Teknologia Berriak Euskaraz
Elhuyar
This user hasn't shared any biographical information
Homepage: http://www.elhuyar.org
Posts by Elhuyar
Elorrio Institutuko ikasleak Teknoskopioa ideia-lehiaketan jaun eta jabe
api 26th
Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketa. Martxoaren 31n amaitu zen 2009-2010eko lehiaketaren bigarren fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 2. mailako ikasle Intza Olabarrieta eta Miren Arriagaren bloga, “Darwin Elorrion 2” izan da irabazle. Ordenagailu ultraeramangarri bana jaso dute bi taldekideek.
Lehenengo edo bigarren faseetan parte hartzeko aukera galdu zuten ikasleek edota parte hartuta ere irabazle izan ez zirenek, 2009-2010eko Teknoskopioaren lehiaketako 3. fase honetan dute parte hartzeko azken aukera. Apirilaren 1ean abiatu da fase berria, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko dituzte blogak. Azken fase honetan, gaur berriz ere meteorito bat eroriko balitz zer eragin izango lukeen eta More >
Ordenagilua garbitu – Jabi Asurmendi
api 13th
Asko arduratzen gara birus informatikoez, baina arduratzen al gara benetako birusez ordenagailuaren kasuan? Ordenagailuak zikinkeria pilatzen du, eta, noizean behin garbitu behar izaten da. Gaur, irratian, garbitu egingo dugu. Barrutik eta kanpotik.
Ordenagailua eta Frankenstein
api 13th
Zaila da ordenagailu bat osatzea bere oinarrizko materialetatik abiatuta.
Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileo plataformak duen Estatuko ordezkari bakarra
mar 14th
AlphaGalileo plataforman duela gutxi arte espainiar estatuko bi ordezkari zeuden: batetik, Espainiako Fundación Española la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundea, eta, bestetik, Elhuyar Fundazioa. Duela egun batzuk, FECYT erakundeak, AlphaGalileo plataforman bi urte egin eta gero, hura uzteko erabakiaren berri eman zuen. Horren ondorioz, orain, Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileon ordezkaritza duen Estatuko erakunde bakarra.
AlhaGalileo plataforma Europako ikerketa-berrien iturri nagusia da, eta AlphaGalileo Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak ematen du zerbitzu hau. Fundazio hori Europako hainbat herrialdetako ordezkariek osatzen dute:
- Fonds de la Recherche Scientifique, Belgium
- Fonds voor Wetenschappelijk Onderzoek, Belgium
- Deutsche Forschungsgemeinschaft, Germany
- Irish Research Council for Science, Engineering and Technology, Ireland
- Nederlandse Organisatie voor Wetenschappelijk More >
Zelula amen bidezko tratamenduen inguruko iruzurrak aztertzen ditu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak otsaileko zenbakian
mar 12th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren erredakzio-taldeak sakonki aztertu ditu munduko hainbat ospitalek zelula ametan oinarrituta eskaintzen dituzten tratamenduak, argitaratu berri den otsaileko alean. Izan ere, zelula ametan oinarritutako tratamendu asko sendaezinak edo sendatzen zailak diren gaixotasunen sendabide gisa eskaintzen dira, nahiz eta tratamendu horietako askoren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatuta ez egon. Halakoak agerian jartzen, salatzen eta duten arriskuez ohartarazten dihardute nazioarteko erakunde batzuek eta gure inguruko sendagile batzuek. Horien artean, Gurutz Linazasoro neurologoa dugu, eta haren laguntzarekin abiatu gara jarduera iruzurti eta ilun horretan barrena.
Gainera, beste artikulu hauek ere irakurri ahal izango dira otsaileko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Neiker-Tecnalia More >
BTEK, 2009ko kultura-eraikinik onena ArchDaily-ren arabera
mar 9th
BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa, 2009ko Kultura Eraikinik Onena aukeratu dute ArchDaily-n, munduan bisita gehien jasotzen dituen arkitekturari buruzko webgunean. Duela bi urte arkitekturari buruzko informazioa eskaintzeko sortutako webgune honek urte hasieran jarri zuen martxan 2009ko munduko eraikinik onenak aukeratzeko lehiaketa, zenbait kategoriatan: kultura, erlijioa, hezkuntza eta kirola, besteak beste. Bozketa Facebook eta Twitter sare sozialen bidez egin da soilik, eta Kultura Eraikinen kategorian BTEKek jaso du botorik gehien (irabazleen zerrenda).
Bizkaiko Parke Teknologikoan izango du egoitzaBTEKek, Teknologiaren Interpretazio Zentroak, eta hilabete gutxi barru da inauguratzekoa. Inauguratu aurretik, dagoeneko hiru aintzatespen jaso ditu: ArchDailyk antolatutakoa, lehena; bigarrena, Sao Pauloko Nazioarteko Arkitektura bienalean, More >
Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio gaur Euskaltzaindiari
ots 27th
Bilbon, 2010eko urtarrilaren 21eanEroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio gaur Euskaltzaindiari, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antolatutako ekitaldi batean. Bertan, hiru erakundeetako hauetako ordezkariek hartu dute hitza: Agustin Markaide, Eroskiko zuzendari nagusia; Andres Urrutia, Euskaltzainburua; eta Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.
Eroski Consumer corpusaren entrega Corpusgintza Gaur Egun izeneko mintegiaren barruan egin da. Mintegian, corpusgintzan erreferentzia diren Euskal Herriko eta Espainiako zenbait adituk hartu dute parte: Xavier Gómez Guinovart-ek (Vigoko Unibertsitatea) testu-corpusei eta plangintza linguistikoari buruz hitz egin du; Miriam Urkia (Euskaltzaindia) hizkuntzalaritzako corpusgintzaren garrantziari buruz mintzatu da; Igor Leturiak (Elhuyar Fundazioa) eta Edurne Martinezek (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) Eroski Consumer Corpusaren More >
Samba, ordenagailu sare lokala kudeatzeko – Jabi Asurmendi
ots 23rd
GNU/Linux sistema eragiletik kudeatu daitekee aplikazio bat da Samba. Sare lokal baten barruko beste ordenagailuak kudeatzeko balio du, beste horietan sistema eragile ezberdina izan arren.