Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Blogak.com
SGAE, usoak eta abar
abu 10th
Abuztua-ren erdialdea aurrera doa eta Elgoibarko kaleak ustuz doaz poliki poliki. Datorren astean nor geldituko ote da herrian? Ba itxuraz usoak eta beste lau katu. Beno, usoak agian ez…. Gora begiratu det eta ikusi ditut azkenaldi hontan gure balkoietan hain ohizkoak bihurtu diren CD-ROM dizdiratzaileak!!!. Nori okurrituko zitzaion horiek zintzilizka jartzeko ideia? Ez dakit asko egiten duen honek usoak uxatzen baina pasiatzen zaudela ZARTA!!! Begira cd baten dizdira. MADARIKATUA!! Usten nuen etxeetako fatxadak dotoretzea beste zerbait zela… Pozik egongo direnak SGAE eta oilasko errearen erregea izango dira saltzen diren CD-en ia %50-a poltsikoratzen bait dituzte, hau komeria!!. Beno hau guztia More >
Software askea euskal administrazioan
abu 3rd
Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean. Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra ematen Microsoft-en monopolioari. Zergaitik gara arlo honetan Europaki ipurdi? Hitz gutxiago parlamentuan eta ekintza gehiago! Eskerrak arlo pribatuan mugimendu sumatzen dela!!
Euskaltelen Udako Oferta Berezia Interneten
uzt 2nd
Ostiralean nenbilen begira nire osabarentzat, internet-erako hornitzaile berria aukeratzen eta hala non aurkitu nuen Euskaltel-ek ematen duen oferta berria uda hontarako. Nik orain arte Despega 300kbps daukat eta 23 € hilean ordaintzen ditut. Oferta honekin 3 hilabetetan 3000kbps-eko konexio edukiko dut eta 30€ ordainduko ditut guztira (39 € aurreztuz).
Orain momentuan probatzen ari naiz oferta hau eta nahiz eta fitxategi handiak jeisterakoan asko igartzen den (P2P-ean pentsatzen det ere… ; – ) gainerako nabizaio arruntean ez da hainbesteko aldea. Noski, latentziak berdinak jarraitzen dira izaten, hortaz pentsatzen det 3 hilabeteak pasatzen direnean berriro jeitsiko naizela nere Banda zabal txikira…
Hemen daukazue habiadura More >
Azoka berria Sigmako komedorean
uzt 1st
Azkenean inauguratu da hainbeste polemika ekarri duen Azoka berria. Polemika hain gogorra izan da eta udalaren egozkorkeria hain handia Haundiren denboraldi bukaerako afaria eta Trinitateko danborradaren afaria aparkaleku berrira mugitu dituztela. 700.000 €-tako gastua justifikatzeko ote?. Kontutan izanik handik 50 metrotara sekulako aparkaleku handia dagoela, ez dago hain argi. Hala ere, gauza bat dago argi. Elgoibarren dirua barra-barra dagoela, olibondo bonsai batzuk hasi bait dira jartzen hain famosuak egin diren elgoibarko “roskilla errotondetan”. Nolatan eduki daiteke hain gustu ona errotondak apaintzean eta nolatan hain txarra erroskiletarako?. Bakarrik espero det ez izatea egia 6000 € kostoa izatea zuhaitz bakoitzak. Norbaitek badaki?
More >WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en
eka 7th
Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta aurkitzen zara hasieran.
Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.
PAUSOAK:
-
wpa_supplicant eta network-manager-gnome instalatuta eduki behar dira. Badaezpada apt-get install erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.
> sudo apt-get install wpasupplicant
Ubuntu 6.06 LTS atera da!!
eka 4th
Software askearen munduan eta linux distribuzioen barruan aspalditik zain geunden berria gertatu da Ekainak 1ean. Ubuntu distroaren bertsio berria azaldu da. Honek Dapper Drake du izena eta Ubuntu distroaren atzean dauden konpromisoa betez aurreko bertsiotik 6 hilabetera atera da. Asteburu hontan ekin diot upgrade-ari eta oraintxe bertan nago bertsio berria erabiliz blog-ean idazten. Nahiko ondo joan da guztia baina arazotxo batzuk izan ditut portatilaren WIFI-akin (zergaitik hainbeste arazo WPA soportearekin???). Probatzera noa ea nolako bertsioa utzi diguten!!!. Honi buruz gehiago zehaztuko dizuet. Informazio gehiago nahi duzuenok honera joan zaitezkete.
Internet segurua nahi duzu? Erabili Firefox
mai 8th
Hau da erabili duten leloa Mozilla Firefox-en promozio kanpaina batean.
Bertan diote Firefox dela pribakuntza gehien eta popup, spyware eta virus protekzio hoberena ematen duen web nabegatzaile irekia.
Hala ere azken estadistikak diotenez Firefox-ek Europa mailan %20 besterik ez du lortu gaur egun. Hala ere aipagarria da Finlandia, Eslovenia eta Alemania moduko estatuetan %30etik gora dagoela erabilira.
Interesgarria izango litzateke jakitea ze mailatan gauden Euskadi-n, baina datu ofizialerikan ez daukat ezkuragarri. Lortu al daiteke nonbaitetik?
Dohainik diren aukerak Winzip-en ordez
mai 7th
Aurreko asteko albistea da Corel enpresak (Corel Draw, WordPerfect…) Winzip konprimitzaile ezaguna erosi duela. Egia da winzip-ek duela windows sistema eragilearen konprimitzaileetan lehen postua, baina baita ere hainbat aukera daudela opensource eta dohainik konprimatzaileen merkatuan. Horietako bat izan daiteke windows-entzako 7zip konprimitzailea, bestalde linux sistema eragilean ez da ia erabiltzen zip formatua, konpresio hobeagoak eskaintzen bait dituzte rar, tar edo bzip2 moduko sistemak.
Egia esan ez dakit oso etorkizun ona duen erosketa honek eta badirudi Corel-en beste hanka-sartze bat izan daitekeela. Beste aukera antzerakoak eta dohainik badaude zergaitik ordaindu?. Gaur egun euskal industrian txinatarren konpetentziari kontra egiteko saiatzen ari diren irtenbidea dute bakarrik: balio gehigarria duten zerbitzu More >