Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Europa
Bruselak Google bere nagusitasun egoeraz baliatzen den aztertuko du
ots 24th
AEBetako enpresa erraldoiaren kontra jarri dituzten hiru salaketa aztertzen ari da EB, baina gezurtatu egin du “oraingoz” ikerketa formal bat abiatu duela.
‘Google street view’ Alemaniara heldu da Europako kritiken artean
ots 23rd
Zerbitzu sekretu batek ere ez luke horren lotsagabeki argazkiak aterako adierazi du Gobernu alemaniarrak. 2009. urtean Suitzak street view salatu zuen irudiek intimitate-eskubidea urratzen zutelako.
Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioak zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso du gaur
Aza 25th
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso du gaur, Euroscience Associationek (www.euroscience.org) antolatu duen Euroscience Media Awards 2009 sariketaren barruan. Zehazki, Teknopolisi egokitu zaion saria Jonhson & Jonhson popular science TV Award saria izan da. Sari-banaketa Hannoverren (Alemania) ospatu da gaur, eta saria jasotzera Maider Egüés Teknopolisen zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Beñar Kortabarria Teknopolis saioko erredaktorea gerturatu dira.
Teknopolis zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onena dela erabaki duen epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Derek Nelson, AlphaGalileo Fundazioko negozio-zuzendaria, BBCko produktore ohia eta ESAko (European Media Centre-ko) aholkularia; Carl Johan Sundberg, Euroscience More >