Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Aldizkariak
Elhuyar aldizkariak itxura eta eduki berriak izango ditu maiatzeko zenbakitik aurrera
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria eraberrituta etorriko da maiatzetik aurrera. Itxura aldetik, diseinu eta formatu berriak izango ditu, baina edukietan ere izango dira aldaketak: informazioa eskaintzeaz gain, zientziako eta teknologiako gaiei buruz hausnarketa egiteko aukera emango zaio irakurleari. Informazio emateko era aldatuko da, beraz, eta ulerterrazagoa izango da irakurlearentzat. Elhuyarrek duen zorroztasuna galdu gabe, ikuspegi berritzaile eta modernoago batetik iritsiko zaizkio irakurleari zientziari eta teknologiari buruzko berriak.
Hori horrela, atal berriak izango ditu aldizkariak, besteak beste, hauek: Mundu ikusgarria, Mundu digitala, Istorioak, Liburutegia, Gogoetan…
Maiatzeko alea
Maiatzeko gai nagusia hazi transgenikoak eta horien erabilera nekazaritzan izango da. Hiru artikulutan barrena, hazi transgenikoen More >
IRRIKA 05 aldizkariak opari musikal bat du esklusiban gazteentzat
Aza 25th
Irrika aldizkariaren 5. zenbakiak opari bat dakar gazteentzat: QR kodearen bidez, aukera izango dute GOSEren azken diskoko bideo esklusibo bat deskargatzeko mugikorrera. Oparia eskuratzeko, Irrika 05-a 32. orritik zabaldu behar da, mugikorra Internetera konektatu, kodea irakurri, eta GOSEren bideoa mugikorrean agertuko da.
Irrika aldizkaria 15-18 urteko gazteei zuzenduta dago, eta zientzia-, teknologia- eta gizarte-zientzietako gaiekiko irrika pizteko helburua du. Aldizkariaz gain, proiektuak badu webgune bat: www.irrika.net.
Klima-aldaketari buruzko monografikoa landu du Elhuyar aldizkariaren ekaineko aleak
Aza 25th
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, klima-aldaketa izango du gai nagusia. Hain zuzen ere, Your Planet Needs You — Unite to Combat Climate Change (Planetak behar zaitu; batu klima-aldaketari aurre egiteko) leloa aukeratu du Nazio Batuen Erakundeak, klima-aldaketari aurre egin beharraz hausnarketa eginarazteko. Hori aitzakiatzat harturik, Elhuyar aldizkariko erredaktore-taldeak klima-aldaketari buruzko monografiko bat landu du ekaineko alean. Izan ere, alde guztietatik iristen zaizkigu klima-aldaketaren hotsak, eta edonon ikusten ditugu klima-aldaketaren irudiak. Hainbeste, azkenerako, zaila egiten baitzaigu jakitea benetan zer gertatzen ari den, edo zer dakigun gertatzen ari denaz.
Ekaineko zenbakian zailtasun horietan barrena mugitzeko tresnak landu nahi izan ditu More >
Sakelako baterien gaia landu du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak uztail-abuztuetako alean
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren erredakzio-taldeak sakelako baterien gaia landu du, sakonki, argitaratu berri den uztail-abuztuetako alean. Haririk gabeko gailu eramangarriek askatasuna ematen dute bateriei esker, baina bateriak nahi baino maizago agortzen dira. Horregatik, udarako ale honetan, gure ordenagailu, telefono mugikor, argazki-kamera eta abarretako bateriak nolakoak diren jaso da erreportaje batean, eta baterien arloan lanean dabiltzanei galdetu zaie noiz eta nola iritsiko den hurrengo iraultzatxoa.
Gainera, beste artikulu hauek ere irakurri ahal izango dira ale honetan: Vladimir Hachinski neurologo Alzheimerrean adituari egindako elkarrizketa; Jan Smit geologo eta detektibearen ikerketa-lanak, dinosauroak meteorito baten talkak suntsitu zituela esan zuten lehenengo ikertzaileetako batenak; Iguazuko ur-jauziei More >
Elektrizitatea sakon aztertzen du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak iraileko zenbakian
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak elektrizitatea sakon jorratu du, zenbait ikuspegitatik: elektrizitatea non eta nola sortzen den, elektrizitate-arazoak daudenean nola konpontzen diren, elektrizitatearen kontsumoa nolakoa den Euskal Herriko hirietan, elektrizitatea nola sortuko den etorkizunean… Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten die, beraz, Elhuyar aldizkariak iraileko zenbakian.
Beste artikulu hauek ere argitaratu dira iraileko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Analisiak atalean, Euskal Herriari lotutako bi ikerketa-instalaziori buruzko artikuluak. Horietako batean, Bilbon egitekoa ziren neutroien espalazio-iturriaren azterketa kritikoa egin du hautagaitzaren aholkulari izandako Javier Bermejo fisikariak. Bestean, nanoteknologiatik eta CIC nanoGUNEtik zer espero dezakegun azaldu du CIC nanoGUNEko zuzendari Txema Pitarkek; Begiak: argiari nabarmentzeko More >