Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged euskara
Gaurtik aurrera Tuenti euskaraz
Abe 3rd
Goizean zehar bezeroen %15k izango du euskarazko bertsioa erabiltzeko aukera, baina, eguna aurrera doan heinean gainerako erabiltzaileengana zabalduko da zerbitzua.
Euskararen berreskuratzea
Aza 11th
Hausnarketarako bost minutuko bideoa, euskararen berreskuratzea azaltzeko Garabidek egin duen DVDaren laburpena.
Gariren twitter bidez aurkitutakoa:
Euskararen berreskuratzea from Garabide on Vimeo.
Hitza: euskararen aldeko inbertsioa
eka 8th
HITZA proiektua arriskuan dago Lea-Artibaiko Amankomunazgoak orain arte ematen zion diru laguntza aurten kendu egin diolako. Mutrikuko Udalak diru laguntza mantentzen du, biztanle bakoitzeko urtean 2 euro, beraz 10.000 euro inguru. Nire ustez txalogarria.
Beste hainbat Udalek (Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Etxebarria, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Amoroto eta Mendexa) ez diote laguntzarik ematen krisi garaian gaudelako. Honelako egoeratan priorizatu egin behar da, eta badirudi Hitzak ez duela hainbeste garrantzi. Niretzat bai, eta hori da azaldu nahi dudana. Zergatik da niretzat Hitza garrantzitsua.
Nik ez daukat egunkariak irakurtzeko ohiturarik. Badakit ona dela, baina ez ez det astirik izaten, eta egunean zehar libre dauzkadan minutuetan, ez naiz More >
Gmail euskaraz: Google Analytics-en emaitzak
mai 26th
Atzo gmail euskaraz zegoela eta publikatu nuen artikuluak arrakasta izan zuen, eta 213 bisita jaso zituen nire blogak.
Hau ez zait egunero gertatzen, beraz Google Analytics-ek ematen dituen datuak aztertu ditut, eta gauza interesgarriak ikusten dira.
HizkuntzakBadirudi jendea hasi dela nabigatzailearen hizkuntza moduan euskara konfiguratzen. Datu hauen arabera:
- Nabigatzailearen hizkuntza euskeraz konfiguratuta: 103 (%50,74)
- Nabigatzailearen hizkuntza gaztelaniaz konfiguratuta: 91 (%44,83)
- Nabigatzailearen hizkuntza ingelesez konfiguratuta: 18 (%8,87)
- Beste hizkuntza batzuk: 1 (%0,49)
Atzo nire blogera 145 bisitari (%68) etorri ziren Firefox-en eskutik. MS Explorer-ekin aldiz 51 (%24).
Sistema eragileakHemen txapedun oraindik Windows 154 bisitarekin (%72), Linux-ekin 35 (%16) eta Macintosh-ekin 24 (%11). Badirudi Windows ez diren aukerak indartuz More >