2014/11/03

Larunbatean hasiko da ‘Teknopolis’ telebista-saioaren XVI. denboraldia

Teknopolis zientzia- eta teknologia-saioaren aurkezpena asteazken honetan izan da UPV/EHUren Bilboko paraninfoan, eta larunbatean hasiko da programaren emisioa. Denboraldi honetan, 15 urte beteko ditu saioak.

Aurkezpenean parte hartu dute Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketa Errektoreordeak, Pello Sarasola ETBko zuzendariak, Leire Cancio Elhuyarreko zuzendariak eta Miren Bego Urrutia Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendariak. Oihana Jauregi Teknopolis saioaren aurkezleak gidatu du ekitaldia.

Ekitaldian ezagutu dira XVI. denboraldiko berritasunak eta teknologiak, zeinek garrantzia berezia izango baitute ikasturte honetan, hala edukietan nola grabazio-tekniketan. 'Sarean' izeneko tarte berri bat izango da, zientziaz eta teknologiaz jarduten duten blogarien laguntzarekin.

Drone bat erabiliz, airetik grabatuz, Euskal Herriko geografia aztertuko da; paisaiarengatik, ingurumen-balioengatik, geologiarengatik, biodibertsitatearengatik...esanguratsuak diren lekuak erakutsiko dira, ikuspegi ezberdin eta ikusgarri batetik.

Nazioartera begira ere jarriko da aurten Teknopolis. Izan ere, i2basque Sare Akademikoarekin lortutako akordioari esker, bereizmen handiko bideokonferentzien bidez, mundu osoko unibertsitateekin jarriko dira harremanetan, mundu osoko zientzialariengana iritsi eta punta-puntako ikertzaileak elkarrizketatzeko

Horrez gain, arreta berezia jarriko du saioak Lanbide Heziketan aurtengo ekitaldian. Tknika zentroarekin lortutako hitzarmenari esker, Lanbide Heziketari buruzko 10 bideoko serie bat emango da.

Denboraldi honetan 15 urte beteko ditu saioak, 2014eko otsailaren 20an, hain zuzen ere. Denboraldi osoan gogoan izango dute ospakizun hori, eta '15 urte' izeneko atalean, urte hauetan landutako zenbait gai berreskuratuko dira egungo ikuspegitik.

Lan-taldeari dagokionez, Beñardo Kortabarriak jarraituko du zuzendari, eta Oihana Jauregik, aurkezle. Erredakzio-taldea osatuko dute Nagore Rementeria, Iñaki Leturia, Bego Zubia eta Guillermo Roak.

Babesle hauek izango ditu saioak edizio honetan: Mondragon Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea; Tknika; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapena eta Lehiakortasun saila.

Teknopolis ETBn emango da astero urriaren 12tik aurrera. ETB-1en, larunbatetan emango da, 11:30ean, eta astelehenetan 10:00etan eta asteartetan 00:15ean errepikatuko da. ETB-2n igandeetan emango da, 10:00etan, eta astelehenetan 01:00etan eta asteazkenetan 10:30ean errepikatuko da. Sarean ere ikusi ahal izango da, EITBren Nahieran gunean eta http://ift.tt/1tzqw3a;helbidean.

Aurkezpen bideoa 

IFTTT

Put the internet to work for you.

Turn off or edit this Recipe

No hay comentarios:

Publicar un comentario