Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Euskera
Apple-k ez daki Euskeraz
eka 9th
Aurreko astean, Apple Store-n erosketa bat egin nuen. Apple-eko produktu bat erosten nuen lehen aldia zen eta opari bat egiteko joan nintzen bertara. Opari bat izanik, operiko kaxan eta abarretan sartzeko aukerari eman nion. Aukera hori sakatuta, oparia jaso behar zuenari hitza batzuk jartzeko aukera ere azaldu zen eta denbora piska bat pasa ondoren bertan idazten hasi nintzen.
Hitz guztiak gorriz azpimarratuta, beno, ez da lehengo aldia wordpress berak ere horixe egiten dit…
Hasi eta berehala ordea, idazteko kaxaren gainean, gorriz idatzitako mezu bat azaldu zitzaidan:
“Este mensaje contiene palabras que pueden ser inapropiadas, por favor, revísalo”
Ño!Oraindik gazteleraz idatzi beharko dut mezua…
Hitzak, kentzen joan More >
Google Euskaraz mintzo da
mai 14th
Gaurtik aurrera Euskera ere Google Translate (http://translate.google.com) itzultzailean euskera hizkuntza bezala agertzen da. Itzulpenak oraindik ez dira oso egokiak baino gure esku dago hau konpondu eta itzulketa egokiak beraiei bidaltzea. Horretarako behean azalduko zaigun estekan sakatu eta itzulpen egokia bidali beharko dugu, sistemak piskanaka-piskanaka ikasi dezan.
Oraindik ALPHA-n egon arren ezin ukatu gure hizkuntzarentzat albiste ederra denik.
Googlek euskarara itzultzen ikasi du
mai 14th
Bilatzailearen itzulpenak egiteko tresnak edozein testu euskarara itzultzeko aukera ematen du, baina oraindik Alpha bertsioan dago.
Euskarazko itzulpen automatiko librea hobetzeko bidean
Abe 15th
Matxin itzultzailearen bertsio berria aurkeztu dute Eleka enpresak, EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioaren I+G taldeak aurkeztu dute Matxin itzultzailearen bertsio berria. Software hori Opentrad …
INTERNETEN .eus DOMEINUA
ots 1st
http://www.puntueus.org web orrian .eus domeinua lortzeko sinadurak biltzen ari dira. Horretarako talde bat ari da lanean, baina hori erabakitzen duen erakunde iparramerikarrari herritarrek ekimena babesten dutela erakustea oso garrantzitsua da.
Â
Helburua lortzeko sinatu http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/?atxikitu=bai orrian!!
Â
Webgune horretan sinatuko bazenu eta zure kontaktuei pasa email hau, asko lagunduko zenioke proiektuari.
Wordpress Euskeraz erabiltzeko itzulpenak
urt 15th
Wordpress Euskeraz erabili ahal izateko bi fitxategiak zintzilikatuko ditut sarrera honetan. Lehenengoa, eu_EU.zip fitxategia, Wordpress-en languages karpetan ipini beharko litzateke, eta bigarrena, nik iNove itxura erabiltzen dudanez, inove_eu_EU.zip, iNove itxuraren languages karpetan ipini dut.
Wordpress-en fitxategia web orri batetatik jeitsi eta aldaketa batzuk direla medio erabili nuen. iNoverena aldiz osoa itzuli nuen, beraz, ez litzateke harritzekoa izango akats gehiago izatea. Norbaitek halakorik aurkituko balu mesedez jakin erazi diezadala fitxategiko aldaketak lehen bait lehen egin ditzadan.
Wordpress 2.7 Euskaraz: Wordpress 2.7 Euskaraz (110)
Wordpress 2.7 iNove itxurarekin Euskaraz: Wordpress-en iNove itxura euskaraz (136)