Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Elhuyar Fundazioa
Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileo plataformak duen Estatuko ordezkari bakarra
mar 14th
AlphaGalileo plataforman duela gutxi arte espainiar estatuko bi ordezkari zeuden: batetik, Espainiako Fundación Española la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundea, eta, bestetik, Elhuyar Fundazioa. Duela egun batzuk, FECYT erakundeak, AlphaGalileo plataforman bi urte egin eta gero, hura uzteko erabakiaren berri eman zuen. Horren ondorioz, orain, Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileon ordezkaritza duen Estatuko erakunde bakarra.
AlhaGalileo plataforma Europako ikerketa-berrien iturri nagusia da, eta AlphaGalileo Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak ematen du zerbitzu hau. Fundazio hori Europako hainbat herrialdetako ordezkariek osatzen dute:
- Fonds de la Recherche Scientifique, Belgium
- Fonds voor Wetenschappelijk Onderzoek, Belgium
- Deutsche Forschungsgemeinschaft, Germany
- Irish Research Council for Science, Engineering and Technology, Ireland
- Nederlandse Organisatie voor Wetenschappelijk More >
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Elhuyar Fundazioak zientzia gizarteratzeko elkarlan-akordioa sinatu dute 2010erako
ots 8th
Gasteizen, 2010eko otsailaren 8anEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazioak elkarlan-akordioa sinatu dute euskal gizarteari 2010ean zientzia gerturatzeko eta zabaltzeko. Ekitaldian, bi erakundeetako ordezkari nagusiek hartu dute parte: Maria Isabel Celaá Diéguez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Pedro Luis Arias Ergueta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria; eta Itziar Nogeras Berra, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.
Akordio honen bidez, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartzen du Elhuyar Fundazioak proposatutako urteko lan-programaren jarduerak garatzen laguntzeko, finantzaketa bitartez. Zehazki, hiru dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatuko dituen proiektuak: Zientzia Udalekuak, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia More >
Elhuyar Fundazioak VII. Tesi Saria jarri du martxan, Basque Research webgunearen bitartez
Aza 25th
Zazpigarren urtez, Elhuyar Fundazioak Tesi Saria jarri du martxan, Basque Research webgunearen bitartez eta UPV/EHUren babesletzarekin. Sariketa honen helburua da unibertsitatean egiten den ikerketaren dibulgazioa egitea, ikertzaile gazteena, batez ere. Horretarako, 2008an EAEko, Nafarroako edo Ipar Euskal Herriko edozein unibertsitatetan aurkeztu eta ontzat emandako tesien laburpenak bidali beharko dituzte parte-hartzaileek maiatzaren 31 baino lehen.
Hiru sari egongo dira jokoan: lehenengo saridunak ordenagailu eramangarri bat jasoko du, bigarren saridunak argazki-kamera digital bat, eta aipamen bereziak MP4 irakurgailu bat. Horiez gain, landetxe batean asteburu bat pasatzeko aukera izango dute lehenengo bi sailkatuek. Gainera, lan irabazleak nazioarteko zenbait webgunetara bidaliko ditugu, argitara ditzaten: More >
Elhuyar Fundazioaren VII. Zernola Olinpiadaren sariak banatu dira gaur goizean Donostiako Cristina Enea parkean
Aza 25th
Elhuyar Fundazioak antolatu duen VII Zernola Olinpiadaren sari-banaketa eta festa ospatu dira gaur goizean Donostiako Cristina Enea parkean, eta DBH 1 eta 2. mailako 100 gazte inguru elkartu dira. Iñigo Azpitartek, Go!azen musikaleko protagonistak, girotu du gaur ospatu den festa, eta irabazleek Iñigoren beraren eskutik jaso dituzte sariak. VII. Zernola Olinpiadako saridunak hauek izan dira: Lehenengo saria Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako DBH2A ikasgelako gazteek lortu dute; bigarren, Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko DBH2A ikasgelakoak gelditu dira, eta hirugarren, Donostiako Axular Lizeoko DBH2D gelakoak.
Irabazleez gain, Donostiako La Salle San Luiseko ikasleak ere gerturatu dira festara, laugarren postuan geratu direnak, hain zuzen More >
Kontabilitatea: teoria eta praktika liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak
Aza 25th
Elhuyar Fundazioak Kontabilitatea: teoria eta praktika 2007ko kontabilitate-planera egokitua kontsulta-eskuliburua argitaratu berri du. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia eta Errapel Ibarloza UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate eskolako irakasleak izan dira obra honen egileak. Liburua Espainiako Kontabilitate Plan Orokor berriari (2007ko azaroan onartutakoari) egokitutakoa da, eta ariketa eta bestelako ekarpen berriez osatua dator. Gainera, kontu-taula tolesgarri bat du barnean liburuak.
Liburua eskuliburu klasikoa da, enpresa-zientzietako ikasketetako zein administrazioko ikasketetako ikasle eta irakasleentzako oso gomendagarria. Era berean, oso erabilgarria da kontsulta-obra gisa ere, liburutegietan edota lantokietan izateko. Aukeratutako gaiei dagokienez, ondarea eta balantzea, kontuak, kontabilitatearen euskarri materialak, kontabilitate-prozesua, balio erantsiaren gaineko More >