Teknologia Berriak Euskaraz
Archive for Martxoa, 2009
Indiana Jones – Arka Galduaren Bila gif batetan
mar 26th
Bidali didaten bitxikeria bat, 257 kb-etako gif batetan Indiana Jones-en Arka Galduaren Bila, oso-osoa, pena bakarra soinu faltarena…
kPicasa Galery plugin-a Euskeraz
mar 23rd
kPicasa Galery plugina Euskeraz erabili dezazuen zintzilikatuko det sarrera honen azpian. Plugin erabiltzeko erraza da. Betiko sistema erabili eta honen ondoren orri bat geitu beharko genuke KPICASA_GALLERY testuarekin.  Ezarpenetan gure Picasa Web Album-eko erabiltzailea ipini eta bertatik argazki eta albumak, bertan daukaten organizazio mailarekin ikus ditzakegu.
Gainera, argazki bat tamainu errealean ikusi nahi izanez gero lightbox edo highslide efektuak, nahiz gure kabuz sortutakoren bat erabil dezakegu.
Jeitsi, instalatu eta gozatu…
kPicasa Galery plugina Euskeraz (92)Internet Explorer 8 argitaratu dute
mar 19th
Internet Explorer 8 gaur 18:00-tan atera da, instalatzeko  http://www.microsoft.com/windows/internet-explorer/default.aspx orrira  joan eta deskargatu besterik ez duzu.
Google Analytics-en cookie-n iraupena aztergai
mar 18th
Google Analytics, web orrien bisitari kopurua kontrolatzeko herraminta dugu. Doain eta informe, filtro etakalkulu desberdinak gure esku. Hala ere ez dira gutxi herraminta horren aurka jasotzen ari diren abotsak. Horietako asko, berez datorren konfigurazioak, sistema hau erabiltzen duten web orrien Google-n dependentzia indartzen duelako da. Berez eskeintzen zaigun konfigurazioan, adibidez, lehendabiziko aldian erabiltzaile bat web orri batetara iristean lortzen dugun “cookie”-aren iraupena 6 hilabetetakoa da. Datu hau kontutan izanik, web orri batetara iristen zaren lehenengo aldian Google-bidez iristen zarenean (zeharo normaltzat jo dezakegun hipotesia), hurrengo sei hilabetetan bertara egiten dituzun bisitetan Google izango da berdin-berdin bisita horren iturburua, nahiz eta, More >
Google Chrome 2-ren Beta
mar 18th
Microsoft-ek biharko eman zuen IE8-aren irteera data. Honen aurrean edo, (hau nire suposizioa da noski)  Google-ek aste honetan bertan Google Chromeren 2. bertsioa (2.0.169.1)  atera du. Google-ekoak adierazten dutenez, bere aurrekoaren (1.0.154.48) abiadura 25%-35% bitartean hobetu dute. Egia esan froga batzuk egin ondoren, nabigatzaile azkarra (azkarrena agian?) dela ezin da ukatu, batez ere beraien aplikazioetan (gmail, reader…) sartzen bagara. Erabiltzaileran experientzia bene-benetan hobetzen du.
Azkartasunaz aparte, funtzionalitate berriak geitu dizkiote Chrome-ri, formularioen betetze automatikoa, zoom eta autoscroll-a adibidez. Gainera hurrengo bideoan ikus daitekeenez, “tab” bat arratoiarekin hartu eta lehioan bihur daiteke mugimendu azkar batetan, bi orri batera ikus daitezkeelarik:
Google Chrome-ren blogean aurkituko duzue informazio gehiago.
More >Microsoft-en produktu berriak
mar 13th
Azken aldian, badabiltza Microsoft enpresaren inguruko zenbait zurrumurru.  Dirudienez, aurtengo urtean bertan argia ikusi dezaketen produktu berri nahiz ez hain berrien inguruko albisteak izango ditugu hemendik gutxira. Hona hemen laburpentxo  bat:
Lehenik eta behin, eta Microsoft Vistak edukitako “arrakasta”-ren ondoren (kakots artean, bai horixe) etorriko den Windows 7 sistema eragilea dago. Esaten dutenez, irailean aterako da behin-behineko bertsioa. Gaur egun, eta orain dela hilabete batzuetatik Windows 7-ren beta bertsioa jeitsi daiteke beraien orritik (hedapen sistema berria, Microsoft etxeari buruz hitz egiten dugun aldetik begiratuta). Windows XP beraren antza gehiago duen sistema eragilea da hau, errendimendu aldetik Vista baino hobea. Ikusiko dugu azkenengo bertsioa More >