Teknologia Berriak Euskaraz
Hiru.com
This user hasn't shared any biographical information
Homepage: http://www.hiru.com
Posts by Hiru.com
Sare sozialen inguruko aditu nagusienak, Bilbon
mai 14th
Sare sozialen inguruko 300 nazioarteko aditu hartuko ditu Bilbok gaur eta larunbat honetan, EITBk eta Spri-k antolatutako nonick batzarraren barnean. Jenniffer Preston, New York Times egunkariko Social Media Editor-a, ekitaldiari hasiera emateko arduraduna izango da, eta bestalde, Zaryn Dentzel Tuenti-ko fundatzaileak amaiera emango dio.
IPhonerako aplikazio berri batek erosketak erraztuko dizkigu
api 30th
IPhonerako aplikazio berria batek erosketak erraztuko ditu. Produktuaren barra-kodeari argazki bat ateratzeak posible egingo du erosten ditugun arrautzak nondik datozen ezagutzea, kontsumitzen ditugun barazkiak non lantzen diren jakitea eta aukeratzen ditugun oilaskoak zer jaten duten, eta haien elikadura balioa zein den identifikatzea.
“Nabigazio Akta”, Interneten erosterakoan ziur sentitzeko agiria
api 30th
Interneten erostea geroz eta gehiago hedatzen ari den ohitura bat da, baina webgune batean datu pertsonalak eta bankukoak uztea ez da oraindik guztiz fidagarria erabiltzaile batzuentzat. ColorIURIS enpresak eta Zaragozako Unibertsitateak Nabigazio Akta izeneko sistema berri bat garatu dute. Zerbitzu horrek erabiltzaileak bere ordenagailuan egiten duen jardueraren erregistro bat egiten du; prozesu lokalen eta Internetekoen erregistroa, hain zuzen ere. Zerbitzu berria aste honetan bertan aurkeztuko dute.
Spotify eta Facebook elkarrekin
api 29th
Berritasun inportanteena Spotifyren “soslai musikala” da, lagunak gaineratzen eraikitzen dena. Gainera, Facebookaren bitartez, erabiltzaileak gustuko dituen taldeak, gehien entzundako abestiak eta abar erakutsiko ditu, eta beste edozein webgunetan erakusteko aukera ere emango du.
‘The Times’ ordainpekoa izango da Interneten
api 29th
The Times egunkari britainiarraren eta The Sunday Times igandeetan kaleratzen duen edizioaren webguneetan sartzeko ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek ekainetik aurrera, News International (NI) hedabideon jabe den konpainiak gaur jakinarazi duenez.
Auñamendi Entziklopedia, Interneten eskuragarri dagoeneko
mar 31st
Jada eguneratu dute Auñamendi Eusko Entziklopedia. Dohakoa da eta nahi duen guztiarentzat kontsultagai dago euskoentziklopedia.org helbidean.
Gipuzkoako itzalaldi analogikoa gauzatu da
mar 24th
Itzalaldi analogikoa errealitate bat da atzotik Gipuzkoan. Izan ere, Jaizkibeleko (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa), Igeldoko (Donostialdea), Usurbeko (Goierri) eta Ollauneko (Tolosaldea) seinale analogikoko errepikatzaileek emititzeari utzi zioten. Hortaz, gaurtik aurrera deskodetzaileak edo horrelako gailuak dituzten telebistak beharko dira Lurreko Telebista Digitala ikusteko. Gaur eta bihar itzalaldi analogikoa Bizkaira iritsiko da eta Oizen eta Jatan (Durangaldea), Gernikan, Uribe-Kostan eta Markinan, eta Ganetan eta Serantesen (ostegunean, Bilbo Handia eta Ezkerraldea kaltetuko ditu) seinalerik gabe geldituko dira.
Eskola 2.0 programa abiatu dute
mar 15th
Patxi Lopez lehendakariak eta Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Eskola 2.0 proiektua ofizialki aurkeztu dute Iruneko Lehen Hezkuntzako Dunboa ikastetxean.