Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Gaztea – Teknologia
Demi Mooren exhibizionismoa, Twitterren
ira 2nd
Lan-tresna eta bozgorailu ezezik, jolas-leku ere bihurtu du aktoreak. Ipurdia, eroritako hortzaren hutsunea eta senarrarekin betaurreko “moderno” batzuk jantzita ikusi dugu. Orain, bikinian agertu da.
Twitter sare soziala lan-tresna bihurtu da eta artista askok bozgorailu gisa erabiltzen dute egun. Baina zenbaitentzat exhibizionismorako tresna azker, merke eta aproposa bilakatu da erabileraren erabileraz. Demi Moore aktorea eta haren senar Ashton Kutcher Twitterren erabiltzaile sutsuak dira eta askotan argitaratzen dituzte bertan euren eguneroko bizitzako argazkiak.
Oraingoan, bikinian ikusi dugu Ghost filmeko protagonista eta, 47 urte izanagatik ere, erakusteko moduko gorputza daukala argi utzi du. Los Angelesen daukaten luxuzko etxeko komuneko ispiluari atera dioargazkia iPhone telefonoarekin. More >
3Dn grabatuko duen lehen kamera irailean merkaturatuko dute
abu 27th
Fuji etxe japoniarrak salgai jarriko duen argazki-kamerak argazkiez gain, bideoak 3 dimentsiotan hartu ahal izango ditu dituen bi ojektiboei eta bi CCD sentsoreei esker.
3D teknologia guztion eskuetara iritsiko da. Fuji etxe japoniarrak FinePix REAL 3D W3 argazki-kamera merkaturatuko du irailean eta horri ezker, ohiko argazkiak ateratzeaz gain, 3 dimentsioko bideoak grabatu ahal izango ditugu eta berezimen handiarekin, gainera.
Fujiren kamera berriak hainbat kliska egingo ditu aldi berean eta dauzkan bi objektiboei eta bi CCD sentsoreei esker, automatikoki elkartuko ditu sakontasuna daukaten irudiak sortzeko. Argazkiak teknologia lentikularraren bitartez inprimatu, Fujik daukan marko berezira pasatu edo kameran bertan ikusi ahal izango dira, 3,5 More >
Facebookek geolokalizazio zerbitzua du jada
abu 19th
Zerbitzu honekin, telefono mugikorretik konektatzen diren erabiltzaileek non aurkitzen diren adierazteko aukera izango dute. Oraingoz, AEBetara soilik iritsi da.
Zurrumurrua baieztatu da: Facebookek “Facebook Places” geolokalizazio zerbitzua kaleratu du. Oraingoz, AEBetan soilik erabili ahal izango dute aplikazio berri hau, sare sozial honen blog ofizialean azaldu denez.
Zerbitzu honekin, telefono mugikorretik konektatzen diren erabiltzaileek non aurkitzen diren adierazteko aukera izango dute.
Horretarako, Facebookek iPhonerako duen azken aplikazioa jaitsi behar izango da. Gainera, mugikorreko nabigatzailea HTML5ekin eta geolokalizazioarekin bateragarria bada, touch.facebook.com-etik ere sartu ahal izango dira “Places”-era erabiltzaileak.
Erabilera oso erraza da: iPhonetik “Places” aplikaziora edota touch.facebook.com helbidera sartu eta “Check In” botoia klikatu behar da. Behin More >
Bideo-jokoen Nazioarteko hóPLAY’10 Azoka, AlhondigaBilbaon
abu 12th
Irailaren 9tik 25era izango da, baina aurretik, abuztuaren 27an, Xbox 360rako Kinect gailuaren aurkezpena egingo dute Bilbon. Aparailu berritzailea erabilgarri egongo da EITBren Bilboko egoitzan.
Irailaren 9tik 25era, Bideojokoen Nazioarteko hóPLAY’10 Azoka egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua bideo-jokoen jendea mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Antolatzaileen lorpen handiena Kinect gailu berriaren Europako aurkezpen ofiziala bertan egitea izan da. Abuztuaren 27an aurkeztuko dute Bilbon Xbox 360 kontsolarako gailu berria eta Microsoft enpresak gailu horretarako daukan arduraduna, Lidia Pitzalis, bertan izango da, bideo-jokotako zenbait pertsonaiarekin batera. Gainera, gailua azokan erabilgarri egongo da, bertaratuko More >
iPhone telefonoaren jabeek ’sex-appeal’ handiagoa daukate
abu 12th
Apple etxearen telefono ezagunaren erabiltzaileek bizitza sexual aktiboagoa omen daukate BlackBerrya, Androida edo bestelako telefono multimediak erabiltzen dituztenek baino.
iPhone telefonoaren erabiltzaileak pozik egoteko moduan daude. Eurak omen dira multimedia telefonoen erabiltzaileen artean sex-appeal handiena dutenak. Hori da, behintzat, teknologia ardatz duen CNET atariak egin duen ikerketaren emaitzek diotena. iPhonea erabiltzen dutenek Blackberry, Android edo bestelako telefonoen erabiltzaileek baino bizitza aktiboagoa daukate.
Hainbat sakelako telefono motaren 9.785 jaberi egin dioten inkestaren arabera, iPhonea daukaten 30 urteko emakumeak dira euren bizitzan bikote sexual gehien dauzkatenak, 12,3, alegia. Android telefonoaren erabiltzaileek, berriz, 6 bikote izan dituzte batez beste eta BlackBerrya daukatenek, aldiz, 8,8.
Gizonezkoei More >
eitb.com-ek jarraipen berezia egingo dio Euskal Encounterri
uzt 22nd
Atari berezia eskaini diogu informatikarien topagune honi. Egun hauetako ekitaldiak erakusteaz gain, hitzaldiak zuzenean eskainiko ditugu. ETB3k, bestalde, saio berezia egingo du gauero.
Euskal Encounter ate joka dator. Bilbao Exhibiton Centrek hartuko du uztailaren 22tik 25era bitartean eta eitb.com han izango da, gertatzen denaren berri uneoro emateko. Hala, atari bereziaeskainiko diogu Euskal Encounterri eta egun horietan, informatikazaleen festa handi honetan jazotzen den guztiaren berri emango dugu.
Modu horretan, Euskal Encounterreko atal ezberdinetako lehiaketak, ikastaroak, erakustaldiak… grabatuko ditu ETB3ko taldeak eta atari berezian eskegiko ditugu. Ez hori bakarrik! Egunotan 12:00etatik hasita 21:00ak arte OpenGunen izango diren hitzaldi guztiak zuzenean emango ditugu streaming bidez. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, More >
eitb.comek jarraipen berezia egingo dio Euskal Encounterri
uzt 20th
Atari berezia eskainiko diogu informatikarien topagune honi. Egun horietako ekitaldiak erakusteaz gain, hitzaldiak zuzenean eskainiko ditugu. ETB3k, bestalde, saio berezia egingo du gauero.
Euskal Encounter ate joka dator. Bilbao Exhibiton Centrek hartuko du uztailaren 22tik 25era bitartean eta eitb.com han izango da, gertatzen denaren berri uneoro emateko. Hala, atari berezia eskainiko diogu Euskal Encounterri eta egun horietan, informatikazaleen festa handi honetan jazotzen den guztiaren berri emango dugu.
Modu horretan, Euskal Encounterreko atal ezberdinetako lehiaketak, ikastaroak, erakustaldiak… grabatuko ditu ETB3ko taldeak eta atari berezian eskegiko ditugu. Ez hori bakarrik! Egunotan 12:00etatik hasita 21:00ak arte OpenGunen izango diren hitzaldi guztiak zuzenean emango ditugu streaming bidez. Nabarmentzekoak dira, More >
Gamerland bideo-jokoen azoka hartuko du urrian Barakaldok
uzt 16th
Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Han, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centrek (BEC).
Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa izango da udazkenean Barakaldon egingo dena eta “formakuntza, hezkuntza eta lana” sustatzea bilatuko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Horretarako “teknologia berriekin eta berrikuntzekin” lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.
Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak emango dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.
Bisitarien artean, sektore More >