Teknologia Berriak Euskaraz
Microsoft
Google-i aurre egiteko aliantza Microsoft eta Murdoch enpresen artean
Aza 24th
Google-i aurre egiteko helburuarekin Microsoft enpresa Rupert Murdoch buru duen News Corporation komunikabide taldearekin hitz egiten ari da. Negoziazio horiek ezagutzen dituzten iturrien arabera, Bill Gatesek sortutako enpresa Murdoch taldeko egunkariek euren albisteetako orrialdeak Googletik atera ditzaten eta Microsoften “Bing” bilatzailean gelditu daitezen ordaintzeko prest dago.
LEHIA: Microsoft eta Murdoch, Google-i aurre egiteko aliantza prestatzen
Aza 23rd
Bill Gatesek sortutako enpresa Murdoch taldeko egunkariek haien albisteetako orriak Googletik atera ditzaten ordaintzeko prest dago.
Ikasleen ordenagailuak, software askea eta Patxi Lopez
abu 20th
Patxi Lopez lehendakaria twitter-elkarrizketaren une batean
Oporretan guztiz deskonektatuta egon ondoren, astelehenean lanera itzuli eta hara non aurkitzen naizen Patxi Lopezen twitter-elkarrizketarekin. “A ze modernoa lehendakari berria!”, pentsatu dut. Berehala konturatu naiz, iruzkin gehienak ez zirela twitter-elkarrizketa egin izanaz, nahiz eta horri buruzko kritikak ere izan diren, itxurakeria hutsa izan dela salatuz. Nik bi behintzat irakurri ditut, Iñigo Urkullurena bata eta Jose Antonio del Moralena bestea (Mikel Iturriaren artikulu batetik abiatuta). Baina lehen esan bezala, sarean irakurri ditudan iruzkin gehienak Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosiko dituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruzkoak izan dira.
(Honako lerroak ni bezala deskonektatuta egon direnentzat, More >
Internet Explorer 8 argitaratu dute
mar 19th
Internet Explorer 8 gaur 18:00-tan atera da, instalatzeko  http://www.microsoft.com/windows/internet-explorer/default.aspx orrira  joan eta deskargatu besterik ez duzu.