Teknologia Berriak Euskaraz
‘Google Bonba’ baten biktima izan da Sarkozy
ira 6th
Erabiltzaileek “trou du cul” (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek Frantziako presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari adarra jo diote Google bilatzailean joan den asteburuan. Erabiltzaileek “trou du cul” (ipurtzuloa) bilaketa egitean, Googlek presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat. Fenomeno horri “Google Bonba” deitzen diote teknologia adituek.
Erabiltzaileek hitz jakin batzuk Googlen bilatzen dituztenean, bilatzaileak webgune batzuk lehen postuetan jartzeari deitzen zaio “Google bonba” fenomenoa.
Googlek adierazi du hainbat webmasterrek (Interneteko zerbitzariak) “ipurtzulo” hitza erabili zutela Nicolas Sarkozy agintariaren Facebookeko kontu ofizialarekin estekatzeko eta, horrela, “eskaera horrekin lotutako emaitzak igotzeko”.
Hala ere, lehen ere Sarkozy horrelako iseka baten biktima izan More >
Bar Refaeli modeloaren Twitterreko kontua itxi dute
ira 6th
Leonardo DiCaprioren bikotekideak lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du.
Bar Refaeli gaur egungo modelorik ezagunenetako bat da bere gorputzari eta nortasunari esker. Leonardo DiCaprioren bikotekideak bere lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du Twitterren. Refaeliren zintzotasuna ez da egokia izan modeloaren agentziaren ustez, eta sare sozialeko kontua ixtea erabaki du.
“Asko goibeltzen nau hamabost urteko neska argal horiek agentzian eserita, dardarka eta gose ikusteak. Noiz amaituko da egoera hau?”, idatzi zuen Refaelik Twitterren duela egun gutxi.
Hollywood Life aldizkariari deigarria iruditu zaio langile horietako batzuek duten “gehiegizko argaltasuna” modelo batek kritikatzea, eta berehala eman du Refaeliren hitzen berri. Ziur asko, Refaelik hitz horiek idatzi zituenean ez More >
Frantziako ministro baten ezkontza boikotatzen saiatu dira, Facebooken
ira 6th
Erabiltzaileek Gobernuak inmigrazio arloan hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko ministroaren ezkontza oztopatu nahi izan dute eta agintariak zeremoniaren data aldatu behar izan du.
Eric Besson 52 urteko Frantziako Inmigrazioa ministroaren eta Yasmine Tordjman 24 urteko arte ikaslearen ezkontzak 940 gonbidatu gehiago izango ditu. Facebookeko erabiltzaileek ekitaldira joateko asmoa zutela konfirmatu zuten atzo; izan ere, Frantziako Gobernuak inmigrazio alorrean hartutako azken erabakiengatik protesta egin nahi dute.
Azken aldian, Frantziako Gobernuak kritika gogorrak jaso ditu milaka errumaniar jatorriko ijito herrialdetik botatzeagatik eta etorkinei polizia erasotzeagatik herritartasun frantziarra kentzeagatik. Ministroak, Eric Besson sozialista ohiak, herrialdeko inmigrazio politika gogortzeagatik eragin ditu kritikak.
Igande arratsalderako, Facebookeko 940 erabiltzailek More >
Demi Mooren exhibizionismoa, Twitterren
ira 2nd
Lan-tresna eta bozgorailu ezezik, jolas-leku ere bihurtu du aktoreak. Ipurdia, eroritako hortzaren hutsunea eta senarrarekin betaurreko “moderno” batzuk jantzita ikusi dugu. Orain, bikinian agertu da.
Twitter sare soziala lan-tresna bihurtu da eta artista askok bozgorailu gisa erabiltzen dute egun. Baina zenbaitentzat exhibizionismorako tresna azker, merke eta aproposa bilakatu da erabileraren erabileraz. Demi Moore aktorea eta haren senar Ashton Kutcher Twitterren erabiltzaile sutsuak dira eta askotan argitaratzen dituzte bertan euren eguneroko bizitzako argazkiak.
Oraingoan, bikinian ikusi dugu Ghost filmeko protagonista eta, 47 urte izanagatik ere, erakusteko moduko gorputza daukala argi utzi du. Los Angelesen daukaten luxuzko etxeko komuneko ispiluari atera dioargazkia iPhone telefonoarekin. More >
Ping, Appleren iTuneseko sare sozial berria
ira 2nd
Appleren tresna berriak MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Horrela, iTunesek dituen 160 milioi kideek musika komunitaterik handiena bilakatuko dute Ping.
Applek sare sozial berria aurkeztu du. Ping musikari buruzko sare soziala da eta iTunes Appleren sareko dendaren hamargarren edizioaren berrikuntza nagusia da.
“Pingek ez du Facebookekin zerikusirik”, Steve Jobs Appleko presidentearen ustez. Appleren sare sozial berriak erabiltzaileari lagunekin musika zerrendak, abestiak eta iritziak partekatzeko aukera eskaintzen dio. Horrez gain, Pingekin pribatutasuna “oso erraz” ireki eta itxi daiteke.
Hortaz, “artista berriak ezagutzeko eta jarraitzeko, horien abesti berriak erosteko, eta gustuko duten, deskargatzen edo partekatzen duten musika zein den jakiteko tresna berria da Ping”.
Artista ezagunen babesarekin
Googlek ‘garrantziaren arabera’ sailkatuko ditu Gmaileko mezuak
abu 31st
“Priority mails” aplikazioa gaurtik aurrera egongo da erabilgarri eta, teknologia adituen ustez, denbora aurrezteko aukera emango dio erabiltzaileari.
Gmail posta zerbitzuaren erabiltzaileek denbora aurreztuko dute gaurtik aurrera korreoa begiratzeko orduan, Googlek “garrantziaren arabera” sailkatuko baititu mezuak, aplikazio berri bati esker.
“Priority mails” izeneko aplikazio honek automatikoki sailkatuko du posta elektronikoa. Modu horretan, erabiltzailearentzat garrantzitsuenak diren mezuak sarrerako ontziaren goialdean azalduko dira.
Hori lortzeko, Gmailek jatorriaren arabera banatuko ditu mezuak. Hau da, erabiltzaileak gehien erantzuten dituen mezuen igorleak lehen tokietan kokatuko ditu eta normalean ezabatuak izaten diren mezuak, berriz, azkenerako utziko ditu. Dena den, erabiltzaileak sailkapen irizpideak aldatzeko aukera izango du.
“Priority mail” aplikazioa More >
Telefonicak tarifa finkoari buruzko eztabaida ireki du berriro
abu 31st
Operadoreak erabiltzaile bakoitzaren araberako “tarifa malguak eta segmentatuak” proposatzen ditu.
Julio Linares Telefonicako kontseilari delegatuak, operadoreek, Interneten izan den datu-trafikoaren gorakadara moldatzeko, diru-sarrera berriak bilatu beharraren inguruko eztabaida piztu du berriro. Erabiltzaile bakoitzak benetan kontsumitzen duenaren arabera ordaintzea da proposamenetako bat, hau da, tarifak zerbitzu edo erabiltzaile motaren arabera bereiztea proposatu du UIMP Unibertsitatean (Santander) telekomunikazioei buruz antolatutako foro batean.
Konpainien arabera, datu-trafikoaren gorakadak gastuak eta inbertsioak eragiten ditu, baina diru-sarrerek, berriz, ez dute gora egiten. “Gastuek diru-sarrerak gainditzen badituzte,negozio eredu honek porrot egingo du. Baina inork ez du hori gertatzerik nahi”, esan zuen Linaresek. Horrez gain, trafikoa eragiten duten tarifa finkoak More >
Youtubek aurreordainketa pelikula zerbitzua eskaini lezake
abu 30th
Urte bukaeran, Zerbitzu berria Ameriketako Estatu Batuetan kaleratuko lukete hasiera batean eta, ondoren, beste herrialde batzuetara zabalduko litzateke.
Googleren YouTube portala Hollywoodeko estudio batzuekin negozioa berri bat sortzeko hitz egiten ari da. Ekimen berri hori urte bukaeran aurreordainketa pelikula zerbitzu bat martxan jartzea izango litzateke. Horren berri eman du Financial Times egunkariak.
Negoziazio horiek ezagutzen dituzten pertsonak aipatu ditu egunkariak eta horien arabera hasiera batean zerbitzua Ameriketako Estatu Batuetan kaleratuko litzateke eta, ondoren, beste herrialde batzuetara zabalduko lukete.
Zerbitzu berri horri esker, erabiltzaileek 5 dolarren truke YouTuben estreinaldiak ikusteko aukera izango lukete. Pelikulak DVDan estreinatzen dituztenetik eta Appleren iTunesen eta Amazonen dendetan salgai jarriko luketen More >