaren berri emateko.

DBH eta Batxillergoko ikastetxe hauetako gazteak izan dira Azokan: Hirukide (Tolosa), Cruces-Gurutzeta (Barakaldo), Amor Misericordioso (Sestao), La Anunciata (Donostia), Elorrio BHI, Arizmendi (Eskoriatza), Begoñazpi (Bilbo), Ibaizabal (Durango), Lauro ikastola (Loiu), Karmengo Ama (Zornotza), Axular Lizeoa (Donostia), Lauaxeta (Zornotza) eta Iturrama BHI (Iruñea). Horrez gain, Kataluniako Exporecerca azokan hautatutako talde batek ere hartu du parte: Hamelin Internacional.

Aurkeztutako lanen artean asko izan dira ingurumen- eta osasun-arloetako gaiak aukeratu eta garatu dituztenak. Herritarren eguneroko arazoei konponbideak aurkitzen saiatu dira gazteak beren ikerketekin. Kafe-hondakinekin perretxikoak etxean hazteko proiektu bat landu du talde batek; beste batek, euritik energia sortu eta mugikorra kargatzeko aterki bat diseinatu du; suteak atzemateko drone bat diseinatu duenik ere bada...

Nabarmendutako lanak

Azokan parte hartu duten gazte guztiek (150) jaso dituzte diplomak, Begoña Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren eta Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustatzeko zerbitzuko buruaren eskutik. Epaimahaiak, bestalde, lan batzuk nabarmendu ditu:

Azokan parte hartu duten talde guztien artean Lauro Ikastolako Beñat Isunza eta Gaizka Olabarria aukeratu ditu epaimahaiak, Euskal Herria Katalunian ordezka dezaten.

Apirilean Katalunian egingo den Exporecerca zientzia-azokan hartuko du parte talde horrek.

- Hirukideko Joseba Otxoak, Gorge Gomezek, Josu Leonisiok eta Iñigo Aranburuk aipamena jaso dute, 'Izar galaktikoak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4-n.

-Lauaxeta Ikastolako Nora Postigok, Alazne Bañalesek, Irati Celadak eta Ibone Apariciokk aipamena jaso dute 'Ikastolako fosilak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4-n.

- Begoñazpi Ikastolako Irantzu Rozasek, Aritz Garciak, Unai Orbeak eta Julen Rojok aipamena jaso dute 'Basoko suteak' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan edo IK4 Research Alliancen.

- Lauro Ikastolako Ander Agirianok, Asier Martinek, Asier Rementeriak eta Jon del Hoyok aipamena jaso dute 'Dronen bidezko baso-suteen detekzioa' lanagatik. Taldeko partaideek egonaldia egingo dute IK4 Research Alliancen.

Ikerketa- eta hezkuntza-arloetako zenbait gizon-emakumek osatu dute epaimahaia: Txema Pitarke de la Torre, Leire Cancio Orueta eta Maria Gil Rodríguez, Elhuyarreko kideak hirurak; Luis Zaballos Ruiz, Jose Manuel López Irastorza, Joseba Alkorta Etxabe eta Carlos García Llorente, Hezkuntza Saileko aholkulariak; Joseba Laka Mugartza, Tecnaliako ICT Dibisioko Zuzendaria; Koldo Gondra Zubieta, Gaiker-IK4ko Material Arloko Koordinatzailea; Juan Ignacio Pérez Iglesias , Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedraren zuzendaria; Nestor Arana Arexolaleiba, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko doktorea, eta Arantxa Villanueva Larre, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorea.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Elhuyar: “Hizkuntza-estrategia egokiak erabiltzea ezinbestekoa da nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta arrakasta izateko"

Nazioarteko merkatuetan jarduteko hizkuntza-estrategia egokiak duen garrantziaz oharturik, Elhuyarrek Hizkuna proiektua abiarazi zuen duela urtebete, ingurune eleaniztunetan lanean dabiltzan enpresei hizkuntza-estrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko helburuarekin, "ezinbestekoa baita hizkuntza-kudeaketa egokia nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta, beraz, arrakasta izateko". Gaiaren gaurkotasunak eraginda, egunotan Bizkaiko Parke Teknologikoan eta Nanteseko Unibertsitatean hitzaldia ematera gonbidatu zuten Elhuyar. Bestalde, Europako EPIC proiektua ere abiarazi da egunotan. Bi urte iraungo du egitasmoak, eta haren helburua da enpresei nazioarteko harremanetan komunikazioak hobetzeko azterketa egitea. Proiektu horretan, Elhuyar elkarlanean arituko da Polonia, Hungaria, Erresuma Batua, Italia eta Lituaniako herrialdeetako erakundeekin.

Gero eta enpresa gehiagok dihardute nazioarteko merkatuetan salmenten alorrean, hornitzaileekin edota enpresako langileekin harremanetan. Hortaz, nazioarteko harremanetan arrakasta izan nahi badugu, hizkuntzak egoki kudeatzea nahitaezko bihurtu da. Europako Batzordeak egin duen ikerketa baten arabera, "hizkuntza-kudeaketa egokia inplementatu duten enpresa txiki eta ertainek % 10-25 areagotu dituzte beren salmentak". Bestalde, eta Langune-Euskal Herriko Hizkuntzen Industrien Elkarteak egindako beste azterketa baten arabera, "Euskal ETEak negozio-aukerak galtzen ari dira eguneroko kudeaketan ez dituztelako barneratzen hizkuntza-konpetentziak". Hori horrela, eta nazioarteko prozesuetan murgiltzeko beharrari gagozkiola, enpresak gero eta gehiago ari dira jabetzen hizkuntza-kudeaketa egokiak duen garrantziaz, baldin eta lehiakorragoak eta eraginkorragoak izan nahi badute. Elhuyar duela 20 urte hasi zen enpresa eta erakundeetan euskara-planak ezartzen, baina euskal enpresak hartzen ari diren norabidea ikusita eta hizkuntza ugari kudeatu behar dituztela oharturik, euskara-planetatik hizkuntza-planetara jauzi egin du, eta Hizkuna proiektua jarri zuen martxan iaz: enpresa bakoitzaren errealitatea eta haren ingurune eleaniztuna aintzat hartuta, enpresei hizkuntza-aniztasuna egoki kudeatzen lagunduko dien proiektua, negozio-aukerak irekiz eta nazioarteko merkatuetan eraginkorrago bihurtuz.

Bizkaiko Parke Teknologikoan egin den "Eleaniztasuna nazioarteko salmentetan" gosari teknologikoan eta Nanteseko Unibertsitateak antolatu duen "Plurilinguisme(s) et entreprise: enjeux didactiques" jardunaldian gai honen inguruko hitzaldia eman du Elhuyarrek. Bi ekitaldi horietan, merkatu globaletan diharduten enpresek dituzten erronkez gain hizkuntza-kudeaketa egokia lortzeko gakoez jardun du. Adibide moduan, Tecnalia Korporazio Teknologikoan zortzi zentro teknologikok bat egin ondoren alor horretan egindako lana erakutsi du, eta hizkuntzak kudeatzeko enpresentzat diseinatu duen tresna teknologikoa ere aurkeztu du, "I+G tresnak funtsezkoak baitira hizkuntza-kudeaketan kostuak murrizteko eta enpresa barruan koherentzia mantentzeko hizkuntzaren erabileran".

Bestalde, Elhuyar Aholkularitzak, Europako beste erakunde batzuekin elkarlanean, EPIC (Enhancing and Promotin International business Comunicatoin) proiektua abiarazi du, nazioartean lan egin behar duten enpresei hizkuntzak hobeto kudeatzeko laguntza emateko. Hortaz, proiektuan, hizkuntza-gaitasunei eta komunikazio-arazoei buruzko auditoretza-programak jarriko dira martxan lau herrialdetako (Polonia, Lituania, Sizilia eta Euskal Herria) enpresa txiki eta ertainetan. Auditoretza horien bidez, ETEei nazioartean sor dakizkiekeen hizkuntza-hesiak identifikatu eta horiek ezabatu nahi dira. Proiektuan, auditoreak trebatuko dira, enpresa txiki eta ertain batzuetan auditoretzak egiteko; ondoren, materiala herrialde bakoitzera egokituko da. Elhuyar Aholkularitzak 20 urte baino gehiagoan euskara-planak kudeatzen metatu duen esperientzia baliagarria izango da proiektua garatzeko.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizioa eta Elhuyar Hiztegiak webgune berria aurkeztu dira gaur goizean Bilbon

Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco hiru hiztegien edizio berriak eta Elhuyar Hiztegiak webgunea aurkeztu ditu gaur goizean Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Nagusian. Leire Cancio Elhuyar Taldeko zuzendari nagusiarekin eta Antton Gurrutxaga hiztegien zuzendari teknikoarekin batera, Elhuyar Hiztegiaren zuzendarietako bat izan da ekitaldian: Xabier Kintana (Miren Azkaratek eta Xabier Mendigurenek ezin izan dute han egon).

Hiru hiztegi hauen edizio berriak argitaratu dira: Elhuyar Hiztegia (91.000 sarrera), Elhuyar Hiztegi Txikia (43.000 sarrera) eta Elhuyar Oinarrizko Hiztegia (36.700 sarrera). Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa da. 1. edizioa 1996an argitaratu zen, eta oraingoaren aurrekoa, 2006an. Edizio berri hauek azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen dituzte. Besteak beste, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren 2013ko bertsioaren arabera eguneratu dira, gaztelaniazko edukiak berariazko arretaz emendatu dira, espezialitate-arloetako bi hizkuntzetako lexikoa berritu da, hiztegiaren barne-koherentzia handitu da, eta beste hainbat hobekuntza eta zuzenketa ere egin dira.

Bestetik, Elhuyar Hiztegiak izeneko webgune berria ere erakutsi dute gaurko aurkezpenean. Webguneak, Elhuyar Hiztegiaren azken edizioa osorik kontsultatzeko aukera emateaz gain, Elhuyarren gainerako hiztegi elebidunak ere biltzen ditu: Elhuyar dictionary/hiztegia (eu-en/en-eu) eta Dictionnaire Elhuyar Hiztegia (eu-fr/fr-eu). Webgune berriak berrikuntza ugari dakartza berekin. Bilaketa-aukera berriak eskaintzen ditu, hala nola hitz bat zein sarreraren ordain edo itzulpentzat eman den, eta zein adibidetan erabili den. Sarrera baten ordainek esteka zuzena dute hiztegiaren beste atalean dagokien sarrerara joateko. Sarreraren ahoskera ere entzun daiteke. Interfazearen diseinua ere erabat berritu da. Azkenik, Antton Gurrutxagak esan du "webguneko hiztegiak aldi oro eguneratuta edukitzeko lana" egingo duela Elhuyarrek, eta "erabiltzaileek proposatutako hitzak ere landuko" direla.

"Hiztegigintzari eusteko apustua egin dugu Elhuyarren, eta 2012an 20 milioi hiztegi-kontsulta izan genituela ikusita, are gehiago", adierazi du Leire Canciok. Horregatik, hiztegigintzan bide berri bati urratzeari ekin dio Elhuyarrek, eta, doako hiztegi-kontsultaz gain, gune aurreratu bat ere eskaintzen du, Elhuyar Hiztegiaren edo Elhuyar Hiztegi Txikiaren edizio berria erosten dutenentzat.

Elhuyar Hiztegiak webgunearen gune aurreratua
Gune aurreratuak eduki eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkie aipatutako bi hiztegietako bat erosten dutenei. Horretarako, liburuak dakarren kodearen bidez erregistratu behar da gunean. Hauek dira eduki eta zerbitzu nagusiak: Android gailu mugikorretarako euskara-gaztelania/castellano-vasco hiztegia doan; Kindle irakurgailuetarako euskara-gaztelania hiztegia doan; hitzei buruzko ohar osagarriak; sarrera baten ordainen adibideak Elhuyarren Web-corpusen Atariko corpus elebidunean zuzenean ikusteko esteka; euskaraz idazteko laguntza-moduluez osatutako gramatika-atala; hizkuntza-kontsultak egiteko aukera; norberaren hitz gogokoen zerrenda osatzeko aukera, bilaketen historia… Aurrerantzean, zerbitzu eta eskaintza berriez osatuko da gune aurreratua, eta, oraingoz aipatutako bi hiztegietako bat erosten dutenentzat bakarrik bada ere, etorkizunean harpidetza ere eskaintzeko asmoa dago.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe