Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Elhuyar
Teknoskopioa 2009-2010 berritua martxan da
Abe 2nd
Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Teknoskopioa 2009-2010 gazteentzako ideia-lehiaketa jarri dute abian. Hezkuntza-sistemaren beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du —2009ko abendutik 2010eko maiatza bitartera— eta “Darwin eta eboluzioa” izango du ardatz. Lehiaketaren helburua da zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna eta jarrera ekintzailea sustatzea gazteen artean, eta ikasleek gai zientifiko eta teknologikoen inguruan duten motibazioa eta parte-hartzea bultzatzea. Horregatik, lehiaketak irauten duen bitartean, gazteak ikertzaile, asmatzaile eta sortzaile bihurtuko dira.
Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, gehienez hiru laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo More >
Webgune, atal eta dekoratu berrituarekin dator Teknopolis saioa denboraldi berrian
Aza 25th
Teknopolis saioak hainbat aldaketa egin ditu denboraldi berriari begira. Atal berriak estreinatuko ditu, ‘Vlog’, ‘Climate Trackers’ eta ‘Flash’ izeneko atal berriak, hain zuzen. Webgunean ere (http://teknopolis.elhuyar.org) hainbat moldapen egin dira, eta sareak eskaintzen dituen 2.0 tresnak gehitu zaizkio: erabiltzaileak Teknopolis-eko erreportajeak jaitsi eta blogetan txertatzeko aukera izango du, bideoak sare sozialetan partekatzeko aukera izango du eta, gainera, erreportaje bakoitzean iruzkinak egin ahal izango ditu. Iruzkinen bidez, ikusleen iritzia jaso nahi da eta erantzuteko aukera izan. Hala ere, erreportajeek Teknopolis saioaren eduki nagusia izaten jarraituko dute. Euskal Herrian(gaztelaniaz Euskadi ageri da) nahiz hemendik kanpo egiten diren ikerketa zientifiko eta teknologikoei erreparatuz More >
Irrika 05 aldizkariak opari musikal bat du esklusiban gazteentzat
Aza 25th
QR kodea (QR-Code) informazioa gordetzeko puntu matrizea da, barra-kodearen antzekoa, baina bi dimentsiokoa. Jatorrian autogintzako piezen jarraipena egiteko erabili zen arren, izugarri ari da zabaltzen. Japonian, adibidez, aldizkarietan eta publizitatean erabiltzen da. Hemen ere zabalduko da, seguru, eta Irrikak baliabide hori erabiltzen lehenengoetakoa izan nahi du (edo lehena).
Baina ez du erabiliko kodea publizitatea egiteko, opari bat egiteko baizik: GOSEren azken diskoko Surik bai abestiaren bideoa. Oparia eskuratzeko, Irrika 05-a 32. orritik zabaldu behar da, mugikorra Internetera konektatu, kodea irakurri, eta GOSEren bideoa mugikorrean agertuko da.
Hain zuzen, Irrika aldizkariaren 5. zenbakiak GOSE musika-taldeko Ines Osinagari eginiko elkarrizketa dakar, beste elkarrizketa, More >
Mexikon dagoen Teleskopio Milimetriko Handia hizpide, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urriko alean
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak Mexikoko Puebla estatuko Teleskopio Milimetriko Handia izango du hizpide argitaratu berri den urriko alean. Gisa horretako teleskopiorik handiena izango da martxan jartzen dutenean, eta espaziotik datozen uhin milimetrikoak jasoko ditu. Itziar Aretxaga bilbotarrak han egiten du lan, eta teleskopio honen inguruko xehetasunen berri emango digu azken alean.
Honako gai hauek ere landu dira Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Mundu digitala atalean, Google Wave-ri buruz hitz egin du Igor Leturia informatikari eta ikertzaileak. Posta elektronikoa aurretik eramango duen olatua izateko jaio da Google-ren produktu berri hau, eta haren ezaugarriak aztertu ditu; Euskal Herrian egin diren petrolio-zundaketen aztarnei ere More >
Bihar hasiko da “Norteko Ferrokarrilla” irratsaioaren denboraldi berria Euskadi Irratian
Aza 25th
Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratiarentzat ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioak bihar ekingo dio denboraldi berriari, hamalaugarrenari. Saioa Guillermo Roa kimikariak gidatuko du, Elhuyar Zientziaren Komunikazioa saileko kideen babesarekin, eta asteartero emitituko dute, 21:00etan (igandeetan, 22:00etan, errepikapena emango dute). Denboraldi berriaren nobedadeen artean, azpimarratu beharra dago kolaboratzaile berriak izango dituela programak, tartean Álvaro Aragón historialaria eta Jabi Asurmendi informatikaria.
Hain zuzen ere, Asurmendi izango da Norteko Ferrokarrillaren biharko saioaren gonbidatu nagusia. Ilargira iritsi zen Apollo programari buruz hitz egingo du, erabili zuten ordenagailuaren ikuspuntutik. Asurmendik gaur egungo ordenagailuekin konparatuko du Apollo misioaren ordenagailu txikia, eta azalduko du zertarako erabili zuten eta zer arazo eman More >
Elektrizitatea sakon aztertzen du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak iraileko zenbakian
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak elektrizitatea sakon jorratu du, zenbait ikuspegitatik: elektrizitatea non eta nola sortzen den, elektrizitate-arazoak daudenean nola konpontzen diren, elektrizitatearen kontsumoa nolakoa den Euskal Herriko hirietan, elektrizitatea nola sortuko den etorkizunean… Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten die, beraz, Elhuyar aldizkariak iraileko zenbakian.
Beste artikulu hauek ere argitaratu dira iraileko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Analisiak atalean, Euskal Herriari lotutako bi ikerketa-instalaziori buruzko artikuluak. Horietako batean, Bilbon egitekoa ziren neutroien espalazio-iturriaren azterketa kritikoa egin du hautagaitzaren aholkulari izandako Javier Bermejo fisikariak. Bestean, nanoteknologiatik eta CIC nanoGUNEtik zer espero dezakegun azaldu du CIC nanoGUNEko zuzendari Txema Pitarkek; Begiak: argiari nabarmentzeko More >
Sakelako baterien gaia landu du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak uztail-abuztuetako alean
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren erredakzio-taldeak sakelako baterien gaia landu du, sakonki, argitaratu berri den uztail-abuztuetako alean. Haririk gabeko gailu eramangarriek askatasuna ematen dute bateriei esker, baina bateriak nahi baino maizago agortzen dira. Horregatik, udarako ale honetan, gure ordenagailu, telefono mugikor, argazki-kamera eta abarretako bateriak nolakoak diren jaso da erreportaje batean, eta baterien arloan lanean dabiltzanei galdetu zaie noiz eta nola iritsiko den hurrengo iraultzatxoa.
Gainera, beste artikulu hauek ere irakurri ahal izango dira ale honetan: Vladimir Hachinski neurologo Alzheimerrean adituari egindako elkarrizketa; Jan Smit geologo eta detektibearen ikerketa-lanak, dinosauroak meteorito baten talkak suntsitu zituela esan zuten lehenengo ikertzaileetako batenak; Iguazuko ur-jauziei More >
Zientzia eta teknologiako ikasketak bultzatzeko estrategiak, “Zientzia eta teknologia hezkuntzan” mintegian
Aza 25th
“Zientzia eta teknologia hezkuntzan” mintegia egin zen atzo, ekainak 29, Bilboko Euskalduna Jauregian, Elhuyar Fundazioak antolatuta. Batxilergotik hasi eta unibertsitate-ikasketak amaitu arte ikasleek jasotzen dituzten zientzia eta teknologiako edukiak zein diren, zer metodoren bidez helarazten zaizkien, eta gero eduki horiek lan- eta ikerketa-munduko beharrekin bat egiten duten aztertu eta eztabaidatu zuten hizlariek.
Goizeko 9:00etan hasi zen mintegia, eta 14:00etan amaitu. 70 lagun inguru bildu ziren. María Teresa Nuño, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen Didaktikako katedradunaren hitzaldiarekin hasi zen jardunaldia. Bigarren Hezkuntzako zientzia-irakaskuntzari buruz jardun zuen Nuñok. Zientzian alfabetatzearen garrantzia azpimarratu zuen. Izan ere, zientziaren irakaskuntzak zenbait ezagutza soil baino gehiago More >