Teknologia Berriak Euskaraz
Internet
Koldo Saratxagak Interneten jarri du bere azken liburua
mai 4th
Loslibrosdek2k.com webgunean, erabiltzaileak Saratxagaren liburua deskargatu dezake eta berak erabakiko du zein den lanarengatik ordaindu nahi duen kopurua.
«Internetek kristoren kaltea egiten dio musikaren sormenari»
mai 2nd
Urte asko oholtza gainean aritu gabe. Urte asko zuzenekoen adrenalina sentitu gabe. Amparo Sanchezen proposamena onartu eta biran da berriro ere, gitarra lagun duela. Musika sortzeari heldu nahi lioke berriro. Kaki Arkarazo.
Interneteko bilatzaileak, etengabeko eboluzioa
api 30th
Internet da gizadiak inoiz eskura izan duen ezagutza-bankurik handiena. Nahi dugun informazioa han aurkitzeko, beharrezkoak ditugu bilatzaileak, hala nola Google, Yahoo edo Bing. Hasieran hitzen …
“Nabigazio Akta”, Interneten erosterakoan ziur sentitzeko agiria
api 30th
Interneten erostea geroz eta gehiago hedatzen ari den ohitura bat da, baina webgune batean datu pertsonalak eta bankukoak uztea ez da oraindik guztiz fidagarria erabiltzaile batzuentzat. ColorIURIS enpresak eta Zaragozako Unibertsitateak Nabigazio Akta izeneko sistema berri bat garatu dute. Zerbitzu horrek erabiltzaileak bere ordenagailuan egiten duen jardueraren erregistro bat egiten du; prozesu lokalen eta Internetekoen erregistroa, hain zuzen ere. Zerbitzu berria aste honetan bertan aurkeztuko dute.
Tuentiren sortzaileak emango dio amaiera aurtengo Nonick topaketari
api 29th
Bilbon egingo dute, maiatzak 14 eta 15ean, aurtengo edizioa. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta networking-saioak prestatu dituzte.