Baga Biga » Aldizkariak
Elhuyar aldizkariak itxura eta eduki berriak izango ditu maiatzeko zenbakitik aurrera
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria eraberrituta etorriko da maiatzetik aurrera. Itxura aldetik, diseinu eta formatu berriak izango ditu, baina edukietan ere izango dira aldaketak: informazioa eskaintzeaz gain, zientziako eta teknologiako gaiei buruz hausnarketa egiteko aukera emango zaio irakurleari. Informazio emateko era aldatuko da, beraz, eta ulerterrazagoa izango da irakurlearentzat. Elhuyarrek duen zorroztasuna galdu gabe, ikuspegi berritzaile eta modernoago batetik iritsiko zaizkio irakurleari zientziari eta teknologiari buruzko berriak.
Hori horrela, atal berriak izango ditu aldizkariak, besteak beste, hauek: Mundu ikusgarria, Mundu digitala, Istorioak, Liburutegia, Gogoetan…
Maiatzeko alea
Maiatzeko gai nagusia hazi transgenikoak eta horien erabilera nekazaritzan izango da. Hiru artikulutan barrena, hazi transgenikoen auzia aztertu du aldizkariaren maiatzeko zenbakiak. Hasteko, EHUko irakasle Leire Escajedok eta José Ramón Mauleónek ikuspegi global batetik aztertu dute transgenikoen erabilera nekazaritzan. Bioteknologiako gaiei buruzko araudietan aditua da Escajedo; Mauleón, berriz, nekazaritzaren eta elikadura-sistemaren soziologian. Ondoren, Mertxe de Renobales ikertzailearen laguntzarekin, hazi transgenikoak zer teknikaren bidez sortzen diren aztertu da, eta, azkenik, nekazaritza ekologikoan diharduen Jon Harluxetekin izan da aldizkaria. Horrez gain, Donostian ireki berri duten CIC nanoGUNE ikerketa-zentroa bisitatu du aldizkariak, nanoeskalan ikertzeko baliagarria den eraikin batek dituen berezitasunak ezagutzeko. Izan ere, oso eskakizun zehatzak bete behar ditu halako eraikin batek. Azkenik, zebra-arrainari buruzko erreportaje bat argitaratu da zenbaki honetan. Ikerketa-laborategietan geroz eta gehiago erabiltzen da arrain hau eredu gisa, eta AZTIn proiektu bat jarri duten martxan, metodologiak bateratu eta eraginkortasuna handitzeko. Aldizkari berriaren lagina ikusteko. sartu www.zientzia.net/elhuyar webgunean. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren maiatzeko zenbakia, salgai dago jada.
Harpidetza-kanpaina
Bestalde, harpidetza-kanpaina bat ere jarri da martxan. Harpidedunek 49,5 €-ren truke urtean 11 ale jasoko dituzte (uztaila eta abuztuan aldizkari bakarra argitaratzen da), eta opari moduan ordenagailu eramangarriarentzako motxila bat jasoko dute. Gainera, harpidedunek % 20ko deskontua izango dute Elhuyarren katalogoko produktuetan. Hala ere, nahiago duenak aldizkaria kiosko eta liburu-denda nagusietan eskuratu ahal izango du 4,5 €-ren truke.
IRRIKA 05 aldizkariak opari musikal bat du esklusiban gazteentzat
Klima-aldaketari buruzko monografikoa landu du Elhuyar aldizkariaren ekaineko aleak
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, klima-aldaketa izango du gai nagusia. Hain zuzen ere, Your Planet Needs You — Unite to Combat Climate Change (Planetak behar zaitu; batu klima-aldaketari aurre egiteko) leloa aukeratu du Nazio Batuen Erakundeak, klima-aldaketari aurre egin beharraz hausnarketa eginarazteko. Hori aitzakiatzat harturik, Elhuyar aldizkariko erredaktore-taldeak klima-aldaketari buruzko monografiko bat landu du ekaineko alean. Izan ere, alde guztietatik iristen zaizkigu klima-aldaketaren hotsak, eta edonon ikusten ditugu klima-aldaketaren irudiak. Hainbeste, azkenerako, zaila egiten baitzaigu jakitea benetan zer gertatzen ari den, edo zer dakigun gertatzen ari denaz.
Ekaineko zenbakian zailtasun horietan barrena mugitzeko tresnak landu nahi izan ditu Elhuyar aldizkariak, eta galdera hauek erantzun: Nola neurtzen da? Zenbateraino gaude ziur? Nork neurtzen du? Zer da hainbestetan aditzen den IPCC erakundea? Eta Euskal Herrian sortutako BC3 zentroa? Nola egiten dute lan? Funtsik ba al dute zientzialari eszeptikoen argudioek? C02-a da dena? Sortu da negoziorik klima-aldaketaren epeletan? Isurketa-eskubideen burtsaren kontu hori zer da? Klima-aldaketa eragozteko itsasoak burdinez ongarritzeak edo Lurraren inguruan ezkutu islatzaile bat jartzeak ba al du zentzurik? Eta zilegi da? Zein da gure ardura? Ez ote genuke hasi beharko neurri zorrotzak hartzen populazioa kontrolatzeko? Eta galdezka hasi garela, zer salbatu nahi dugu egiaz, eta zer dago benetan arriskuan? Planeta... geu? Bestalde, gogorarazten dizut maiatzean Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkaria eraberritu dela. Itxura aldetik, diseinu eta formatu berriak ditu aldizkari berrian, eta edukietan ere badira aldaketak: informazioa eskaintzeaz gain, zientziako eta teknologiako gaiei buruz hausnarketa egiteko aukera ematen zaio irakurleari. Ekaineko alean, klima-aldaketari buruz hausnartu ahal izango du irakurleak, hain zuzen ere. Elhuyar aldizkariaren ekaineko alea dagoeneko kalean da.
Sakelako baterien gaia landu du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak uztail-abuztuetako alean
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren erredakzio-taldeak sakelako baterien gaia landu du, sakonki, argitaratu berri den uztail-abuztuetako alean. Haririk gabeko gailu eramangarriek askatasuna ematen dute bateriei esker, baina bateriak nahi baino maizago agortzen dira. Horregatik, udarako ale honetan, gure ordenagailu, telefono mugikor, argazki-kamera eta abarretako bateriak nolakoak diren jaso da erreportaje batean, eta baterien arloan lanean dabiltzanei galdetu zaie noiz eta nola iritsiko den hurrengo iraultzatxoa.
Gainera, beste artikulu hauek ere irakurri ahal izango dira ale honetan: Vladimir Hachinski neurologo Alzheimerrean adituari egindako elkarrizketa; Jan Smit geologo eta detektibearen ikerketa-lanak, dinosauroak meteorito baten talkak suntsitu zituela esan zuten lehenengo ikertzaileetako batenak; Iguazuko ur-jauziei buruzko argazki-erreportajea; denborak paperean egiten dituen margolari-lanak; baztangaren txertoaren istorio harrigarria; zientziari, sasizientziei eta gizarte irekiari buruzko hausnarketa, Juan Ignacio Perez Iglesiasen eskutik; transgenikoak landatzeko araudiari buruzko artikulua, Leire Escajedo eta Mertxe de Renobales ikertzaileen eskutik; eta mikroformatuei buruzko artikulu bat, Mundu digitalaren txokoan.
Bestalde, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak orrialde bat erregistratu du Facebook-en, non zientzia eta teknologiaren zaleek gai horiei buruzko hausnarketa eta iritzia elkarbanatzeko aukera izango duten. Gainera, argazki-lehiaketa bat ere abiatu du aldizkariak: parte-hartzaileek udara honetan ateratako zientzia eta teknologiari buruzko argazkiak igo beharko dituzte, eta zaleei gehien gustatu zaien argazkiaren egileak argazki-kamera bat eta motxila bat irabaziko ditu.
Informazioa guztia Elhuyar Aldizkariaren Facebook-eko orrialdean dago.
Elektrizitatea sakon aztertzen du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak iraileko zenbakian
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak elektrizitatea sakon jorratu du, zenbait ikuspegitatik: elektrizitatea non eta nola sortzen den, elektrizitate-arazoak daudenean nola konpontzen diren, elektrizitatearen kontsumoa nolakoa den Euskal Herriko hirietan, elektrizitatea nola sortuko den etorkizunean… Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten die, beraz, Elhuyar aldizkariak iraileko zenbakian.
Beste artikulu hauek ere argitaratu dira iraileko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Analisiak atalean, Euskal Herriari lotutako bi ikerketa-instalaziori buruzko artikuluak. Horietako batean, Bilbon egitekoa ziren neutroien espalazio-iturriaren azterketa kritikoa egin du hautagaitzaren aholkulari izandako Javier Bermejo fisikariak. Bestean, nanoteknologiatik eta CIC nanoGUNEtik zer espero dezakegun azaldu du CIC nanoGUNEko zuzendari Txema Pitarkek; Begiak: argiari nabarmentzeko mekanismo sinpleenetatik bereizmen handiko makinetarainoMundu digitala” atalean, eta, azkenik, Kapadoziara joan gara Mundu ikusgarria sailean.
izeneko artikulua landu da, non ikusmenaren organoak izan dituen hamaika moldaerak aztertzen diren. Bestalde, Fields dominari uko egin zion matematikariaren istorioa ere ageri zaigu ale honetan. Matematikaren arloan ematen den sari nagusietako bat da Fields domina, eta Grigori Perelman da hari uko egin zion gizona. Gure paisaiaren eraldaketari buruzko hausnarketa ere egin dute Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek, gidatutako ibilbide batean; pirateriaren aurkako bataila galdu duen DRM segurtasun-sistemari buruzko xehetasunak ditugu.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren iraileko zenbakia dagoeneko salgai duzue liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org/edizioak webgunean.