Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged David de Ugarte
David de Ugarte: Internauta baten galderari erantzuna
uzt 13th
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarte elkarrizketatu behar nuela-eta, internautei galderak bidaltzeko gonbitea egin nien. Esperimentua ez da oso arrakastatsua izan. Nahiz eta nire blogean, Twitterren eta Facebook-en ere iragarri, galdera bakarra iritsi zait. Ez dakit zer ondorio atera: Nire inguruko sareak ez daki nor den David de Ugarte? Jendeak erantzuteko denbora falta du? Informazio anabasan nire mezua galdu egin da? Deialdi botere ahula daukat?… Segur aski azkeneko hori izango da.
Ez nago ez haserretuta, ez minduta, ez desengainatuta. Aukera baldin badut antzekoak egiten jarraituko dut. Mezu hau galdera bidali didan Haritz Rodriguezentzat da, –suposatzen dut ez zaiola inporta bere izena aipatzea–. More >
‘Filé’ eredua edo demokrazia ekonomikoa
uzt 10th
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia. Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez… Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du gauza asko, batik bat arlo ekonomikoarekin lotura dutenak. Horregatik eta berebiziko interesekoa iruditu zaidalako lerro batzuk gehiago eskaini nahi dizkiot hemen.
Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes argitaratuko du (lanaren kopia jada sarean dago). Horrek eman digu aitzakia “demokrazia ekonomikoaz” eta Filé ereduaz hitz egiteko.
David de More >
David de Ugarteri elkarrizketa: Galderak prestatzen
uzt 1st
David de Ugarte
Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn
David de Ugarte ziberaktibistari elkarrizketa egingo diot; nire galderak erantzuteko prest agertu da behintzat. Badakit ez dela oso ohikoa erreportaje edo elkarrizketa egin aurretik ezer esatea, baina orain arte egin ez dudan zerbait esperimentatu nahi dut, kazetal jardun parte-hartzaileagoa. Hau da, galderen prestaketa fasetik bertatik aukera eman nahi dut jendeak ekarpenak egin ditzan, uste baitut Internet munduan gabiltzanontzat intereseko pertsona bat izan daitekeela David de Ugarte.
Pentsalaritzat definitzen dute batzuk, Espainiako ziberpunkaren sortzailetzat besteak… Egia esan, currikulum zabala du 39 urteko madrildar honek. Japoniatik at idatzitako mugikorrentzako lehen eleberria idatzi zuen, Lia MAD phreaker; sare sozialei More >