Teknologia Berriak Euskaraz
BagaBiga.com
Urte Berri On… eta Zorionak!
Abe 31
Gaur gauean urte honi bukaera ematean BagaBiga.com-ek bere lehen urtebetetzea egingo du. Urte honetan egia esan denbora ateratzeko aukera txikia izan dut eta gehienbat webgunearen parte teknikoari eskeini diot tarterik haundiena. Hurrengo urtera begira nire asmoa behinik behin gehiagotan idaztea da nahiz eta bigarren seme-alaba edukitzeak horretan eragina izango duelakoan egon. Hala ere eskerrak eman nahi dizkiot web orritik pasatu den jendeari, oraindik ez dut uste fideltasun haundirik dagoenik baino edukiak sartzeari ekitearekin batera horrela izatea espero dut.
Besterik ez, orain San Silbestrea korritzera noa, eta ea urtea ondo bukatzen dugun. Berdina opa dizuet guztioi. Ea hurrengo urtean gehiagotan irakurtzen garen,
Urte More >
Azal Berria Baga Biga-n
Abe 23
Azal berria igo dut oraintxe BagaBiga-ra. Ez da izugarrizko aldaketa baino behinik behin laburpen gisara erabiltzeko modukoa bai.
Gainera azkenaldian ikusi ahal izan denez behintzat goiko menura atera ditut bai Albiste eta bai bideo atalak ere, modu horretara informazioa hobeto sailkatu ahal izango dudala uste dut behinik behin.
Orain idaztea bakarrik gelditzen zait, azkenaldian nahiko utzita bait dut lan hori aldaketa guztiak direla medio,
Laister arte!
BagaBiga Twitter-en
ira 22
BagaBigak badu dagoeneko twitter-eko sarrerak sortzeko gaitasuna. Twitter-tools pluginaren bitartez egin dut integrazioa. Betiko prozedura jarraituz, plugina igo eta gaitzea izan da lehengo pausoa. Ondoren konfigurazio lan batzuk egin behar izan ditut. Horien artean estekak mozteko Bit.ly zerbitzuan erregistratu nahiz.
Modu honetara, wordpress bertatik tweet-ak edo sarrera motxak sartzeko aukera dut, baita, Twitter-en sartutako sarrerak post bezela azaltzeko aukera ere. Modu honetara bi komunikazio bideak lotu ahal izan ditut. Aurkezpena dut orain lantzeko, non eta nola azaldu, bai toki batetan nahi bestean azaltzen diren sarrerak.
Honen ondoren lehenego tweet-a sartuko dut frogak egiteko.
Baga Biga
urt 1
Lehenengo Sarrera,
2009-ko urtarrilaren 1 den honetan hasten gara blog honekin. Bertan Internet, informatika eta abarrei buruz idazteko asmoa dugu baino denborak esango du noruntz jotzen dugun azkenean. Gure ustetan euskerak mundu horretan duen hutsunea, piska bat baldin bada ere, bete nahi dugu. Ikusiko dugu betetzen dugun ala ez.
Laister arte,