Teknologia Berriak Euskaraz
2009, Urtarrila-ko artxiboak
SCRUM, Sarrera
urt 27
Â
 Blog hau hastea pentsatu nuenean, SCRUM izan zen bertan tratatu nahi izan nuenetako gaietako bat. Orain arte Wordpress eta Google-en inguruan mugitu dira sarrera gehienak baino hemendik aurrera gai honi buruz idazten hasteko asmoa dut.
SCRUM, software garaperenako metodogia bat da. Metodologia Arinetan sailkaturik dago eta metologia tradizionalen alternatiba gisara sortu zen.
Historia piska bat
Jatorria, Â Hirotaka Takeuchi eta Ikujiro Nonaka-k idatzitako “The New New Product Development Game” (http://apln-richmond.pbwiki.com/f/New+New+Prod+Devel+Game.pdf) artikuluan aurkitu dezakegu. Bertan oinarrituta eta garapen iteratiboari jarraiki Ken Schwaber eta Mike Beedle-ek “Agile Software Development Width Scrum” liburua idatzi zuten 1995 ean. Urte hau hartu dezakegu beraz SCRUM-en jaiotza bezela, nahiz eta More >
Google Adsense kontzeptua zabaltzen
urt 19
Hitz batetan esanda Adsense Google-k sortu eta kudeatutako iragarki zerbitzu bat da. Web orrien jabeek beraien web orrietan testu, imagen eta bideo bidezko iragarkiak ipini ditzakete, izena eman ondoren. Iragarki hauek Google-k kudeatuak dira eta CPC sistema bitartez batzen dira irabaziak, izanez gero behinik behin.
Google-k bere bilatzaile teknologia erabiltzen dute beraien iragaki edo “ad”-ak azaltzeko. Iragarkoak, orriaren edukiaren, geolokalizazioa eta beste zenbait faktoreen arabera eginten dute. Google-en sistemaren bitartez beraien burua azaldu nahi dutenek beraien Adwords sisteman izena eman beharko dute. Adsense sistema arrakasta haundia duen sistema da gaur egun, ohikoak ziren banner-ak ez bezela, batez ere web orriaren bai More >
Wordpress Euskeraz erabiltzeko itzulpenak
urt 15
Wordpress Euskeraz erabili ahal izateko bi fitxategiak zintzilikatuko ditut sarrera honetan. Lehenengoa, eu_EU.zip fitxategia, Wordpress-en languages karpetan ipini beharko litzateke, eta bigarrena, nik iNove itxura erabiltzen dudanez, inove_eu_EU.zip, iNove itxuraren languages karpetan ipini dut.
Wordpress-en fitxategia web orri batetatik jeitsi eta aldaketa batzuk direla medio erabili nuen. iNoverena aldiz osoa itzuli nuen, beraz, ez litzateke harritzekoa izango akats gehiago izatea. Norbaitek halakorik aurkituko balu mesedez jakin erazi diezadala fitxategiko aldaketak lehen bait lehen egin ditzadan.
Wordpress 2.7 Euskaraz: Wordpress 2.7 Euskaraz (76)
Wordpress 2.7 iNove itxurarekin Euskaraz: Wordpress-en iNove itxura euskaraz (95)
Google Adsense publizitate sistema
urt 12
Google Adsense (http://www.google.com/adsense) zeure web orrian publizitatea jartzeko erabiltzen den sistemetako bat da. Arazo batzuk direla medio piska bat kostatu zait aukeratutako diseinua hartu eta bertan gutxi gora behera gauzak erdi ondo uztea.
Sistema oso erraza da. Google Adsense tokian sartu eta bertan pausuak eta dokumentazioa barra-barra dago, egin beharrekoa publizitate eremuaren neurrien arabera formato bat aukeratu eta izen bat aukeratzea da. Gero koloreak azal ditzakezu, testu, ingurune eta abarrentzako, zuk aukeratu duzun aurkezpenarekin bat etor dadin.
Google Adsense CPC(“Cost Per Click”) sisteman oinarrituta dago, hau da, jendeak zure web orriaren estekaren batetan sakatu ezkero pertzentai bat zuretzat doa, http://www.marketingencasa.com/cpc.html orrian daukagu azalpen zabalago More >
Ordenagailu-makina konexioak – Jabi Asurmendi
urt 12
Nola komunikatzen dira elkarrekin ordenagailu batek eta ordenagailua ez den makina batek?
http://www.zientzia.net/informazioa/multimedia/norteko/NFXIV-10a.mp3
All in One SEO Plugin-a
urt 3
All in One SEO Plugin-a geitu dugu gure wordpress-eko administratzailearen bitartez, helburua, title, meta eta keywords-en kudeaketa automatizatzea eta bestaldetik, errepikatuta azaldu daitezkeen meta horiek ez azaltzea.
Bere lana ondo egiten duela dirudi, orain horrek zerbaitetarako balio ote duen denborak esango du.
Intalazio aldetk ez du zailtasun haundirik, beti bezala plugins izeneko karpetara igo eta atal berean gaitu.
konfigurazio lanak Ezarpenetako menuan ageri den All in One SEO atalean egin daiteke. Bertan title, meta eta keywords-ak kudeatu eta beraien formatoa geure gustura ipini ahal izango dugu besteak beste.
Webmaster tools eta Sitemap
urt 2
Blog honen eraikuntzarekin jarraitzen Google-k eskaintzen dituen zenbait zerbitzu hartu ditugu kontutan. Horien artean Google Analytics (http://analytics.google.com/), Google-ek dohainik eskeinitako estatistika zerbitzua, (hurrengo batetan hitz egingo dut zerbitzu eder honetaz) baina batez ere Google Webmaster tools (http://www.google.com/webmasters/), alde batetik web orrien akatsak azaltzen dizkigun aplikazioa eta betetik Google-en robotarekin (GoogleBot) “komunikatzeko” trena paregabea.
Lehendabizi zure tokia zeurea dela ziurtatu behar duzu, horretarako bi aukera:
- Beraiek emandako kodea zure orri nagusian geitzea
- Beraiek esandako izenarekin fitxategi bat sortzea
Bi aukera horietako baldintzetako bat bete ondoren, aplikazioari konfirmazioa eskatuko diogu. Google-ek egin beharrekoak egin eta gure web orria aztertzeko prest izango dugu.
Webmaster tools hauetan izenburu ezak, More >
Baga Biga
urt 1
Lehenengo Sarrera,
2009-ko urtarrilaren 1 den honetan hasten gara blog honekin. Bertan Internet, informatika eta abarrei buruz idazteko asmoa dugu baino denborak esango du noruntz jotzen dugun azkenean. Gure ustetan euskerak mundu horretan duen hutsunea, piska bat baldin bada ere, bete nahi dugu. Ikusiko dugu betetzen dugun ala ez.
Laister arte,