Teknologia Berriak Euskaraz
Datu publikoak zabaltzeko proiektuari hasiera eman dio Jaurlaritzak
Bere eskura dauzkan datu publikoak “benetan” zabalduko ditu Jaurlaritzak, “betiere ulertuta halako datuek segurtasunari edo jabetzari loturiko mugarik ez dutela”.

| Print article | This entry was posted by EITB on Abenduak 29 (2009) at 5:53 pm, and is filed under Albisteak. Follow any responses to this post through RSS 2.0. You can skip to the end and leave a response. Pinging is currently not allowed. |
No comments yet.
‘Google Bonba’ baten biktima izan da Sarkozy
about 7 hours ago - No comments
Erabiltzaileek “trou du cul” (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek Frantziako presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari adarra jo diote Google bilatzailean joan den asteburuan. Erabiltzaileek “trou du cul” (ipurtzuloa) bilaketa egitean, Googlek presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat. Fenomeno horri “Google Bonba” deitzen diote teknologia adituek.
Erabiltzaileek hitz jakin batzuk Googlen bilatzen dituztenean, bilatzaileak webgune batzuk lehen postuetan jartzeari deitzen zaio “Google bonba” fenomenoa.
Googlek adierazi du hainbat webmasterrek (Interneteko zerbitzariak) “ipurtzulo” hitza erabili zutela Nicolas Sarkozy agintariaren Facebookeko kontu ofizialarekin estekatzeko eta, horrela, “eskaera horrekin lotutako emaitzak igotzeko”.
Hala ere, lehen ere Sarkozy horrelako iseka baten biktima izan zen. 2009ko uztailean presidentearen hauteskundeetako webgune ofiziala lehen emaitzen artean azaltzen zen erabiltzaileak “trou du cul du web” esaera bilatzailean jartzen bazuen.
Bar Refaeli modeloaren Twitterreko kontua itxi dute
about 9 hours ago - No comments
Leonardo DiCaprioren bikotekideak lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du.
Bar Refaeli gaur egungo modelorik ezagunenetako bat da bere gorputzari eta nortasunari esker. Leonardo DiCaprioren bikotekideak bere lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du Twitterren. Refaeliren zintzotasuna ez da egokia izan modeloaren agentziaren ustez, eta sare sozialeko kontua ixtea erabaki du.
“Asko goibeltzen nau hamabost urteko neska argal horiek agentzian eserita, dardarka eta gose ikusteak. Noiz amaituko da egoera hau?”, idatzi zuen Refaelik Twitterren duela egun gutxi.
Hollywood Life aldizkariari deigarria iruditu zaio langile horietako batzuek duten “gehiegizko argaltasuna” modelo batek kritikatzea, eta berehala eman du Refaeliren hitzen berri. Ziur asko, Refaelik hitz horiek idatzi zituenean ez zuen sortu duen zalaparta espero.
Aldizkariak modeloaren hitzak Sarean aireratu ostean, Twitterreko kontua desagertu egin zen. Barren agentziak sare sozialeko kontua ez zela modeloarena eta horregatik erabaki zuela ixtea adierazi du.
Enpresak Huffington Post argitalpenari jakinarazi dionez, “Twitterreko kontua eta bloga ez zituen Refaelik sortu, eta bertan argitaratutako adierazpenak ez zituen berak idatzi”. Halere, askoren ustez, agentziak emandako azalpenek ez dute zentzurik.
Frantziako ministro baten ezkontza boikotatzen saiatu dira, Facebooken
about 11 hours ago - No comments
Erabiltzaileek Gobernuak inmigrazio arloan hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko ministroaren ezkontza oztopatu nahi izan dute eta agintariak zeremoniaren data aldatu behar izan du.
Eric Besson 52 urteko Frantziako Inmigrazioa ministroaren eta Yasmine Tordjman 24 urteko arte ikaslearen ezkontzak 940 gonbidatu gehiago izango ditu. Facebookeko erabiltzaileek ekitaldira joateko asmoa zutela konfirmatu zuten atzo; izan ere, Frantziako Gobernuak inmigrazio alorrean hartutako azken erabakiengatik protesta egin nahi dute.
Azken aldian, Frantziako Gobernuak kritika gogorrak jaso ditu milaka errumaniar jatorriko ijito herrialdetik botatzeagatik eta etorkinei polizia erasotzeagatik herritartasun frantziarra kentzeagatik. Ministroak, Eric Besson sozialista ohiak, herrialdeko inmigrazio politika gogortzeagatik eragin ditu kritikak.
Igande arratsalderako, Facebookeko 940 erabiltzailek baino gehiagok Bessonen ezkontza “kaosa” bihurtzeko talde-ekitaldi batera joateko asmoa zutela konfirmatu zuten. Hasiera batean, ezkontzak irailaren 16an, Parisen, izan behar zuen.
Orain, badirudi data aldatuko dutela; izan ere, Bessonek esan du ez duela seme-alabek, emazte berriak edo emazte ohiak haren erabaki politikoen eraginak pairatzerik nahi.
Demi Mooren exhibizionismoa, Twitterren
about 4 days ago - No comments
Lan-tresna eta bozgorailu ezezik, jolas-leku ere bihurtu du aktoreak. Ipurdia, eroritako hortzaren hutsunea eta senarrarekin betaurreko “moderno” batzuk jantzita ikusi dugu. Orain, bikinian agertu da.
Twitter sare soziala lan-tresna bihurtu da eta artista askok bozgorailu gisa erabiltzen dute egun. Baina zenbaitentzat exhibizionismorako tresna azker, merke eta aproposa bilakatu da erabileraren erabileraz. Demi Moore aktorea eta haren senar Ashton Kutcher Twitterren erabiltzaile sutsuak dira eta askotan argitaratzen dituzte bertan euren eguneroko bizitzako argazkiak.
Oraingoan, bikinian ikusi dugu Ghost filmeko protagonista eta, 47 urte izanagatik ere, erakusteko moduko gorputza daukala argi utzi du. Los Angelesen daukaten luxuzko etxeko komuneko ispiluari atera dioargazkia iPhone telefonoarekin. Zilarrezko bikini sexya jantzita,uztailean egindako dieta zorrotzak emaitza onak eman dituela utzi duagerian. Hori bai, artista distiratsuenek egin ohi dutenari jarraiki,eguzkitako betaurrekoak jantzita atera da, etxe barruan bazegoen ere.
Baina luzimendurako esparru gisa erabiltzeaz gain, Twitter umorearen eta lotsagabekeriaren eremu ere bada Moorentzat. Hortz bat galdu zuenean, hortzaren hutsunea erakusten zuen argazkia argitaratu zuen.

Beste behin, Kutcherrek haren ipurdiari atera zion argazkia eta kulero zuriak erakutsi zituen. 
Eta bikotea pastadun betaurreko “moderno”ak jantzita ere agertu da berriki, “zein azkarrak dirudigun horrela!” izenburupean.

Twitterri “engantxatuta” dagoela adierazi du behin baino gehiagotan bikoteak. Inoiz esan dute, gainera, eurentzat “afrodisiakoa” dela. Baina, gehienetan, euren berri emateko erabiltzen badute ere, noiz edo noiz, zeregin sozial garrantzitsua egin izan du aktore beltzaranak, sare sozial horretan bere buruaz beste egingo zuela adierazi zuen neska baten berri eman baitzion poliziari eta, horrela, suizidioa ekidin baitzuen.
Argi dago, beraz, Demi Moore eta Ashton Kutcher twitterzale amorratuak dira eta Twitter behar beharrezkoa dute euren eguneroko bizitzan. Baina twitteroek ere behar dituzte bi aktoreak. Baina Kutcherrek arrakasta handiagoa dauka, zalantzarik gabe, 4 milioitik gora jarraitzaile baititute Twitterren. Moorek, berriz, bi milioi eta laurehun mila
Ping, Appleren iTuneseko sare sozial berria
about 4 days ago - No comments
Appleren tresna berriak MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Horrela, iTunesek dituen 160 milioi kideek musika komunitaterik handiena bilakatuko dute Ping.
Applek sare sozial berria aurkeztu du. Ping musikari buruzko sare soziala da eta iTunes Appleren sareko dendaren hamargarren edizioaren berrikuntza nagusia da.
“Pingek ez du Facebookekin zerikusirik”, Steve Jobs Appleko presidentearen ustez. Appleren sare sozial berriak erabiltzaileari lagunekin musika zerrendak, abestiak eta iritziak partekatzeko aukera eskaintzen dio. Horrez gain, Pingekin pribatutasuna “oso erraz” ireki eta itxi daiteke.
Hortaz, “artista berriak ezagutzeko eta jarraitzeko, horien abesti berriak erosteko, eta gustuko duten, deskargatzen edo partekatzen duten musika zein den jakiteko tresna berria da Ping”.
Artista ezagunen babesarekin
Lady Gaga izan da lehenengoetariko artista ospetsua erregistratzen eta, dagoeneko, igo du aurkezpen bideo bat.
Horrela, Applek MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Appleren berrikuntza hau halabeharrezkoa izan da, eta Steve Jobsen etxeak iTunesek dituen 160 milioi kideei zerbitzu hobea eskainiko die eta iTunes munduko musika komunitaterik handiena bilakatuko da.
Googlek ‘garrantziaren arabera’ sailkatuko ditu Gmaileko mezuak
about 6 days ago - No comments
“Priority mails” aplikazioa gaurtik aurrera egongo da erabilgarri eta, teknologia adituen ustez, denbora aurrezteko aukera emango dio erabiltzaileari.
Gmail posta zerbitzuaren erabiltzaileek denbora aurreztuko dute gaurtik aurrera korreoa begiratzeko orduan, Googlek “garrantziaren arabera” sailkatuko baititu mezuak, aplikazio berri bati esker.
“Priority mails” izeneko aplikazio honek automatikoki sailkatuko du posta elektronikoa. Modu horretan, erabiltzailearentzat garrantzitsuenak diren mezuak sarrerako ontziaren goialdean azalduko dira.
Hori lortzeko, Gmailek jatorriaren arabera banatuko ditu mezuak. Hau da, erabiltzaileak gehien erantzuten dituen mezuen igorleak lehen tokietan kokatuko ditu eta normalean ezabatuak izaten diren mezuak, berriz, azkenerako utziko ditu. Dena den, erabiltzaileak sailkapen irizpideak aldatzeko aukera izango du.
“Priority mail” aplikazioa postaren menuan agertuko da, sarrerako ontziaren ondoan, eta Googlek aurreikusitakoaren arabera, zerbitzu berri honekin denbora asko aurreztuko da mezuak irakurtzerakoan.
Aplikazio berri hau gaurtik aurrera egongo da erabilgarri mundu osoan, halere, arazo teknikoak direla eta, askok ezingo dute oraindik erabili.
Telefonicak tarifa finkoari buruzko eztabaida ireki du berriro
about 6 days ago - No comments
Operadoreak erabiltzaile bakoitzaren araberako “tarifa malguak eta segmentatuak” proposatzen ditu.
Julio Linares Telefonicako kontseilari delegatuak, operadoreek, Interneten izan den datu-trafikoaren gorakadara moldatzeko, diru-sarrera berriak bilatu beharraren inguruko eztabaida piztu du berriro. Erabiltzaile bakoitzak benetan kontsumitzen duenaren arabera ordaintzea da proposamenetako bat, hau da, tarifak zerbitzu edo erabiltzaile motaren arabera bereiztea proposatu du UIMP Unibertsitatean (Santander) telekomunikazioei buruz antolatutako foro batean.
Konpainien arabera, datu-trafikoaren gorakadak gastuak eta inbertsioak eragiten ditu, baina diru-sarrerek, berriz, ez dute gora egiten. “Gastuek diru-sarrerak gainditzen badituzte,negozio eredu honek porrot egingo du. Baina inork ez du hori gertatzerik nahi”, esan zuen Linaresek. Horrez gain, trafikoa eragiten duten tarifa finkoak dituzten erabiltzaileek eta publizitateari esker diru-sarrerak dituzten edukien hornitzaileek Interneteko sareak erabiltzeagatik ordaintzea proposatu beharko litzatekeela adierazi zuen. Horrela, deskargak, bideoak edo streamingak kontsumitzen dituztenek gehiago ordaindu beharko lukete.
Hala ere, Telefonicak aurretik ere sortu du inoiz gai honi buruzko eztabaida. Joan den otsailean, Cesar Alierta Telefonicako presidenteak aurreratu zuenez, operadoreak Interneteko bilatzaileei (Googleri, esaterako) kanon bat kobratzea aztertzen ari zen, “sareen gehiegizko erabileragatik”.
Deskargak, bideoak edo streamingak
Uda honetan, beste operadore batzuek (Orange, tartean) eztabaida honekin bat egin dute, eta telekomunikazio sareen saturazioa saihesteko gero eta inbertsio handiagoak egin behar dituztela argudiatu dute.
Linaresen adierazpenek era guztietako iritziak eragin zituzten Sarean. Hori dela eta, kontseilari delegatuak bere hitzak azaldu behar izan zituen: “Telefonicak tarifa finkoa erabiltzen jarraituko du, arduratzen gaituen gauza bakarra bezero batzuek egiten duten erabilpen mugagabea da”. Hala ere, saturazioari aurre egiteko, operadoreek erabiltzaile bakoitzaren araberako “tarifa malguak eta segmentatuak” proposatzen ditu.
Youtubek aurreordainketa pelikula zerbitzua eskaini lezake
about 1 week ago - No comments
Urte bukaeran, Zerbitzu berria Ameriketako Estatu Batuetan kaleratuko lukete hasiera batean eta, ondoren, beste herrialde batzuetara zabalduko litzateke.
Googleren YouTube portala Hollywoodeko estudio batzuekin negozioa berri bat sortzeko hitz egiten ari da. Ekimen berri hori urte bukaeran aurreordainketa pelikula zerbitzu bat martxan jartzea izango litzateke. Horren berri eman du Financial Times egunkariak.
Negoziazio horiek ezagutzen dituzten pertsonak aipatu ditu egunkariak eta horien arabera hasiera batean zerbitzua Ameriketako Estatu Batuetan kaleratuko litzateke eta, ondoren, beste herrialde batzuetara zabalduko lukete.
Zerbitzu berri horri esker, erabiltzaileek 5 dolarren truke YouTuben estreinaldiak ikusteko aukera izango lukete. Pelikulak DVDan estreinatzen dituztenetik eta Appleren iTunesen eta Amazonen dendetan salgai jarriko luketen unetik izango lirateke eskuragarri.
The Financial Timesen arabera, negoziaketak azken hilabeteetan areagotu dira, izan ere, Applek aste honetan bertan haren telebista zerbitzuaren berri emateko asmoa omen du.
Kinect: Xbox-en aginterik gabeko bideojokoen kontsola, EITBn
about 1 week ago - No comments
Bestalde, AlhondigaBilbaora hurbiltzen direnek Kinect gailua probatu ahal izango dute gaur arratsaldean (20:30-21:30), azaroaren 10ean salgai jarri aurretik.
hoPLAY Bideojokoen Nazioarteko Jaialdiak bere lehen edizioa egingo du 2010eko irailaren 9tik 25era, AlhondigaBilbaok antolatuta, hots, Bizkaiko hiriburuan kokatutako aisialdi, kultura eta ariketa fisikorako zentro berriak. Jaialdi horren babesle izango dira: BBK, EiTB, Euskaltel, Microsoft, Lan Ekintza Bilbao, Marca Player, fnac eta FX Interactive eta EHU. Joko-eremuak, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta beste hainbat jarduera eskainiko dira.
Jaialdia sustatzeko egingo diren ekitaldien artean, gaur, ostirala, abuztuak 27, 20:30etik 21:30era, hoPLAY10en antolatzaileek, Microsoftekin elkarlanean, irrikaz itxoindako Kinect horren erakusketa publiko bat egingo du AlhondigaBilbaon. Aurretik goizean hainbat lagun ezagunek probatu dute kontsola EITBko egoitzan.
Estatu mailan estreinakoz: aginterik gabe jokatzeko aukera ematen duen Xbox 360 bideokontsolarako gailua da. EITBko egoitzan Michael Jackson aktorea ‘Forever King of pop’ musikalean hezurmamitzen duten bi aktoreak; ‘Chicago’ musikaleko aktoreak eta Urko Aristi eta Miriam Duque ETBko aktoreak probatu ahal izan dute.
Aurkezpen berezi honen ondoren, herritarrek Kinect plataforma erabiltzen jarraitu ahal izango dute irailaren 9tik 12ra bitartean, hóPLAY Bideojokoen Nazioarteko Jaialdian.
Bilbotarrek Kinect gailua probatzeko ohorea izango dute Espainian salgai jarri baino bi hilabete eta erdi lehenago, azaroaren 10erako aurreikusita baitago. Ausartenak ‘Kinect Adventures’, ‘Kinect Animals’, ‘Kinect Joy Ride’ eta ‘Kinect Sports’ jokoetan ibil daitezke Bilboko Kultur Gunean instalatutako 42 metro koadroko pantaila erraldoian.
hó PLAY Jaialdia
Bideojokoen mundura egindako hurbilpen ludiko, sortzaile eta hezitzailea izango da hó PLAY Bideojokoen Nazioarteko I. Jaialdia. Joko elektronikoek eta arte elkarreragileek kultura, arte, gizarte, teknologia eta industriaren alorrean dituzten alderdi desberdinak aurkeztuko zaizkie herritar guztiei.
Jaialdiaren barruan bideojokoen nazioarteko txapelketa izango dugu, eta horren barruan, enpresa independenteen nahiz bideojokoak garatzen dituzten konpainia handien azken sorkuntza-lanak aurkeztuko dira lehiaketara, eta grafiko, musika, jokagarritasun eta jendearen sari handiari dagozkion kategorietan arituko dira lehian.
Halaber, tailerrak, adituen hitzaldiak eta dokumentalak ere eskainiko dira Jaialdian. hó Games gunean, berriz, parte hartzaileek joko onenak probatu ahal izango dituzte.
3Dn grabatuko duen lehen kamera irailean merkaturatuko dute
about 1 week ago - No comments
Fuji etxe japoniarrak salgai jarriko duen argazki-kamerak argazkiez gain, bideoak 3 dimentsiotan hartu ahal izango ditu dituen bi ojektiboei eta bi CCD sentsoreei esker.
3D teknologia guztion eskuetara iritsiko da. Fuji etxe japoniarrak FinePix REAL 3D W3 argazki-kamera merkaturatuko du irailean eta horri ezker, ohiko argazkiak ateratzeaz gain, 3 dimentsioko bideoak grabatu ahal izango ditugu eta berezimen handiarekin, gainera.
Fujiren kamera berriak hainbat kliska egingo ditu aldi berean eta dauzkan bi objektiboei eta bi CCD sentsoreei esker, automatikoki elkartuko ditu sakontasuna daukaten irudiak sortzeko. Argazkiak teknologia lentikularraren bitartez inprimatu, Fujik daukan marko berezira pasatu edo kameran bertan ikusi ahal izango dira, 3,5 hazbeteko pantailan. Bideoei dagokienez, 720 p-ko erresoluzioa izango dute eta kameratik 3Dko telebistara pasatu ahal izango dira zuzenean HDMI 1.4 konexioaren bitartez.
Hori bai, ohiko kamera baten funtzio bera ere izan dezake, hau da, 2 dimentsioko argazkiak eta bideoak hartu ahal izango ditu, botoi bat sakatze hutsarekin.
480 euro inguruko salneurria izango du.