2014/11/03

Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizioa eta Elhuyar Hiztegiak webgune berriaren aurkezpena

Elhuyarrek argitaratu berri dituen euskara-gaztelania/castellano-vasco hiru hiztegien edizio berriaren eta Elhuyar Hiztegiak webgune berriaren aurkezpena egingo dugu urriaren 10ean (osteguna), goizeko 11:30ean Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Nagusian.

Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa da oraingo hau. Lehen edizioa 1996an argitaratu zen, eta aurkezten dugun honen aurrekoa, 2006an. Hala, bada, Elhuyar Hiztegia, Elhuyar Hiztegi Txikia eta Elhuyar Oinarrizko Hiztegia lanen edizio berri hauek azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen dituzte. Bestetik, eta hiztegigintza-arloan bide berri bati ekin nahian, Elhuyarren hiztegi elebidun guztiak jasotzen dituen Elhuyar Hiztegiak webgunea jarri dugu sarean. Webgune horretan, Elhuyar hiztegietan doako kontsulta egiteaz gain, zerbitzu berriak aurkituko dituzte erabiltzaileek.

Aurkezpenean, Leire Cancio Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Antton Gurrutxaga Elhuyar Hiztegiaren zuzendari teknikoak parte hartuko dute.

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

No hay comentarios:

Publicar un comentario