Teknologia Berriak Euskaraz
Googleri eraso zioten “hacker”ak zigortuko ditu Pekinek
mar 7
Miao Wei Txinako ministro ordeak ziurtatu duenez, erasoen errudunek zigorra jasoko dute, pasadan urtarrilean Googlek Gobernu txinatarraren inposaketei kasurik egingo ez diela adierazi ondoren.
Google eguzki-plaken munduan barneratu da
mar 6
Interneteko erraldoiak energia elektrikoa sortzen duen ispilu baten prototipoa garatu du. Honi esker, planta elektrikoen eraikuntzaren kostua erdira murriztu daiteke.
Txina eta Google iritsiko al dira adostasun batetara?
mar 5
Google Baidu bertoko bilatzailearen atzetik bigarren erabiliena da Txinan. Enpresak joan den urtarrilean Txinako merkatutik aterako zela adierazi zuen, izan ere, Pekineko politikekin ados ez zegoela eta identifikatu gabeko erasoak jasan zituztela adierazi zuten.
Youtubek azpitituluak jarriko ditu bideoetan
mar 5
Oraingoz, zerbitzua ingelesez bakarrik eskaintzen dute. Ikusi bideoa.
Googlek Picnik argazkiak sarean editatzeko erreminta erosi du
mar 2
Interneteko bilatzailearen beste erosketa estrategiko bat da, izan ere, irudiak editatzeko beste software batzuen lehiakide bihurtu nahi omen du Picnik.
Valentziako Artzapezpikutzak bideoen kanala estreinatu du Youtuben
ots 25
Valentziako fededunek Elizaren azken albisteen berri izango dute Youtube bidez. Bere Artzapezpikutzak 100 bideo inguru igo ditu eta “jada 20.000 aldiz ikuskatu dituzte”.
Google Italiako hiru goi-kargudun zigortu dituzte bideo batengatik
ots 24
Down sindromea duen gazte bati gelakideek ematen zizkioten tratu txarrak agertzen ziren bideo bat zabaldu zuten 2006an eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete horregatik.
Bruselak Google bere nagusitasun egoeraz baliatzen den aztertuko du
ots 24
AEBetako enpresa erraldoiaren kontra jarri dituzten hiru salaketa aztertzen ari da EB, baina gezurtatu egin du “oraingoz” ikerketa formal bat abiatu duela.