Teknologia Berriak Euskaraz
Argia, Eli Pombo
This user hasn't shared any biographical information
Posts by Argia, Eli Pombo
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua ehuneko 30-35 murriztuko da
ira 25th
Ezkerretik eskuinera, Estibalitz Alkorta, Mª Jesus Aranburu eta Aitor Garmendia
Euskara Zuzendaritza Nagusiak hausnarketa estrategikoaren aurkezpena egin du gaur. Nahiz eta bertan zehaztasun handiegirik ez duten eman, aurrera begira hartu nahi diren lerro estrategikoen txostena (PDF, 471 KB) sarean zintzilikatu dute.
Bizi dugun krisi egoeran aurrera egiteko ideiak dituztela nabarmendu nahi izan dute, eta gainera gizarte eragileekin batera egin nahi dutela. Baina benetan ezkorrak dira eman dituzten datuak. Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontua %30-35 jaitsiko da oro har datorren urtean, baita euskara eta kultura sailean ere, nahiz eta Mª Jesus Aranburu Kultura eta Euskara saileko foru diputatuak esan duenez, bere sailean murrizketa hori txikiagoa izan More >
‘Nofollow’ edo Internet irensteko modua
abu 28th
Unibertsoan zulo beltzak omen daude, proba zientifikoekin ere sortu omen litezke zulo beltzak… Norbaitek edo zerbaitek irentsiko ote gaituen beldur gara –beno ez guztiok, ezjakintasunagatik edo, ni ez nago oso kezkatua horrekin, nire hankako behatz lodiak galtzerdiei egin ohi dizkienekin ez bada behintzat–. (gehiago…)
Ikasleen ordenagailuak, software askea eta Patxi Lopez
abu 20th
Patxi Lopez lehendakaria twitter-elkarrizketaren une batean
Oporretan guztiz deskonektatuta egon ondoren, astelehenean lanera itzuli eta hara non aurkitzen naizen Patxi Lopezen twitter-elkarrizketarekin. “A ze modernoa lehendakari berria!”, pentsatu dut. Berehala konturatu naiz, iruzkin gehienak ez zirela twitter-elkarrizketa egin izanaz, nahiz eta horri buruzko kritikak ere izan diren, itxurakeria hutsa izan dela salatuz. Nik bi behintzat irakurri ditut, Iñigo Urkullurena bata eta Jose Antonio del Moralena bestea (Mikel Iturriaren artikulu batetik abiatuta). Baina lehen esan bezala, sarean irakurri ditudan iruzkin gehienak Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosiko dituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruzkoak izan dira.
(Honako lerroak ni bezala deskonektatuta egon direnentzat, More >
2011: ordenagailuen nortasun agiriaren amaiera data
uzt 24th
“Kaixo. 77.231.210.87 naiz eta 62.193.254.233-rekin hitz egin nahiko nuke”. Horrelaxe hitz egiten dute ordenagailuek euren artean, nahiz eta guretzat elkarrizketa horren itzulpena den “nire ordenagailuak www.argia.com-ekin hitz egin nahi du”.
Puntuz banatutako lau blokeko zenbaki horiek IP helbideak dira. 4.300 milioi helbide desberdin egon daitezke, baina jada %15 baino ez dira libre geratzen. 2011 urte aldera IP helbideak amaitu egingo dira. Horrelaxe adierazi zuen domeinuak eta IP helbideak esleitzeaz arduratzen den ICANN erakundeak urte honetako maiatzean. Gainera, IP zenbakiak behar dituzten gero eta aparailu gehiago dago; mugikorrak, PDA gailuak…
Arazo honen konponbidea gaur egun ezagutzen ditugun IP helbideek erabiltzen duten IPv4 protokolotik IPv6 protokolora pasatzea More >
David de Ugarte: Internauta baten galderari erantzuna
uzt 13th
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarte elkarrizketatu behar nuela-eta, internautei galderak bidaltzeko gonbitea egin nien. Esperimentua ez da oso arrakastatsua izan. Nahiz eta nire blogean, Twitterren eta Facebook-en ere iragarri, galdera bakarra iritsi zait. Ez dakit zer ondorio atera: Nire inguruko sareak ez daki nor den David de Ugarte? Jendeak erantzuteko denbora falta du? Informazio anabasan nire mezua galdu egin da? Deialdi botere ahula daukat?… Segur aski azkeneko hori izango da.
Ez nago ez haserretuta, ez minduta, ez desengainatuta. Aukera baldin badut antzekoak egiten jarraituko dut. Mezu hau galdera bidali didan Haritz Rodriguezentzat da, –suposatzen dut ez zaiola inporta bere izena aipatzea–. More >
‘Filé’ eredua edo demokrazia ekonomikoa
uzt 10th
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia. Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez… Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du gauza asko, batik bat arlo ekonomikoarekin lotura dutenak. Horregatik eta berebiziko interesekoa iruditu zaidalako lerro batzuk gehiago eskaini nahi dizkiot hemen.
Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes argitaratuko du (lanaren kopia jada sarean dago). Horrek eman digu aitzakia “demokrazia ekonomikoaz” eta Filé ereduaz hitz egiteko.
David de More >
Firefox 3.5: Zenbaterainoko aldaketa?
uzt 1st
Firefox nabigatzailearen bertsio berria, Firefox 3.5 jada eskuragarri dago, baita euskaraz ere. Oraindik ere datuek erakusten digutenez, erabiltzaileen artean Microsoft Explorer da nagusi, baina Firefox zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka eta jada %20-25eko kuota dauka. ARGIAko estatistikei erreparatuta ere, gure nabigatzaileen %60k Explorer erabiltzen du eta Mozilla+Firefox ia %30ek. Geratzen den %10 gainontzeko nabigatzaileen artean banatzen da (Safari eta estatistika sistemak ezagutzen ez dituen beste batzuk). (gehiago…)
David de Ugarteri elkarrizketa: Galderak prestatzen
uzt 1st
David de Ugarte
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarte ziberaktibistari elkarrizketa egingo diot; nire galderak erantzuteko prest agertu da behintzat. Badakit ez dela oso ohikoa erreportaje edo elkarrizketa egin aurretik ezer esatea, baina orain arte egin ez dudan zerbait esperimentatu nahi dut, kazetal jardun parte-hartzaileagoa. Hau da, galderen prestaketa fasetik bertatik aukera eman nahi dut jendeak ekarpenak egin ditzan, uste baitut Internet munduan gabiltzanontzat intereseko pertsona bat izan daitekeela David de Ugarte.
Pentsalaritzat definitzen dute batzuk, Espainiako ziberpunkaren sortzailetzat besteak… Egia esan, currikulum zabala du 39 urteko madrildar honek. Japoniatik at idatzitako mugikorrentzako lehen eleberria idatzi zuen, Lia MAD phreaker; sare sozialei More >