Teknologia Berriak Euskaraz
SEO
‘Nofollow’ edo Internet irensteko modua
abu 28th
Unibertsoan zulo beltzak omen daude, proba zientifikoekin ere sortu omen litezke zulo beltzak… Norbaitek edo zerbaitek irentsiko ote gaituen beldur gara –beno ez guztiok, ezjakintasunagatik edo, ni ez nago oso kezkatua horrekin, nire hankako behatz lodiak galtzerdiei egin ohi dizkienekin ez bada behintzat–. (gehiago…)
Zer dio Internetek nitaz?
eka 19th
Norbaiti edo zerbaiti buruz gehiago jakiteko Internet erabiltzen dugu; beraz kontuz! geure sekretu eta besteek ezagutzea nahi ez dugun xehetasun askoren bozgorailu eta artxibo historiko ere bilaka daiteke eta. Denok irakurri edo entzun dugu kasuren bat: Facebook-en parrandako argazkiak izateagatik kontratatu ez zutenarena, produktu bati buruzko iritzi txarrak irakurtzeagatik konpetentziara joan direnena…
Facebook-eko edukiak guk jarri baditugu, ezabatu ditzakegu, baina zer gertatzen da eduki horiek beste edozein webgunetan baldin badaude? Demagun enpresa bateko kudeatzaile edo marketin arduraduna garela, gure enpresaren izena Googlen sartu eta lehen orrialdeko emaitza gehienak bezeroen kexak eta egunkarietan agertutako “propaganda txarra” direla. Hori ikustea ez da xamurra More >
rel=canonical eduki errepikatuak ekiditeko tresna berria
ots 16th
Adseok orrian azaltzen denari jarraiki, eduki errepikatua ekiditeko, bilatzaile garrantzitsuenak azaldutako azkenengo tresna aurkitu dezakegu.  <head /> etiketa barnean idatzi beharko litzatekeen <link /> etiketarekin erabili beharreko “rel”  ezaugarria erabiltzean dago gakoa. Etiketaren formatua horrelako zerbait izan beharlo luke:
<link rel="canonical"Â
href="http://www.adibide.com/adibideak.php?elementua=lehenengo-sarrera" />
Etiketa hau errepikatzen den edukiaren orrian ezarri beharko litzateke eta href  ezaugarrian jatorrizko edukiaren orrira bidaliko gintuen esteka inpini beharko genuke. Wordpress-ek, CMS gehineak bezala eduki berdinera iristeko aukera desberninak eskeintzen ditu. Arazoa dator, bilatzaile nagusiak eduki hau errepikatutzat hartzen dutela, web orria sailkapenean jeitsiz.
http://zureweborria.com/blog/
http://www.zureweborria.com/blog/
http://zureweborria.com/blog/index.php
http://www. zureweborria.com/blog/?paged=1
http://zureweborria.com/blog/?paged=1
....
SEO-aren erabiltzaileak aspalditik konpondu nahi zuten arazo bat konpontzen duen tresna da, zenbait, piska bat harago More >
All in One SEO Plugin-a
urt 3rd
All in One SEO Plugin-a geitu dugu gure wordpress-eko administratzailearen bitartez, helburua, title, meta eta keywords-en kudeaketa automatizatzea eta bestaldetik, errepikatuta azaldu daitezkeen meta horiek ez azaltzea.
Bere lana ondo egiten duela dirudi, orain horrek zerbaitetarako balio ote duen denborak esango du.
Intalazio aldetk ez du zailtasun haundirik, beti bezala plugins izeneko karpetara igo eta atal berean gaitu.
konfigurazio lanak Ezarpenetako menuan ageri den All in One SEO atalean egin daiteke. Bertan title, meta eta keywords-ak kudeatu eta beraien formatoa geure gustura ipini ahal izango dugu besteak beste.
Webmaster tools eta Sitemap
urt 2nd
Blog honen eraikuntzarekin jarraitzen Google-k eskaintzen dituen zenbait zerbitzu hartu ditugu kontutan. Horien artean Google Analytics (http://analytics.google.com/), Google-ek dohainik eskeinitako estatistika zerbitzua, (hurrengo batetan hitz egingo dut zerbitzu eder honetaz) baina batez ere Google Webmaster tools (http://www.google.com/webmasters/), alde batetik web orrien akatsak azaltzen dizkigun aplikazioa eta betetik Google-en robotarekin (GoogleBot) “komunikatzeko” trena paregabea.
Lehendabizi zure tokia zeurea dela ziurtatu behar duzu, horretarako bi aukera:
- Beraiek emandako kodea zure orri nagusian geitzea
- Beraiek esandako izenarekin fitxategi bat sortzea
Bi aukera horietako baldintzetako bat bete ondoren, aplikazioari konfirmazioa eskatuko diogu. Google-ek egin beharrekoak egin eta gure web orria aztertzeko prest izango dugu.
Webmaster tools hauetan izenburu ezak, More >