2014/11/03

Elhuyar efektura gehitzeko azken egunak, amaitzear dago CAF-Elhuyar sarietan izena emateko aukera

Amaitzear dago CAF-Elhuyar Sarien 2013ko edizioko lanak aurkezteko epea. Izan ere, urtarrilaren 31 arte dago zabalik epea, eta, beraz, ikertzaile, dibulgatzaile, kazetari eta sortzaileak animatu nahi ditugu azken egun hauek baliatu eta izena ematera. Gogoratu, mailto: cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbide elektronikora bidal ditzakezue lanak; edo, bestela, posta arruntez, Elhuyar Taldearen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil.

Elhuyar efektua = Sormena. Elkarlana. Dibulgazioa. Diziplinartekotasuna.
Elementu horiek osatzen dute Elhuyar anaiengandik jaso dugun ondare nagusia. Eta, aurten, Fausto eta Juan Jose Elhuyarrek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu zutenetik 230 urte betetzen direnean, uste dugu balio horiek nabarmentzea dela egin diezaiekegun omenaldirik onena. Alegia, Elhuyar efektua sortzea gizartean; edo, bestela esanda, sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna sustatzea. Horregatik, Elhuyar efektua izango du ardatz CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizio honek.

Beraz, Elhuyar anaien efektupean, honako kategoria hauetarako deia egingo dugu CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioan:

Dibulgazio-artikulu originalak:
- Dibulgazio-artikulu orokorrak: 2.000 €
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak: 2.000 €

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak: 2.000 €

Zientzia gizartean sorkuntza-beka: 5.000 €

Azken beka hori aurreko edizioan eman genuen lehen aldiz. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak. Berriro ere hitzetik hortzera diziplinartekotasuna, sormena, elkarlana eta dibulgazioa.

Edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko dira sariketara: ikus-entzunezkoak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu duten ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak...

Eremu zientifiko-teknologikoa zentzu zabalean interpretatuko du autoreak edo autore-taldeak: kontzeptu zientifikoak, ikerketa, garapen teknologikoak, gertaera historikoak, etorkizunaren irudikapenak, erronkak, aurreiritziak, kezka sozialak, zalantza etikoak... izan litezke proiektuaren ardatz.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

No hay comentarios:

Publicar un comentario